Larunbata, maiatzak 6

11:00

INHALAS tailerra - Dolo Navas

Kultur Leioa, Leioa

Dolo Navasek eskainiko duen tailer hau adin guztietako publikoari zuzenduta dago*. Adierazteko birziklatutako materialekin egingo dugu lan. Horretarako bakoitzak interesatzen zaizkion materialak erabiliko ditugu (arropa, testuak, objetuak, etab). Artistak ere landu eta diseinatzeko material desberdinak ekarriko ditu. * Adingabeak helduekin etorri beharko dira. Artistaren lanari buruz gehiago jakiteko: www.dolonavas.com » Non: Erakusketa gelan » Eguna: Maiatzaren 6an » Ordutegia: 11:00etatik 13:00etara » Sarrera: Doan »Tailerraren inguruko informazioa

INHALAS tailerra - Dolo Navas Kultur Leioa

Dolo Navasek eskainiko duen tailer hau adin guztietako publikoari zuzenduta dago*.
Adierazteko birziklatutako materialekin egingo dugu lan.

Horretarako bakoitzak interesatzen zaizkion materialak erabiliko ditugu (arropa, testuak, objetuak, etab). Artistak ere landu eta diseinatzeko material desberdinak ekarriko ditu.

* Adingabeak helduekin etorri beharko dira.

Artistaren lanari buruz gehiago jakiteko: www.dolonavas.com

» Non: Erakusketa gelan
» Eguna: Maiatzaren 6an
» Ordutegia: 11:00etatik 13:00etara
» Sarrera: Doan

»Tailerraren inguruko informazioa

12:00

Zumba klaseak, euskaraz

Boulevard, Leioa | Kirol-ekitaldiak

Maiatzaren 6an, zapatua, 12:00etan euskarazko zumba-klaseak antolatuko ditu Leioako Udalak, Boulevardean. Euskara eta kirola lotzen dituen saio hori kirol-programa baten lehena izango da: maiatzaren 6tik aurrera, hilabeteko lehen larunbatean kirol-saioa antolatuko da 12:00etan, bulebarrean. Klaseetara arropa erosoa eta euskaraz jarduteko gogoa eraman beharko da.

Zumba klaseak, euskaraz Boulevard

18:30

"Érase una vez un Rey" antzezlana

Itzubaltzeta/Romoko elizaren ondoan, Getxo | Antzerkia

El Salvadorreko Tiempos Nuevos Teatro konpainiak "Érase una vez un Rey" antzezlana eskainiko du zapatu honetan, hilaren 6an, Itzubaltzeta/Romoko elizaren ondoan, 18:30ean. Konpainia horrek, El Salvadorren egondako gatazka politiko eta sozialean antzerkiak izan duen papera erakusten du.

"Érase una vez un Rey" antzezlana Itzubaltzeta/Romoko elizaren ondoan

El Salvadorreko Tiempos Nuevos Teatro konpainiak "Érase una vez un Rey" antzezlana eskainiko du zapatu honetan, hilaren 6an, Itzubaltzeta/Romoko elizaren ondoan, 18:30ean. Konpainia horrek, El Salvadorren egondako gatazka politiko eta sozialean antzerkiak izan duen papera erakusten du.

Euskara Irakurle Kluba

Kultur Leioa, Leioa | Berbaldiak eta mahainguruak

Laugarren urtez, Leioako Udal Liburutegiak antolatuko du Euskara Irakurle Kluba. Aurreko urteetako mekanika jarraituz, literaturazaleak hilabete bakoitzeko hirugarren asteazkenean bilduko dira Kultur Leioako lehenengo solairuko hemerotekan, 19:30ean. Urriaren 19an izango da lehenengo saioa, Alaine Agirreren "X hil da" liburuaren gainean berba egiteko.

Euskara Irakurle Kluba Kultur Leioa

Irakurri, Gozatu eta Oparitu!

Getxoko Udal liburutegietan, Getxo

Martxoaren 20tik maiatzaren 31ra martxan izango dugu Getxon Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoa. Irakurzaletasuna sustatzeaz batera, euskarazko literatura eta herrietako liburutegiak ezagutaraztea dira egitasmoaren helburuak Getxon, EGIZU elkartea, Getxoko Udala eta Euskaltzaleen Topagunearen ekimenez jarriko da martxan egitasmoa. Udal liburutegiak, BOLiBAR-ELORDUI, GOBELAURRE eta ELKAR liburu dendak egitasmoaren ezinbesteko kolaboratzaileak dira. Martxoaren 20an hasi eta maiatzaren 31ra arte iraungo du. Liburu dendetan, ekainaren 10era arte. Getxoko Udal liburutegietan, maileguan harturiko euskarazko liburu bat irakurtzearen truke, irakurleak irakurketa-fitxa erraza bete eta erosketa-txeke bat jasoko du liburutegian bertan. Txeke horrek irakurleak nahi duen beste liburu bat %35 merkeago erosteko balioko du, Algortako Elkar, Areetako Bolibar-Elordui edo Romoko GobelAurre liburu dendetan.

