Ostirala, urtarrilak 27

17:30

Barikuetan Jai

Kultur Leioako edaritegia, Leioa | Bestelakoak

Bariku honetan, urtarrilak 27, 17:30etik aurrera, sormena landuko dute, baliabide naturalak erabilita, Barikuetan Jai egitasmoan parte hartzen duten sendiek. Biharko saioa ere Kultur Leioako edaritegian egingo dute, eguraldi-aurreikuspen txarra dela eta.

Barikuetan Jai Kultur Leioako edaritegia

Bariku honetan, urtarrilak 27, 17:30etik aurrera, sormena landuko dute, baliabide naturalak erabilita, Barikuetan Jai egitasmoan parte hartzen duten sendiek. Biharko saioa ere Kultur Leioako edaritegian egingo dute, eguraldi-aurreikuspen txarra dela eta.

Euskara Irakurle Kluba

Kultur Leioa, Leioa | Berbaldiak eta mahainguruak

Laugarren urtez, Leioako Udal Liburutegiak antolatuko du Euskara Irakurle Kluba. Aurreko urteetako mekanika jarraituz, literaturazaleak hilabete bakoitzeko hirugarren asteazkenean bilduko dira Kultur Leioako lehenengo solairuko hemerotekan, 19:30ean. Urriaren 19an izango da lehenengo saioa, Alaine Agirreren "X hil da" liburuaren gainean berba egiteko.

Euskara Irakurle Kluba Kultur Leioa

"Helmugak" margo-erakusketa

Algortako Torrene aretoa., Getxo | Erakusketak

Endika Basaguren Ansoleaga artista berangoztarraren "Helmugak" margo-erakusketa joan den zapatuan, urtarrilak 7, zabaldu zuten, Algortako Torrene aretoan. Urtarrilaren 29ra arte, domeka, bisitatu ahal izango da; sarrera, doan. Ordutegia ondokoa izango da: eguaztenetik barikura, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara; zapatuetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara; eta domeketan, 12:00etatik 14:00etara.

"Helmugak" margo-erakusketa Algortako Torrene aretoa.

Endika Basaguren Ansoleaga artista berangoztarraren "Helmugak" margo-erakusketa joan den zapatuan, urtarrilak 7, zabaldu zuten, Algortako Torrene aretoan. Urtarrilaren 29ra arte, domeka, bisitatu ahal izango da; sarrera, doan. Ordutegia ondokoa izango da: eguaztenetik barikura, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara; zapatuetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara; eta domeketan, 12:00etatik 14:00etara.

19:30
19:30

Neguko Bidaia musika-zikloa

Areetako Andrés Isasi musika-eskola, Getxo | Musika

Urtarrilaren 21etik otsailaren 25era bitartean, Neguko Bidaia izeneko kontzertu-zikloaren bederatzigarren edizioa egingo dute, zapatuero, 19:30ean, Areetako Andrés Isasi musika-eskolan. Emanaldi bakoitzeko sarreraren prezioa 5 eurokoa (ikasleentzat 3 euro) izango da, eta 25 eurokoa saio denetarako bonua. Hala, lehenengo kontzertua Trio Argixe taldeak eskainiko du; klarinete, txelo eta piano hirukoteak Brahms eta Piazzollaren obrak interpretatuko ditu. Ziklo honetan ohikoa denez, kontzertu bakoitzaren ostean, entzuleen eta musikarien arteko solasaldia egongo da.

Neguko Bidaia musika-zikloa Areetako Andrés Isasi musika-eskola

Urtarrilaren 21etik otsailaren 25era bitartean, Neguko Bidaia izeneko kontzertu-zikloaren bederatzigarren edizioa egingo dute, zapatuero, 19:30ean, Areetako Andrés Isasi musika-eskolan. Emanaldi bakoitzeko sarreraren prezioa 5 eurokoa (ikasleentzat 3 euro) izango da, eta 25 eurokoa saio denetarako bonua. Hala, lehenengo kontzertua Trio Argixe taldeak eskainiko du; klarinete, txelo eta piano hirukoteak Brahms eta Piazzollaren obrak interpretatuko ditu. Ziklo honetan ohikoa denez, kontzertu bakoitzaren ostean, entzuleen eta musikarien arteko solasaldia egongo da.

Tosu Betirako erresistentzia-kanpaldia

Tosu landa, Getxo | Mobilizazioak

Mila lagunetik gora mobilizatu ziren joan den zapatuan, hilaren 21ean, Getxoko Ibarbengoako parkingaren kontra. Tosu Betirako taldeak deituta, manifestazioa egin zuten Algortako kaleetatik, "Andra Mari ez ikutu! Ibarbengoako parkingari ez!" lemapean.

Tosu Betirako erresistentzia-kanpaldia Tosu landa

Mila lagunetik gora mobilizatu ziren joan den zapatuan, hilaren 21ean, Getxoko Ibarbengoako parkingaren kontra. Tosu Betirako taldeak deituta, manifestazioa egin zuten Algortako kaleetatik, "Andra Mari ez ikutu! Ibarbengoako parkingari ez!" lemapean.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»