Martxoak 4

Euskara Irakurle Kluba

2016/10/19

Kultur Leioa | Leioa |Literatura

Laugarren urtez, Leioako Udal Liburutegiak antolatuko du Euskara Irakurle Kluba. Aurreko urteetako mekanika jarraituz, literaturazaleak hilabete bakoitzeko hirugarren asteazkenean bilduko dira Kultur Leioako lehenengo solairuko hemerotekan, 19:30ean. Urriaren 19an izango da lehenengo saioa, Alaine Agirreren "X hil da" liburuaren gainean berba egiteko.

Martxoak 8ko ekitaldiak Getxon

2017/03/03

Getxon, auzorik auzo Getxo |Mobilizazioak

Martxoaren 8a izango da eguaztenean, Emakume Langileen Nazioarteko Eguna, alegia. Hori dela eta, Getxo udalerriko mugimendu feministako kideek hainbat ekimen antolatu dituzte egunotarako, Udaleko Berdintasun Sailagaz batera. Hala, hilabete honetan hainbat berbaldi eta mobilizazio egongo dira udalerrian, besteak beste.

Emakumeen Nazioarteko Egunaren jarduerak

2017/03/03

Altzaga, Erandiogoikoa eta Astrabudua Erandio |Bestelakoak

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, zenbait ekimen antolatu dituzte Erandioko Emakumeen Elkarte Sozio-kulturalak (EEESK), Astrabuduko Emakumeen Elkarteak eta Erandiogoikoko Damatxo Emakumeen Elkarteak. Martxoaren 3an, "El código Atenea" antzezlana izango da Altzagako Azoka Zaharrean, 18:00etan.