Ostirala, otsailak 3

GED Lemoiz Santa Ageda kantuan

Irailaren 23a plaza, Erandio

Gure Esku Dago taldekoak Agate Deuna bezperan kantuan irtengo gara Lemoizen auzoz auzo. Hitzorduak: 12.30etan Andrakan, 13etan Urizarren eta 13.30etan Armintzan

GED Lemoiz Santa Ageda kantuan Andraka, Urizar eta Armintza Gure Esku Dago taldekoak Agate Deuna bezperan kantuan irtengo gara Lemoizen auzoz auzo. Hitzorduak: 12.30etan Andrakan, 13etan Urizarren eta 13.30etan Armintzan

11:00

Blas Deuna Eguna

Barrika, Barrika | Jaiak

Urteroko ohiturari jarraituz, Blas Deuna Eguna ospatuko dute barrikoztarrek otsailaren 3an. Aurton, gainera, udalerriko jaiegun ofiziala izango da. Hala, egitarau polita prestatu dute gaurko: goizean meza nagusia izan da Andra Mari Elizan (Elexalden). Horren ostean, hamaiketakoaren txan­da heldu da, trikiti-doinuak lagun.

Blas Deuna Eguna Barrika

18:00

LABen 9. Biltzar Nagusiaren aurkezpena

Villamonte kultur etxea, Getxo Uribe Kosta | Batzarrak eta topaketak

LABen 9. Biltzar Nagusia abiatu dugu. Maiatzaren 25 eta 26an Gasteizen izango du azken geltokia kongresurako prozesuak eta ordura arteko dinamika Euskal Herriko eskualdeetan garatuko da, gurean ere bai.

LABen 9. Biltzar Nagusiaren aurkezpena Villamonte kultur etxea

LABen 9. Biltzar Nagusia abiatu dugu. Maiatzaren 25 eta 26an Gasteizen izango du azken geltokia kongresurako prozesuak eta ordura arteko dinamika Euskal Herriko eskualdeetan garatuko da, gurean ere bai.

18:30

Neguan umeak non jolastu izateko konponbidea bilatzeko herri-bilera

Jai Alai frontoia, Plentzia | Batzarrak eta topaketak

Neguko denboraleek eragina izaten dute umeen jolasteko orduetan. Euria, haizea eta hotza denean, neska-mutil txikienak ezin dira jolastu parkeetan, horietan ez dagoelako aterperik, meteorologia-egoera horietatik babesean ipintzeko modukorik. Hori dela eta, umeek neguan jolasteko leku egoki bat izan dezaten, herri-bilera egingo dute barikuan, hilaren 3an, Plentziako Jai Alai frontoian, 18:30ean. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, irtenbidea "posiblea" da; baina, horretarako, denen laguntza beharrezkoa dela diote, konponbidea aurkitu ahal izateko.

Neguan umeak non jolastu izateko konponbidea bilatzeko herri-bilera Jai Alai frontoia

Neguko denboraleek eragina izaten dute umeen jolasteko orduetan. Euria, haizea eta hotza denean, neska-mutil txikienak ezin dira jolastu parkeetan, horietan ez dagoelako aterperik, meteorologia-egoera horietatik babesean ipintzeko modukorik. Hori dela eta, umeek neguan jolasteko leku egoki bat izan dezaten, herri-bilera egingo dute barikuan, hilaren 3an, Plentziako Jai Alai frontoian, 18:30ean. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, irtenbidea "posiblea" da; baina, horretarako, denen laguntza beharrezkoa dela diote, konponbidea aurkitu ahal izateko.

20:00

Afari akustikoa Inun kantautoreagaz

Kalezulo gaztetxea, Erandio | Musika

Bihar, barikuan, afari akustikoen beste saio bat izango da Erandioko Kalezulo gaztetxean, Altzagako Jose Luis Goioaga etorbidean. Gonbidatutako musikaria Inun kantautorea izango da, Mikel Inunziaga zornotzarra. Ekimena 20:00etan hasiko da, ohiko txikiteoagaz; ondoren afaria izango da eta 22:30ean hasiko da kontzertua. Ohi bezala, begetalezko eta haragizko hanburgesak aukeran izango dira.

Afari akustikoa Inun kantautoreagaz Kalezulo gaztetxea

Bihar, barikuan, afari akustikoen beste saio bat izango da Erandioko Kalezulo gaztetxean, Altzagako Jose Luis Goioaga etorbidean. Gonbidatutako musikaria Inun kantautorea izango da, Mikel Inunziaga zornotzarra. Ekimena 20:00etan hasiko da, ohiko txikiteoagaz; ondoren afaria izango da eta 22:30ean hasiko da kontzertua. Ohi bezala, begetalezko eta haragizko hanburgesak aukeran izango dira.

Euskara Irakurle Kluba

Kultur Leioa, Leioa | Berbaldiak eta mahainguruak

Laugarren urtez, Leioako Udal Liburutegiak antolatuko du Euskara Irakurle Kluba. Aurreko urteetako mekanika jarraituz, literaturazaleak hilabete bakoitzeko hirugarren asteazkenean bilduko dira Kultur Leioako lehenengo solairuko hemerotekan, 19:30ean. Urriaren 19an izango da lehenengo saioa, Alaine Agirreren "X hil da" liburuaren gainean berba egiteko.

