Getxoko Gure Esku Dagok antolatuta, uztailaren 7an Otxandategi abesbatzak “Abby potxola” ikuskizuna eskainiko du Algortako Biotz Alai plazan. Berangoko abesbatzarekin batera, Senegalgo Jammu balleteko hainbat kidek ere parte hartuko dute. Euskal Herriko eta nazioarteko kantutegi herrikoitik hartutako kantekin osaturiko errepertorioan oinarriturikoa da ikuskizuna. Ikuskizuna, itxaroten zuen giltzurrunetako ebakuntzaren aurretik Euskal Herrian hil zen Abby izeneko 17 hilabeteko neskato senegaldarraren omenez sortu du Otxandategi abesbatzak. Sarrera: 10 euro Sarrerak salgai: Algortan dagoen Gure Esku Dagoren lokalean (Telletxe, 3 - Barrukoa tabernaren ondoan). Astelehenetik ostiralera: 18.30etatik 20.00etara. Larunbatetan: 12.00etatik 14.00 etara. Ikuskisunaren egunean, leihatilan
Begoñako galeriak ezagutzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea; horretarako epea zabaldu dute daborduko. Galeriak apirilaren 1etik uztailaren 30era bisitatu ahal izango dira. Aurrekoetan legez, izen-ematea egin ahal izango da udalaren webgunean edo Turismo Bulegoaren telefono-zenbakira (944 910 800) deituta.
Uribe Kostako Mankomunitateko Gizarte-Ekintza saila, Sopelako Udalagaz, Bizkaiko Foru Aldundiagaz eta eskualdeko beste Udalakaz elkarlanean, menpekotasuna duten senideen zaintzaile ez-profesionalak bilatzen dabil, gizartean ikusgai egiteko kanpaina baten bidez.
Joan den martxoaren akabuan ipini zuten berriro martxan Getxoko Ingurumen Aretoa, Larrañazubi inguruan. Ordutik, hamaika izan dira bertan egindako jarduerak, gazte zein helduentzat. Udarako ere egitarau luzea prestatu dute, uztailaren 30 arte: ibilbide gidatuak, marrazketa-tailerrak, lore-tailerra eta sendabelarren tailerra, besteak beste. Saio denak doakoak izango dira.
Eskualdean oso ezagunak diren jai nagusiez gainera, auzoko jaiak ere baditu Getxo udalerriak, berbarako, Neguri Langilekoak. Aurten, uztailaren 7tik 9ra bitartean ospatuko dituzte festak auzo horretako lagunek, eta askotariko hamaika ekitaldi egongo dira, tarte horretan, denen gozamenerako.
Uztailaren 7an, 8an eta 9an, Dastatu Gorliz izeneko jardunaldi gastronomikoak egingo dituzte udalerrian. Egun horietan, Gorlizera hurbiltzen diren guztiek aukeran izango dituzte euro bateko pintxoen ibilbidea egitea, plater bereziak dastatzea, gastroguneetan bertoko produktuak erostea, hainbat dastaketa egitea eta tailer gastronomiko osasungarrietan parte hartzea. Gastrogune delakoak San Pedro plazan eta Elizako plazan izango dira. Gorlizko Turismo Bulegoak liburuxka bat kaleratu du horren denaren berri emateko.
Zelan bizi dugu uribekostarrok uda? Zure irudien bidez konta dagigun! Hirugarrenez, Uribe Kostako Uda argazki-lehiaketa antolatu du HIRUKAk. Inguruotan edo urruntxoago, uribekostarron uda zelakoa den irudikatzeko prest zaude? Bidali zure udako argazkiak Uribe Kostako Uda argazki-lehiaketara. Nora eta zelan? Aurreko ekitaldietan legez, argazkiak zuk zeuk igoko dituzu lehiaketaren atalera, uztailaren 7tik irailaren 17ra bitartean. Hiru sari potolo banatuko dira...
Gaurtik astelehenera, San Kristobal gurtzen duen baselizaren inguruetan ibiliko dira goierritarrak, jai-giroan. Urtero legez, ez dira faltako sokatira txapelketa, asto-probak eta musika-emanaldiak, besteak beste.
Iazko arrakastari jarraituz, Gorlizko Umore Gauen bigarren edizioa egingo dute aurton. Hala, umorearen antzezleku izango da Gorlizko Elizako plaza, barikutik domekara bitartean. Horretarako, karpa bat ipiniko dute antolatzaileek; euria egingo balu, bertan babestu ahal izateko. Egun bakoitzeko saio bana antolatu dute; gaueko 22:00etan hasiko dira emanaldiak, eta sarrera doakoa izango da. Gainera, arduradunek iragarri dutenez, bertara hurbilduko direnek Tito Blas ekoizlearen garagardoa dastatzeko aukera izango dute, 21:00etatik aurrera.