Irakurri, Gozatu eta Oparitu! Getxoko Udal liburutegietan Martxoaren 20tik maiatzaren 31ra martxan izango dugu Getxon Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoa. Irakurzaletasuna sustatzeaz batera, euskarazko literatura eta herrietako liburutegiak ezagutaraztea dira egitasmoaren helburuak Getxon, EGIZU elkartea, Getxoko Udala eta Euskaltzaleen Topagunearen ekimenez jarriko da martxan egitasmoa. Udal liburutegiak, BOLiBAR-ELORDUI, GOBELAURRE eta ELKAR liburu dendak egitasmoaren ezinbesteko kolaboratzaileak dira. Martxoaren 20an hasi eta maiatzaren 31ra arte iraungo du. Liburu dendetan, ekainaren 10era arte. Getxoko Udal liburutegietan, maileguan harturiko euskarazko liburu bat irakurtzearen truke, irakurleak irakurketa-fitxa erraza bete eta erosketa-txeke bat jasoko du liburutegian bertan. Txeke horrek irakurleak nahi duen beste liburu bat %35 merkeago erosteko balioko du, Algortako Elkar, Areetako Bolibar-Elordui edo Romoko GobelAurre liburu dendetan.

Begoñako galerietarako bisita-gidatuak

Begoñako galeriak, Getxo | Erakusketak

Begoñako galeriak ezagutzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea; horretarako epea zabaldu dute daborduko. Galeriak apirilaren 1etik uztailaren 30era bisitatu ahal izango dira. Aurrekoetan legez, izen-ematea egin ahal izango da udalaren webgunean edo Turismo Bulegoaren telefono-zenbakira (944 910 800) deituta.

Begoñako galerietarako bisita-gidatuak Begoñako galeriak

Begoñako galeriak ezagutzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea; horretarako epea zabaldu dute daborduko. Galeriak apirilaren 1etik uztailaren 30era bisitatu ahal izango dira. Aurrekoetan legez, izen-ematea egin ahal izango da udalaren webgunean edo Turismo Bulegoaren telefono-zenbakira (944 910 800) deituta.

10:00
20:00

Zaintzaileen bila, omenaldirako

Uribe Kosta | Bestelakoak

Uribe Kostako Mankomunitateko Gizarte-Ekintza saila, Sopelako Udalagaz, Bizkaiko Foru Aldundiagaz eta eskualdeko beste Udalakaz elkarlanean, menpekotasuna duten senideen zaintzaile ez-profesionalak bilatzen dabil, gizartean ikusgai egiteko kanpaina baten bidez.

09:00
13:30

2017ko Udalekuetan izena emateko epea zabaldu da

Kurtzio kultur etxea, Sopela | Bestelakoak

Summer Camp, Udaleku Irekiak, Surf Udalekuak eta Musikaz Blai udalekuetan izena emateko epea zabaldu da. Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:30era. Informazioa: sopela.eus eta musika.eskola@sopela.eus Non eman izena: Sopelarin eta Kurtzio kultur etxea.

2017ko Udalekuetan izena emateko epea zabaldu da Kurtzio kultur etxea

Summer Camp, Udaleku Irekiak, Surf Udalekuak eta Musikaz Blai udalekuetan izena emateko epea zabaldu da. Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:30era. Informazioa: sopela.eus eta musika.eskola@sopela.eus

Non eman izena: Sopelarin eta Kurtzio kultur etxea.

10:15
10:15

San Juaneko kartel erakusketa

Kultur Leioa, Leioa | Erakusketak

Egun osoan aurtongo San Juan jaietako kartelei botoa eman ahal izango zaie, Kultur Leioako webgunean. Lehiaketako bost finalisten kartelen artean aukeratu beharra dago eta botazioetan hiru boto eman ahalko zaizkie kartel hautagaiei: hiru puntu gogokoenari, puntu bi bigarren postua merezi duenari eta puntu bakarra hirugarrenari.

San Juaneko kartel erakusketa Kultur Leioa

Egun osoan aurtongo San Juan jaietako kartelei botoa eman ahal izango zaie, Kultur Leioako webgunean. Lehiaketako bost finalisten kartelen artean aukeratu beharra dago eta botazioetan hiru boto eman ahalko zaizkie kartel hautagaiei: hiru puntu gogokoenari, puntu bi bigarren postua merezi duenari eta puntu bakarra hirugarrenari.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»