Domeka honetan, apirilaren 9an, bosgarren urtez egingo dute Getxotik Oinez Bizi ibilaldia. Ekimen horren bidez, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saila eta Osakidetza ahaleginduko dira jendea kontzientziatzen, jakin dezan osasun-egoera onean egoteko ariketa edo jarduera fisikoren bat erregulartasunez egitea zein garrantzitsua den.
Domeka honetan, hilaren 9an, jokatuko da Erandioko Udalaren XII. Mountain Bike Sari Nagusia, Unión Ciclista Erandio txirrindularitza-elkarteak antolatuta. Proba sortu zenetik egin dutenez, aurten ere Akarlandako parkean egingo da lasterketa.
Korrikaren 20. edizioa amaituko da gaur, Iruñean. 11:45etik aurrera zuzenean horren berri emango du HIRUKAk, euskal hedabideen bideo-emankizuna zabalduz. Saioa 13:20aak arte iraungo du. Iruñeko Sarasate pasealekura helduko da euskararen lasterketa, 12:30ak aldera, 2.557 kilometroko ibilbidea bete ondoren. AEK-ko kideek egingo dute azken kilometro hori, ekitaldia eta festa hasi aurretik.
Domeka honetan, hilak 9, "¡No nos llega!" antzerki-komedia taularatuko dute Areetan, Andrés Isasi musika-eskolan. Obra 19:00etan hasiko da; sarrera 3 euroan eros daiteke. Antzezlana eskainiko du Xankore antzerki-talde amateurrak, Emakumeak Eszenan zikloaren 11. edizioaren barruan.
Apirilaren 19an, 19:30 Floreal M. Romerok ekologia sozialari buruz egingo digu berba Tosun. Giltzagaz elkarlanean antolaturiko hitzaldia da hau.
Laugarren urtez, Leioako Udal Liburutegiak antolatuko du Euskara Irakurle Kluba. Aurreko urteetako mekanika jarraituz, literaturazaleak hilabete bakoitzeko hirugarren asteazkenean bilduko dira Kultur Leioako lehenengo solairuko hemerotekan, 19:30ean. Urriaren 19an izango da lehenengo saioa, Alaine Agirreren "X hil da" liburuaren gainean berba egiteko.
Kalian Hiri Kultur Guneak bigarrenez antolatuko du antzerki-lan laburren jaialdia. Aurrekoan legez, Ondiz dorrean egingo dute ekitaldia, ekainaren 10ean, hain zuzen ere. Orduantxe, eszenaleku ederrean, lau obra taularatzeko asmoa dutela iragarri dute antolatzaile leioaztarrek; eta antzerkiko mikrolanen lehiaketa moduko bat ere prestatu dute, lau antzezlan horiek aukeratzeko.
Martxoaren 20tik maiatzaren 31ra martxan izango dugu Getxon Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoa. Irakurzaletasuna sustatzeaz batera, euskarazko literatura eta herrietako liburutegiak ezagutaraztea dira egitasmoaren helburuak Getxon, EGIZU elkartea, Getxoko Udala eta Euskaltzaleen Topagunearen ekimenez jarriko da martxan egitasmoa. Udal liburutegiak, BOLiBAR-ELORDUI, GOBELAURRE eta ELKAR liburu dendak egitasmoaren ezinbesteko kolaboratzaileak dira. Martxoaren 20an hasi eta maiatzaren 31ra arte iraungo du. Liburu dendetan, ekainaren 10era arte. Getxoko Udal liburutegietan, maileguan harturiko euskarazko liburu bat irakurtzearen truke, irakurleak irakurketa-fitxa erraza bete eta erosketa-txeke bat jasoko du liburutegian bertan. Txeke horrek irakurleak nahi duen beste liburu bat %35 merkeago erosteko balioko du, Algortako Elkar, Areetako Bolibar-Elordui edo Romoko GobelAurre liburu dendetan.
Begoñako galeriak ezagutzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea; horretarako epea zabaldu dute daborduko. Galeriak apirilaren 1etik uztailaren 30era bisitatu ahal izango dira. Aurrekoetan legez, izen-ematea egin ahal izango da udalaren webgunean edo Turismo Bulegoaren telefono-zenbakira (944 910 800) deituta.