Berbaldiak-eta-mahainguruak

SPRIren jardunaldia

2017/03/23 09:30

Mendibile jauregia | Leioa |Berbaldiak eta mahainguruak

Leioako Behargintzak udalerriko enpresak gonbidatu ditu SPRI taldearen diru-laguntzen berri zehatza emateko. Ekitaldia bihar, eguenean, egingo dute, hilaren 23an, Mendibile jauregian, goizeko 09:30etik aurrera. Bertan, enpresen hazkunde ekonomikoa bultzatzeko laguntzak azalduko ditu Josu Ocariz SPRIko Enpresa Transformazioaren zuzendariak.

"La sororidad, la alianza entre mujeres" berbaldia

2017/03/23 18:00

Itzarturen lokala (Landa Doktore kalea) Sopela |Berbaldiak eta mahainguruak

Itzartu emakumeen elkartearen ekimenez, datorren eguenean, hilaren 23an, "La sororidad, la alianza entre mujeres" berbaldia eskainiko du Itziar Gandarias psikologoak. Hitzordu hori Itzarturen lokalean izango da, 18:00etan.

Hipoteken gaineko berbaldiak

2017/04/03

Tartanga LH institutua, Gizarte Etxea eta Josu Murueta Erandio |Berbaldiak eta mahainguruak

Datozen astelehen, eguazten eta eguenean hipoteka-maileguetan bezeroek dituzten eskubideen eta erreklamazio-bideen berri emango dute Altzagan, Erandiogoikoan eta Astrabuduan, hurrenez hurren. Bereziki, zoru-klausulak eta formalizazio-gastuak aztertuko ditu Iñaki Velascok, Euskal Kontsumitzaileen Elkarteko abokatuak. Saioetan nork bere zalantzak galdetzeko aukera izango du.