Astelehena, apirilak 24

GED Lokalen inaugurazioa Sopelan eta Larrabasterran

Sopelan: Bidebieta kalea 1 - Larrabasterran: Loiola Ander Deuna 36 , Uribe Kosta

Ez ahaztu, gaur, apirilak 25, lokalen inaugurazioan itxaroten zaituztegu Sopelan eta Larrabasterran! 19:30etatik aurrera Sopelako Bidebieta 1 kalean izango gaituzu eta Larrabasterran, Loiola Ander Deuna 36 zenbakian. Bertan, gaurtik eta maiatzaren 7ra arte, herri galdeketari buruzko informazio eta bozkatzeko jarraibideak emango dizkizugu. Gainera, gaur bozka aurreratuari ere hasiera emango diogu. Etor zaitez!

GED Lokalen inaugurazioa Sopelan eta Larrabasterran Sopelan: Bidebieta kalea 1 - Larrabasterran: Loiola Ander Deuna 36 Ez ahaztu, gaur, apirilak 25, lokalen inaugurazioan itxaroten zaituztegu Sopelan eta Larrabasterran! 19:30etatik aurrera Sopelako Bidebieta 1 kalean izango gaituzu eta Larrabasterran, Loiola Ander Deuna 36 zenbakian. Bertan, gaurtik eta maiatzaren 7ra arte, herri galdeketari buruzko informazio eta bozkatzeko jarraibideak emango dizkizugu. Gainera, gaur bozka aurreratuari ere hasiera emango diogu. Etor zaitez!

Euskara Irakurle Kluba

Kultur Leioa, Leioa | Berbaldiak eta mahainguruak

Laugarren urtez, Leioako Udal Liburutegiak antolatuko du Euskara Irakurle Kluba. Aurreko urteetako mekanika jarraituz, literaturazaleak hilabete bakoitzeko hirugarren asteazkenean bilduko dira Kultur Leioako lehenengo solairuko hemerotekan, 19:30ean. Urriaren 19an izango da lehenengo saioa, Alaine Agirreren "X hil da" liburuaren gainean berba egiteko.

Euskara Irakurle Kluba Kultur Leioa

Irakurri, Gozatu eta Oparitu!

Getxoko Udal liburutegietan, Getxo

Martxoaren 20tik maiatzaren 31ra martxan izango dugu Getxon Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoa. Irakurzaletasuna sustatzeaz batera, euskarazko literatura eta herrietako liburutegiak ezagutaraztea dira egitasmoaren helburuak Getxon, EGIZU elkartea, Getxoko Udala eta Euskaltzaleen Topagunearen ekimenez jarriko da martxan egitasmoa. Udal liburutegiak, BOLiBAR-ELORDUI, GOBELAURRE eta ELKAR liburu dendak egitasmoaren ezinbesteko kolaboratzaileak dira. Martxoaren 20an hasi eta maiatzaren 31ra arte iraungo du. Liburu dendetan, ekainaren 10era arte. Getxoko Udal liburutegietan, maileguan harturiko euskarazko liburu bat irakurtzearen truke, irakurleak irakurketa-fitxa erraza bete eta erosketa-txeke bat jasoko du liburutegian bertan. Txeke horrek irakurleak nahi duen beste liburu bat %35 merkeago erosteko balioko du, Algortako Elkar, Areetako Bolibar-Elordui edo Romoko GobelAurre liburu dendetan.

Irakurri, Gozatu eta Oparitu! Getxoko Udal liburutegietan Martxoaren 20tik maiatzaren 31ra martxan izango dugu Getxon Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoa. Irakurzaletasuna sustatzeaz batera, euskarazko literatura eta herrietako liburutegiak ezagutaraztea dira egitasmoaren helburuak Getxon, EGIZU elkartea, Getxoko Udala eta Euskaltzaleen Topagunearen ekimenez jarriko da martxan egitasmoa. Udal liburutegiak, BOLiBAR-ELORDUI, GOBELAURRE eta ELKAR liburu dendak egitasmoaren ezinbesteko kolaboratzaileak dira. Martxoaren 20an hasi eta maiatzaren 31ra arte iraungo du. Liburu dendetan, ekainaren 10era arte. Getxoko Udal liburutegietan, maileguan harturiko euskarazko liburu bat irakurtzearen truke, irakurleak irakurketa-fitxa erraza bete eta erosketa-txeke bat jasoko du liburutegian bertan. Txeke horrek irakurleak nahi duen beste liburu bat %35 merkeago erosteko balioko du, Algortako Elkar, Areetako Bolibar-Elordui edo Romoko GobelAurre liburu dendetan.

Begoñako galerietarako bisita-gidatuak

Begoñako galeriak, Getxo | Erakusketak

Begoñako galeriak ezagutzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea; horretarako epea zabaldu dute daborduko. Galeriak apirilaren 1etik uztailaren 30era bisitatu ahal izango dira. Aurrekoetan legez, izen-ematea egin ahal izango da udalaren webgunean edo Turismo Bulegoaren telefono-zenbakira (944 910 800) deituta.

Begoñako galerietarako bisita-gidatuak Begoñako galeriak

Begoñako galeriak ezagutzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea; horretarako epea zabaldu dute daborduko. Galeriak apirilaren 1etik uztailaren 30era bisitatu ahal izango dira. Aurrekoetan legez, izen-ematea egin ahal izango da udalaren webgunean edo Turismo Bulegoaren telefono-zenbakira (944 910 800) deituta.

Liburuaren Nazioarteko Egunaren ekitaldiak

Algorta, Areeta, Barrika eta Erandioko hainbat leku , Barrika Erandio Getxo Uribe Kosta | Berbaldiak eta mahainguruak

Liburuaren Nazioarteko Egunaren aitzakiaren pean, datozen egun eta asteotan literaturari lotutako hamaika jardueraz gozatu ahal izango dute Uribe Kostako irakurzaleek. Barrikako, Erandioko eta Getxoko kultur etxe eta liburutegiek aurreratu dutenez, apirilaren 23ko data berezi hori ospatuko dute, nahiz eta jarduera ia denak egun horretatik kanpo egingo dituzten.

Liburuaren Nazioarteko Egunaren ekitaldiak Algorta, Areeta, Barrika eta Erandioko hainbat leku

Liburuaren Nazioarteko Egunaren aitzakiaren pean, datozen egun eta asteotan literaturari lotutako hamaika jardueraz gozatu ahal izango dute Uribe Kostako irakurzaleek. Barrikako, Erandioko eta Getxoko kultur etxe eta liburutegiek aurreratu dutenez, apirilaren 23ko data berezi hori ospatuko dute, nahiz eta jarduera ia denak egun horretatik kanpo egingo dituzten.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»