Euskara Irakurle Kluba Kultur Leioa

19:30
19:30

Neguko Bidaia musika-zikloa

Areetako Andrés Isasi musika-eskola, Getxo | Musika

Urtarrilaren 21etik otsailaren 25era bitartean, Neguko Bidaia izeneko kontzertu-zikloaren bederatzigarren edizioa egingo dute, zapatuero, 19:30ean, Areetako Andrés Isasi musika-eskolan. Emanaldi bakoitzeko sarreraren prezioa 5 eurokoa (ikasleentzat 3 euro) izango da, eta 25 eurokoa saio denetarako bonua. Hala, lehenengo kontzertua Trio Argixe taldeak eskainiko du; klarinete, txelo eta piano hirukoteak Brahms eta Piazzollaren obrak interpretatuko ditu. Ziklo honetan ohikoa denez, kontzertu bakoitzaren ostean, entzuleen eta musikarien arteko solasaldia egongo da.

Neguko Bidaia musika-zikloa Areetako Andrés Isasi musika-eskola

Urtarrilaren 21etik otsailaren 25era bitartean, Neguko Bidaia izeneko kontzertu-zikloaren bederatzigarren edizioa egingo dute, zapatuero, 19:30ean, Areetako Andrés Isasi musika-eskolan. Emanaldi bakoitzeko sarreraren prezioa 5 eurokoa (ikasleentzat 3 euro) izango da, eta 25 eurokoa saio denetarako bonua. Hala, lehenengo kontzertua Trio Argixe taldeak eskainiko du; klarinete, txelo eta piano hirukoteak Brahms eta Piazzollaren obrak interpretatuko ditu. Ziklo honetan ohikoa denez, kontzertu bakoitzaren ostean, entzuleen eta musikarien arteko solasaldia egongo da.

Kultur Maratila

Kultur Leioa, Leioa | Bestelakoak

Kultur Maratila zikloa antolatu dute seigarren urtez Leioako Udalak eta Artedramak. Bost eguneko iraupena edukiko du, otsailaren 1tik 5era arte, eta bertan sei ikuskizun egongo dira: antzerki-ikuskizun bi, hiru musika-kontzertu eta dantza-ikuskizun bat. Hala, bihar, eguaztena, Udane Juaristiren erakusketaren aurkezpenagaz batera emango du kontzertua Iban Urizar musikariak; "Amorante" diskoaren abestiak eskainiko ditu. Saioa 20:00etan izango da, Kultur Leioako erakusketa-gelan; sarrera, doan.

Kultur Maratila Kultur Leioa

Hitzen Ahairea ikastaroa

Algortako kultur etxea (Villamonte), Getxo | Berbaldiak eta mahainguruak

Hitzen Ahairea, zeri kantatzen diogu euskaldunok? Horixe bera aztertuko dugu Gotzon Barandiaran eta Rafa Ruedarekin batera otsailaren 1etik martxoaren 10era. Ikastaroak 6 asteko iraupena izango du eta 2 orduko saioak izango dira, asteazkenero (martxoak 10 osteguna da) 19:00etatik 21:00etara Algortako Villamonte kultur etxean. Ikastaroaren prezioa: Bizarra Lepoaneko bazkideek 10 euro eta ez bazkideek 15 euro Ikastaroan izena emateko sartu gure webgunera: www.bizarralepoan.eus

Hitzen Ahairea ikastaroa Algortako kultur etxea (Villamonte)

Hitzen Ahairea, zeri kantatzen diogu euskaldunok? Horixe bera aztertuko dugu Gotzon Barandiaran eta Rafa Ruedarekin batera otsailaren 1etik martxoaren 10era. Ikastaroak 6 asteko iraupena izango du eta 2 orduko saioak izango dira, asteazkenero (martxoak 10 osteguna da) 19:00etatik 21:00etara Algortako Villamonte kultur etxean. Ikastaroaren prezioa: Bizarra Lepoaneko bazkideek 10 euro eta ez bazkideek 15 euro Ikastaroan izena emateko sartu gure webgunera: www.bizarralepoan.eus

10:00
14:00

"Getxo 2020 arlo estrategikoak" jardunaldiak

Getxo Elkartegia, Getxo

"Getxo 2020 arlo estrategikoak" izeneko sustapen ekonomiko eta iraunkorrari buruzko jardunaldia egingo dute otsailaren 2tik 15era bitartean, Getxo Elkartegian. Horren helburua da proposamen zehatzak aurrera eramatea, Getxo udalerrirako ezarritako arlo estrategikoetan ekimen ekonomikoak garatzen eta dinamizatzen lagunduko dutenak.

"Getxo 2020 arlo estrategikoak" jardunaldiak Getxo Elkartegia

"Getxo 2020 arlo estrategikoak" izeneko sustapen ekonomiko eta iraunkorrari buruzko jardunaldia egingo dute otsailaren 2tik 15era bitartean, Getxo Elkartegian. Horren helburua da proposamen zehatzak aurrera eramatea, Getxo udalerrirako ezarritako arlo estrategikoetan ekimen ekonomikoak garatzen eta dinamizatzen lagunduko dutenak.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»