Osteguna, uztailak 13

Begoñako galerietarako bisita-gidatuak

Begoñako galeriak, Getxo | Erakusketak

Begoñako galeriak ezagutzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea; horretarako epea zabaldu dute daborduko. Galeriak apirilaren 1etik uztailaren 30era bisitatu ahal izango dira. Aurrekoetan legez, izen-ematea egin ahal izango da udalaren webgunean edo Turismo Bulegoaren telefono-zenbakira (944 910 800) deituta.

Begoñako galerietarako bisita-gidatuak Begoñako galeriak

Begoñako galeriak ezagutzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea; horretarako epea zabaldu dute daborduko. Galeriak apirilaren 1etik uztailaren 30era bisitatu ahal izango dira. Aurrekoetan legez, izen-ematea egin ahal izango da udalaren webgunean edo Turismo Bulegoaren telefono-zenbakira (944 910 800) deituta.

10:00
20:00

Zaintzaileen bila, omenaldirako

Uribe Kosta | Bestelakoak

Uribe Kostako Mankomunitateko Gizarte-Ekintza saila, Sopelako Udalagaz, Bizkaiko Foru Aldundiagaz eta eskualdeko beste Udalakaz elkarlanean, menpekotasuna duten senideen zaintzaile ez-profesionalak bilatzen dabil, gizartean ikusgai egiteko kanpaina baten bidez.

Algortako Ingurumen Aretoko jarduerak

Algortako Ingurumen Aretoa, Getxo | Bestelakoak

Joan den martxoaren akabuan ipini zuten berriro martxan Getxoko Ingurumen Aretoa, Larrañazubi inguruan. Ordutik, hamaika izan dira bertan egindako jarduerak, gazte zein helduentzat. Udarako ere egitarau luzea prestatu dute, uztailaren 30 arte: ibilbide gidatuak, marrazketa-tailerrak, lore-tailerra eta sendabelarren tailerra, besteak beste. Saio denak doakoak izango dira.

Algortako Ingurumen Aretoko jarduerak Algortako Ingurumen Aretoa

Joan den martxoaren akabuan ipini zuten berriro martxan Getxoko Ingurumen Aretoa, Larrañazubi inguruan. Ordutik, hamaika izan dira bertan egindako jarduerak, gazte zein helduentzat. Udarako ere egitarau luzea prestatu dute, uztailaren 30 arte: ibilbide gidatuak, marrazketa-tailerrak, lore-tailerra eta sendabelarren tailerra, besteak beste. Saio denak doakoak izango dira.

00:01

Uribe Kostako Uda argazki-lehiaketa

hiruka.eus, Uribe Kosta | Lehiaketak

Zelan bizi dugu uribekostarrok uda?
 Zure irudien bidez konta dagigun! Hirugarrenez, Uribe Kostako Uda argazki-lehiaketa antolatu du HIRUKAk. Inguruotan edo urruntxoago, uribekostarron uda zelakoa den irudikatzeko prest zaude? Bidali zure udako argazkiak Uribe Kostako Uda argazki-lehiaketara. Nora eta zelan? Aurreko ekitaldietan legez, argazkiak zuk zeuk igoko dituzu lehiaketaren atalera, uztailaren 7tik irailaren 17ra bitartean. Hiru sari potolo banatuko dira...

Uribe Kostako Uda argazki-lehiaketa hiruka.eus

"Homofobia iraganeko kontua da" erakusketa

Sertutxena eraikina, Gorliz | Erakusketak

"Homofobia iraganeko kontua da" erakusketa irailaren 17ra arte ikusgai egongo da, Gorlizko Sertutxena eraikinean. Ordutegia honako hau da: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Horregaz batera, eguen honetan, uztailaren 13an, bisita gidatua eta eztabaida egingo dituzte, 18:00etan; parte hartu gura dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute, Gorlizko Turismo Bulegoan.

"Homofobia iraganeko kontua da" erakusketa Sertutxena eraikina

"Homofobia iraganeko kontua da" erakusketa irailaren 17ra arte ikusgai egongo da, Gorlizko Sertutxena eraikinean. Ordutegia honako hau da: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Horregaz batera, eguen honetan, uztailaren 13an, bisita gidatua eta eztabaida egingo dituzte, 18:00etan; parte hartu gura dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute, Gorlizko Turismo Bulegoan.

Surfari buruzko film laburren lehiaketa izena ematea

Sopela | Zinema eta bideo-emanaldiak

Irailaren 21etik 24ra arte egingo da Sopela Kosta Fest jaialdia. Daborduko surfari buruzko film laburren lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu dute antolatzaileek: lanak irailaren 3ra arte aurkez daitezke. Guztira, 1.000 euro banatuko dira saritan: lanik onenak 500 euroko dirusaria jasoko du, 250 euro herriko egile onenak eta beste 250 euro "Taula lila” alorreko irabazleak. Atal honetan emakumeek eginiko film lab urrek parte hartuko dute, eta "emakumezkoek surfean duten presentziari garrantzia emango zaio, estereotipoak edota genero ikuspegiko desberdintasunak apurtzeko grinarekin, beti ere", udal-iturriek adierazi dutenez.

Getxoko XXIX. Blues Jaialdia

Bihotz Alai plaza, Getxo

Getxoko XXIX. Blues Jaialdia uztailaren 13tik 15era bitartean izango da aurten, Algortan. Ohi den legez, jaialdiak musikaz beteko ditu Algortako erdiguneko hainbat txoko; izan ere, Bihotz Alai plazan egingo diren ordainpeko kontzertuez gainera, doako emanaldiak entzuteko aukera egongo da The Piper´s Irish Pub tabernan, barikuan eta zapatuan, 23:00etatik aurrera.

Getxoko XXIX. Blues Jaialdia Bihotz Alai plaza

Getxoko XXIX. Blues Jaialdia uztailaren 13tik 15era bitartean izango da aurten, Algortan. Ohi den legez, jaialdiak musikaz beteko ditu Algortako erdiguneko hainbat txoko; izan ere, Bihotz Alai plazan egingo diren ordainpeko kontzertuez gainera, doako emanaldiak entzuteko aukera egongo da The Piper´s Irish Pub tabernan, barikuan eta zapatuan, 23:00etatik aurrera.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»