Ostirala, ekainak 23

Suan Juan sua, Tosun

Tosu landan, Getxo

Bariku honetan San Juan gaua Tosun ospatuko dugu Txorimalo gaztetxeko lagunekin batera!! Animatu eta parte hartu!!

Suan Juan sua, Tosun Tosu landan

Bariku honetan San Juan gaua Tosun ospatuko dugu Txorimalo gaztetxeko lagunekin batera!! Animatu eta parte hartu!!

San Juan suak Uribe Kostan

Uribe Kosta | Jaiak

San Juan bezperako gaua edo udako solstizioa tarteko, ekainaren 23an, barikua, suak argituko du eskualdeko lur-zerua. Modu horretan, udaberria atzean utzi, eta udari ondoetorria egingo diote uribekostarrek, sutzarren inguruan. Barrikan, Leioan eta Algortako Zubilleta auzoan aitzakia ederra topatu dute hainbat egunez jaiez gozatzeko. Bitartean, aurten ez du Arrigunagan surik isiotzen utziko Getxoko Udalak.

Umeen San Juan Sua Jaia

San Nikolas plaza, Getxo

San Juan bezperan elkartuko gara urtero bezala San Nikolas plazan, ekainaren 23an, 18:30etatik aurrera. Egitarau oparoa prestatu dugu Algortako hainbat eragileren artean, bertan dantza-festa, aurpegiak margotzeko tailerra, ALBEko bertsolariak, txokolatearekin, munduko postreekin eta San Juan Kaintaitarekin gozatuko dugu. Konjuruarekin batera sua piztuko dugu, eta haren inguruan dantzatuko dugu jaiari bukaera emateko. Animatu eta etorri, denok zaudete gonbidatuta!

Umeen San Juan Sua Jaia San Nikolas plaza San Juan bezperan elkartuko gara urtero bezala San Nikolas plazan, ekainaren 23an, 18:30etatik aurrera. Egitarau oparoa prestatu dugu Algortako hainbat eragileren artean, bertan dantza-festa, aurpegiak margotzeko tailerra, ALBEko bertsolariak, txokolatearekin, munduko postreekin eta San Juan Kaintaitarekin gozatuko dugu. Konjuruarekin batera sua piztuko dugu, eta haren inguruan dantzatuko dugu jaiari bukaera emateko. Animatu eta etorri, denok zaudete gonbidatuta!

Begoñako galerietarako bisita-gidatuak

Begoñako galeriak, Getxo | Erakusketak

Begoñako galeriak ezagutzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea; horretarako epea zabaldu dute daborduko. Galeriak apirilaren 1etik uztailaren 30era bisitatu ahal izango dira. Aurrekoetan legez, izen-ematea egin ahal izango da udalaren webgunean edo Turismo Bulegoaren telefono-zenbakira (944 910 800) deituta.

Begoñako galerietarako bisita-gidatuak Begoñako galeriak

Begoñako galeriak ezagutzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea; horretarako epea zabaldu dute daborduko. Galeriak apirilaren 1etik uztailaren 30era bisitatu ahal izango dira. Aurrekoetan legez, izen-ematea egin ahal izango da udalaren webgunean edo Turismo Bulegoaren telefono-zenbakira (944 910 800) deituta.

10:00
20:00

Zaintzaileen bila, omenaldirako

Uribe Kosta | Bestelakoak

Uribe Kostako Mankomunitateko Gizarte-Ekintza saila, Sopelako Udalagaz, Bizkaiko Foru Aldundiagaz eta eskualdeko beste Udalakaz elkarlanean, menpekotasuna duten senideen zaintzaile ez-profesionalak bilatzen dabil, gizartean ikusgai egiteko kanpaina baten bidez.

10:15
10:15

San Juaneko kartel erakusketa

Kultur Leioa, Leioa | Erakusketak

Egun osoan aurtongo San Juan jaietako kartelei botoa eman ahal izango zaie, Kultur Leioako webgunean. Lehiaketako bost finalisten kartelen artean aukeratu beharra dago eta botazioetan hiru boto eman ahalko zaizkie kartel hautagaiei: hiru puntu gogokoenari, puntu bi bigarren postua merezi duenari eta puntu bakarra hirugarrenari.

