Hona hemen Patata Landa Jan egunerako egitaraua: -10etan patata landaketa herrikoia (orain ereindako patatak udan batu ahalko dituzu!) -14:30etan bertso bazkaria ...eta ondoren kantu kantari musikatua -20etan Ziribulio Sound System (Glaukomako Juantxogaz)
Plaza Beltza kultur guneak auzolanak deitu ditu zapatu honetarako, Larrabasterran zabaldu duen gune berria atontzeko. Lanak goizeko 09:00etan hasiko dira, Loiola Ander Deuna 40. zenbakiko lokalean. Laguntzeko prest daudenek aurretik abisatu beharko dute, plazabeltza@gmail.com posta elektronikora mezua igorriz. Kolektiboak pasa den barikuan egin zuen herri-batzarra egitasmo berriaren berri emateko. Jakinarazi dutenez, "kontrakultura sustatzeko" helburua izango du. "Galtzaileak, outsiderrak, errebeldeak… ondo etorriak" direla azaldu dute.
Gaur, apirilak 7, Osasunaren Nazioarteko Eguna izango da. Hala, horren inguruan jarduera asko antolatu dituzte Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak, eskualdean. Hurrengoa bihar izango da, zapatuan, Berangon. Goizeko 10:30ean herri-txangoa izango da, nagusien etxetik irtenda. 3,6 kilometroko ibilbidea osatuta, leku berera helduko dira parte-hartzaileak.
Crap, Madskins eta Tears & Beers taldeek joko dute aurten Barne Barnetik Fest jaialdian; Txorimalo gaztetxean egingo dute, zapatu honetan, apirilaren 8an. Kontzertua 20:00etan hasiko da, eta sarrerak 4 euroan egongo dira.
Laugarren urtez, Leioako Udal Liburutegiak antolatuko du Euskara Irakurle Kluba. Aurreko urteetako mekanika jarraituz, literaturazaleak hilabete bakoitzeko hirugarren asteazkenean bilduko dira Kultur Leioako lehenengo solairuko hemerotekan, 19:30ean. Urriaren 19an izango da lehenengo saioa, Alaine Agirreren "X hil da" liburuaren gainean berba egiteko.
Kalian Hiri Kultur Guneak bigarrenez antolatuko du antzerki-lan laburren jaialdia. Aurrekoan legez, Ondiz dorrean egingo dute ekitaldia, ekainaren 10ean, hain zuzen ere. Orduantxe, eszenaleku ederrean, lau obra taularatzeko asmoa dutela iragarri dute antolatzaile leioaztarrek; eta antzerkiko mikrolanen lehiaketa moduko bat ere prestatu dute, lau antzezlan horiek aukeratzeko.
Martxoaren 20tik maiatzaren 31ra martxan izango dugu Getxon Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoa. Irakurzaletasuna sustatzeaz batera, euskarazko literatura eta herrietako liburutegiak ezagutaraztea dira egitasmoaren helburuak Getxon, EGIZU elkartea, Getxoko Udala eta Euskaltzaleen Topagunearen ekimenez jarriko da martxan egitasmoa. Udal liburutegiak, BOLiBAR-ELORDUI, GOBELAURRE eta ELKAR liburu dendak egitasmoaren ezinbesteko kolaboratzaileak dira. Martxoaren 20an hasi eta maiatzaren 31ra arte iraungo du. Liburu dendetan, ekainaren 10era arte. Getxoko Udal liburutegietan, maileguan harturiko euskarazko liburu bat irakurtzearen truke, irakurleak irakurketa-fitxa erraza bete eta erosketa-txeke bat jasoko du liburutegian bertan. Txeke horrek irakurleak nahi duen beste liburu bat %35 merkeago erosteko balioko du, Algortako Elkar, Areetako Bolibar-Elordui edo Romoko GobelAurre liburu dendetan.
Begoñako galeriak ezagutzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea; horretarako epea zabaldu dute daborduko. Galeriak apirilaren 1etik uztailaren 30era bisitatu ahal izango dira. Aurrekoetan legez, izen-ematea egin ahal izango da udalaren webgunean edo Turismo Bulegoaren telefono-zenbakira (944 910 800) deituta.