Osteguna, martxoak 16

10:15

Iruñeako atxilotuen aldeko kontzentrazioa

Mikel Laboa plaza (EHUko campusa), Leioa | Mobilizazioak

Joan den zapatuan Espainiako Poliziak Iruñean atxilotu zituen hiru oreretarrak askatzea eskatuko dute, Leioako campusean, bihar, martxoaren 16an. Ikasle-mugimenduak goizeko 10:15ean ipini du hitzordua, Mikel Laboa plazan.

Iruñeako atxilotuen aldeko kontzentrazioa Mikel Laboa plaza (EHUko campusa)

Joan den zapatuan Espainiako Poliziak Iruñean atxilotu zituen hiru oreretarrak askatzea eskatuko dute, Leioako campusean, bihar, martxoaren 16an. Ikasle-mugimenduak goizeko 10:15ean ipini du hitzordua, Mikel Laboa plazan.

18:00

Feng Shui ikastaroa

Berango Antzokia., Berango | Ikastaroak eta tailerrak

Berangoko Udalak Feng Shui ikastaroa egingo du datorren hilaren 14an, Berango Antzokian, 18:00etatik 20:00etara. Horretan parte hartu gura dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena kultur etxeetan, hilaren 6a baino lehen. Horretarako, 40 euro ordaindu beharko dute.

Feng Shui ikastaroa Berango Antzokia.

Berangoko Udalak Feng Shui ikastaroa egingo du datorren hilaren 14an, Berango Antzokian, 18:00etatik 20:00etara. Horretan parte hartu gura dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena kultur etxeetan, hilaren 6a baino lehen. Horretarako, 40 euro ordaindu beharko dute.

18:30

Erandioko Udal Musika Eskolako ikasleen kontzertu-erakustaldia

Josu Murueta kultur etxea, Erandio | Musika

Erandioko Udal Musika Eskolak matrikulazio-epea zabaldu du eguen honetan, martxoaren 16an. Eskolako kideek hobeen egiten dutena erakutsiz hasiko dituzte eskolaren jarduerak, hau da, musika-emanaldia eskainiz. Hala, musika-eskolan irakasten dituzten 12 instrumentuen gaineko kontzertu-erakustaldiak entzun ahal izango dira, eguen honetan bertan, 18:30etik aurrera, Astrabuduko Josu Murueta kultur etxeko areto nagusian.

Erandioko Udal Musika Eskolako ikasleen kontzertu-erakustaldia Josu Murueta kultur etxea

Erandioko Udal Musika Eskolak matrikulazio-epea zabaldu du eguen honetan, martxoaren 16an. Eskolako kideek hobeen egiten dutena erakutsiz hasiko dituzte eskolaren jarduerak, hau da, musika-emanaldia eskainiz. Hala, musika-eskolan irakasten dituzten 12 instrumentuen gaineko kontzertu-erakustaldiak entzun ahal izango dira, eguen honetan bertan, 18:30etik aurrera, Astrabuduko Josu Murueta kultur etxeko areto nagusian.

20:00

Parkingaren gaineko auzo-asanblada

Josu Murueta kultur etxea, Erandio | Batzarrak eta topaketak

Gaur, eguena, batuko da auzo-asanblada Astrabuduko Josu Murueta kultur etxeko gela urdinean, 20:00etan, auzoan aparkatzeko dagoen arazoari "behin betiko konponbidea" emateko asmoz. Parkingari Konponbidea Orain! auzo-plataformak antolatu du ekimena, eta iragarri duenez Erandioko Udaleko zinegotziak gonbidatu ditu batzarrera, "euren iritzia ezagutzeko".

Parkingaren gaineko auzo-asanblada Josu Murueta kultur etxea

Gaur, eguena, batuko da auzo-asanblada Astrabuduko Josu Murueta kultur etxeko gela urdinean, 20:00etan, auzoan aparkatzeko dagoen arazoari "behin betiko konponbidea" emateko asmoz. Parkingari Konponbidea Orain! auzo-plataformak antolatu du ekimena, eta iragarri duenez Erandioko Udaleko zinegotziak gonbidatu ditu batzarrera, "euren iritzia ezagutzeko".

Euskara Irakurle Kluba

Kultur Leioa, Leioa | Berbaldiak eta mahainguruak

Laugarren urtez, Leioako Udal Liburutegiak antolatuko du Euskara Irakurle Kluba. Aurreko urteetako mekanika jarraituz, literaturazaleak hilabete bakoitzeko hirugarren asteazkenean bilduko dira Kultur Leioako lehenengo solairuko hemerotekan, 19:30ean. Urriaren 19an izango da lehenengo saioa, Alaine Agirreren "X hil da" liburuaren gainean berba egiteko.

Euskara Irakurle Kluba Kultur Leioa

Martxoak 8ko ekitaldiak Getxon

Getxon, auzorik auzo, Getxo | Mobilizazioak

Martxoaren 8a izango da eguaztenean, Emakume Langileen Nazioarteko Eguna, alegia. Hori dela eta, Getxo udalerriko mugimendu feministako kideek hainbat ekimen antolatu dituzte egunotarako, Udaleko Berdintasun Sailagaz batera. Hala, hilabete honetan hainbat berbaldi eta mobilizazio egongo dira udalerrian, besteak beste.

Martxoak 8ko ekitaldiak Getxon Getxon, auzorik auzo

Martxoaren 8a izango da eguaztenean, Emakume Langileen Nazioarteko Eguna, alegia. Hori dela eta, Getxo udalerriko mugimendu feministako kideek hainbat ekimen antolatu dituzte egunotarako, Udaleko Berdintasun Sailagaz batera. Hala, hilabete honetan hainbat berbaldi eta mobilizazio egongo dira udalerrian, besteak beste.

Emakumeen Nazioarteko Egunaren jarduerak

Altzaga, Erandiogoikoa eta Astrabudua, Erandio | Bestelakoak

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, zenbait ekimen antolatu dituzte Erandioko Emakumeen Elkarte Sozio-kulturalak (EEESK), Astrabuduko Emakumeen Elkarteak eta Erandiogoikoko Damatxo Emakumeen Elkarteak. Martxoaren 3an, "El código Atenea" antzezlana izango da Altzagako Azoka Zaharrean, 18:00etan.

Emakumeen Nazioarteko Egunaren jarduerak Altzaga, Erandiogoikoa eta Astrabudua

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, zenbait ekimen antolatu dituzte Erandioko Emakumeen Elkarte Sozio-kulturalak (EEESK), Astrabuduko Emakumeen Elkarteak eta Erandiogoikoko Damatxo Emakumeen Elkarteak. Martxoaren 3an, "El código Atenea" antzezlana izango da Altzagako Azoka Zaharrean, 18:00etan.

Korrika-ekitaldiak

Eskualde osoan, Getxo Uribe Kosta | Bestelakoak

Eskualdeko aurkezpena barikuan egingo dute, Itzubaltzeta/Romoko parrokia-etxeko ekitaldi-aretoan, 19:00etan. Euskararen aldeko lasterketak apirilaren 6an zeharkatuko du Uribe Kosta, Lemoiz izan ezik. Daborduko, herrietako Korrika-batzordeek egitarau zabala prest daukate.

Korrika-ekitaldiak Eskualde osoan

Eskualdeko aurkezpena barikuan egingo dute, Itzubaltzeta/Romoko parrokia-etxeko ekitaldi-aretoan, 19:00etan. Euskararen aldeko lasterketak apirilaren 6an zeharkatuko du Uribe Kosta, Lemoiz izan ezik. Daborduko, herrietako Korrika-batzordeek egitarau zabala prest daukate.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»