San Juaneko kartel erakusketa Kultur Leioa

Egun osoan aurtongo San Juan jaietako kartelei botoa eman ahal izango zaie, Kultur Leioako webgunean. Lehiaketako bost finalisten kartelen artean aukeratu beharra dago eta botazioetan hiru boto eman ahalko zaizkie kartel hautagaiei: hiru puntu gogokoenari, puntu bi bigarren postua merezi duenari eta puntu bakarra hirugarrenari.

10:03
10:03

San Juan 2017 kartel lehiaketako irabazlea

Gazteguneko aterpean, Leioa | Lehiaketak

Murtziako Rubén Lucasek irabazi du 2017ko San Juan jaietako kartel lehiaketa, "Danzas" lanagaz. 24 lan aurkeztu dira aurtengo edizioan, eta den-denak ikusgarri daude Leioako Gaztegune Aterpean, abenduaren 7a arte.

San Juan 2017 kartel lehiaketako irabazlea Gazteguneko aterpean

Murtziako Rubén Lucasek irabazi du 2017ko San Juan jaietako kartel lehiaketa, "Danzas" lanagaz. 24 lan aurkeztu dira aurtengo edizioan, eta den-denak ikusgarri daude Leioako Gaztegune Aterpean, abenduaren 7a arte.

Barrikako sanjuanak

Barrika | Jaiak

San Juan jaiak ekainaren 22tik 25era izango diren arren, hilaren 18an ere zer egiterik egongo da.

Barrikako sanjuanak

San Juan jaiak ekainaren 22tik 25era izango diren arren, hilaren 18an ere zer egiterik egongo da.

Leioako sanjuanak

Leioa | Jaiak

Lau eguneko jaiak nahikoak ez direnez, egun bi gehiagoz luzatuko dituzte ospakizunak; aurreko aste-akabuko egunakaz. Hala, Leioako XVII. Pop Rock Lehiaketako finalisten kontzertuak eta Antzinako Eguna egongo dira aukeran, ekainaren 16an eta 17an, hurrenez hurren.

Kukularrako jaiak

Kukularra auzoa, Erandio | Jaiak

Kukularrako jaiek helduko diote Erandioko festen maratoiari, datorren aste-akabuan. Besteak beste, Olgetan Solas jolasak izango dira.

Kukularrako jaiak Kukularra auzoa

Kukularrako jaiek helduko diote Erandioko festen maratoiari, datorren aste-akabuan. Besteak beste, Olgetan Solas jolasak izango dira.

La Kantera Pro Pool Contest txapelketa

Arrigunagako skate-parkea, Getxo | Kirol-ekitaldiak

La Kantera Pro Pool Contest nazioarteko skate-txapelketa egingo dute barikutik domekara. Irailetik ekainera pasatu izanak erraztu du nazioarteko izarrak etortzea.

La Kantera Pro Pool Contest txapelketa Arrigunagako skate-parkea

La Kantera Pro Pool Contest nazioarteko skate-txapelketa egingo dute barikutik domekara. Irailetik ekainera pasatu izanak erraztu du nazioarteko izarrak etortzea.

Kantera Pro Pool Contest nazioarteko skate-txapelketa

Kantera eta Areeta, Getxo | Kirol-ekitaldiak

Kantera Pro Pool Contest nazioarteko skate-txapelketa ekainean egingo da aurten, nazioarteko zirkuitura egokitzeko eta mundu osoko patinatzailerik onenak Getxoraino etortzea ahalbidetzeko. Hartara, Kantera txapelketa profesionala ekainaren 23tik 25era egingo da Arrigunaga eta Areetako pistetan, Getxo Skate Klubak antolatuta, Getxo Kirolak udal-erakundearen laguntzagaz.

Kantera Pro Pool Contest nazioarteko skate-txapelketa Kantera eta Areeta

Kantera Pro Pool Contest nazioarteko skate-txapelketa ekainean egingo da aurten, nazioarteko zirkuitura egokitzeko eta mundu osoko patinatzailerik onenak Getxoraino etortzea ahalbidetzeko. Hartara, Kantera txapelketa profesionala ekainaren 23tik 25era egingo da Arrigunaga eta Areetako pistetan, Getxo Skate Klubak antolatuta, Getxo Kirolak udal-erakundearen laguntzagaz.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»