Begoñako galeriak ezagutzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea; horretarako epea zabaldu dute daborduko. Galeriak apirilaren 1etik uztailaren 30era bisitatu ahal izango dira. Aurrekoetan legez, izen-ematea egin ahal izango da udalaren webgunean edo Turismo Bulegoaren telefono-zenbakira (944 910 800) deituta.
Uribe Kostako Mankomunitateko Gizarte-Ekintza saila, Sopelako Udalagaz, Bizkaiko Foru Aldundiagaz eta eskualdeko beste Udalakaz elkarlanean, menpekotasuna duten senideen zaintzaile ez-profesionalak bilatzen dabil, gizartean ikusgai egiteko kanpaina baten bidez.
San Juan jaiak ekainaren 22tik 25era izango diren arren, hilaren 18an ere zer egiterik egongo da.
Lau eguneko jaiak nahikoak ez direnez, egun bi gehiagoz luzatuko dituzte ospakizunak; aurreko aste-akabuko egunakaz. Hala, Leioako XVII. Pop Rock Lehiaketako finalisten kontzertuak eta Antzinako Eguna egongo dira aukeran, ekainaren 16an eta 17an, hurrenez hurren.
Kukularrako jaiek helduko diote Erandioko festen maratoiari, datorren aste-akabuan. Besteak beste, Olgetan Solas jolasak izango dira.
La Kantera Pro Pool Contest nazioarteko skate-txapelketa egingo dute barikutik domekara. Irailetik ekainera pasatu izanak erraztu du nazioarteko izarrak etortzea.
Kantera Pro Pool Contest nazioarteko skate-txapelketa ekainean egingo da aurten, nazioarteko zirkuitura egokitzeko eta mundu osoko patinatzailerik onenak Getxoraino etortzea ahalbidetzeko. Hartara, Kantera txapelketa profesionala ekainaren 23tik 25era egingo da Arrigunaga eta Areetako pistetan, Getxo Skate Klubak antolatuta, Getxo Kirolak udal-erakundearen laguntzagaz.