Politika  Uribe Kosta 2017-04-28 14:08

Uribe Kosta Ados: "Erabakitzea giza eskubidea ere bada"

Iker Rincon Moreno

Uribe Kosta Ados: "Erabakitzea giza eskubidea ere bada"

Maiatzaren 7an, eskualdeko sei herritan erabakitzeko eskubidearen aldeko galdeketa egingo du Gure Esku Dago herri-ekimenak sortu duen Uribe Kosta Ados taldeak. Horretako kidea den Imanol Igeregi sopeloztarragaz berba egin dugu, horren nondik norakoak eta zehaztapenak ezagutzeko.

  Jendartea  Getxo 2017-04-28 17:30

Getxoko inguru naturaletan sugegorriak egon daitezkeela baieztatu du Udalak

Getxoko inguru naturaletan sugegorriak egon daitezkeela baieztatu du Udalak

Egunotan sare sozialetan bolo-bolo ibili da sugegorri batek 65 urteko andre bati eraso egin diola Azkorri inguruan. Getxoko Udalak jakinarazi duenez, sugegorri seoane (vipera seoanei) Kantauriko endemismoa da, bertokoa eta berezkoa da. Nahiz eta askorik ez dagoen, ohikoak dira Getxoko kostaldean, baso, lahardi eta ibaiertzetan. Azaldu dutenez, askotan aurki daitezke txilardien eta otadien gainean eguzkia hartzen.

  Kultura  Erandio 2017-04-28 17:21

Lutxana euskal kulturaz eta folklorez jantziko da

Lutxana euskal kulturaz eta folklorez jantziko da

Euskarak, kulturak eta Erandiok bat egingo dute apirilaren 30ean, Lutxanan, 11:00etatik 20:00etara arte askotariko jarduerak izango dira: goizean, trikitilariak, euskal dantza-taldeen erakustaldiak eta bertso-saioak egongo dira; bazkalostean, kantaguneak eta umeentzako zenbait jarduera antolatuko dituzte. Kuadrillen arteko lehiaketaren ostean, Luhartz taldearen erromeriak amaiera emango dio aurtongo edizioari.

Hondartza zurituta, apiril erdialdean

Hondartza zurituta, apiril erdialdean

Udaberri erdi-erdian egon arren, eguraldia zoro dabil eta hondartzak zurituta aurkitu genituen atzo Getxon. Hona hemen horren erakuslea den argazkia. Mila esker Joserra Criado Ramos horren irudi ederra gugaz konpartitzeagatik. Goza ezazue!

  Jendartea  Getxo 2017-04-28 14:07

Emakume Abertzaleon VII. Topaketa Feministen aurkezpena egingo dute Algortan

Emakume Abertzaleon VII. Topaketa Feministen aurkezpena egingo dute Algortan

Emakume Abertzaleon VII. Topaketa Feministen aurkezpena egingo du Algortako Bilgune Feministak datorren eguenean, maiatzaren 4an. Horretarako hitzordua 18:00etan jarri dute, Algortako Abian kultur elkartean (Bidebarri kalea, 2).

  Kultura 2017-04-28 13:03

"Beruna Patrikan" izan genuen atzo

Erabiltzailearen aurpegia egizu

Atzo, apirilaren 27an, Julen Gabiria izan genuen Uribe Kostako Irakurzaleen TXokoan. Ander Izagirrek idatzitako "Beruna Patrikan" liburuaren itzultzailea da Julen. Txirrindularitzaz, bizikletaz, txirringaz eta bizikleteroez aritu ginen luze Getxoko Udal Liburutegiko lagunek antolatutako Liburu Azokako karpan. Batzuk txikitako oroitzapenak geugaz konpartitu eta 50eko hamarkada osoa errepasatu genuen Tour-a irabazi zutenen txirrindularien zerrenda osatuz. Eskerrik asko Julen […]

  Jendartea  Getxo 2017-04-28 12:46

Neguriko San Inazio parkean zenbait hobekuntza egingo dituzte

Neguriko San Inazio parkean zenbait hobekuntza egingo dituzte

Neguriko San Inazio parkeko umeen jolas-eremua, oinezkoentzako ibilbideak eta argiteria publikoa egokitu eta hobetuko ditu Getxoko Udalak. Horretarako, auzokideen iritziak bildu gura dituzte, inguru horretan sustatutako Auzoz Auzo partaidetzarako programaren bitartez.

  Kultura  Gorliz 2017-04-28 12:14

Nazioarteko dantzen erakustaldia egingo dute, zapatuan

Nazioarteko dantzen erakustaldia egingo dute, zapatuan

Ohiturari jarraituz, apirilaren azkenengo zapatuan ospatuko dute Nazioarteko Dantza Eguna Gorlizen. Hala, hilaren 29an, askotariko estilotako dantzen emanaldiz gozatzeko aukera egongo da udalerrian.

"Le Dernier Continent" dokumentala Tosun

"Le Dernier Continent" dokumentala Tosun

Erabiltzailearen aurpegia TosuBetirako

Domeka honetan, "Le Dernier Continent" dokumentala + hanburgesa-jana.

  Politika  Leioa 2017-04-28 09:39

Azaroaren 5ean egingo du galdeketa Leioako Gure Esku Dagok

Azaroaren 5ean egingo du galdeketa Leioako Gure Esku Dagok

Leioan azaroaren 5ean egingo duen herri-galdeketa aurkeztu zuen herriko Gure Esku Dagoren taldeak, apirilaren 7an, Kultur Leioan. Ekitaldian Gure Esku Dago ekimeneko Zelai Nikolasek eta Gipuzkoako Goierriko Anartz Goiak parte hartu zuten. «Lagungarria izango da leioaztarren artean zubi gehiago zabaltzeko, erabakitzeko eskubidearen aldeko borondatea gehiago ehuntzeko, eztabaidatzeko eta euren iritzia adierazteko», azaldu zuten Gure Esku Dagokoek.

  Kirolak 2017-04-28 09:34

Distira gabeko gau ona

Erabiltzailearen aurpegia Geuria.info

Nahiz eta oso ondo ez jokatu, Athleticek bere hirugarren partida jarraian irabazi zuen atzo Betisen aurka.

  Kultura 2017-04-28 09:17

Auzoko Jaia Antzuolan

Erabiltzailearen aurpegia Topagunea

Auzoko Jaia Antzuolan

Antzuolan ospatuko da datorren larunbata maiatzaren 6an, 2017ko Auzoko Jaia, Auzoko egitasmoaren urteko jaia. Bertan bilduko dira egitasmoa martxan dagoen herrietako kideak eta gonbitea luzatzen zaie herritar guztiei jaian parte hartzera.

  Jendartea  Getxo 2017-04-27 17:51

Gizon bat atxilotu dute Getxon bikotekidea jo izana egotzita

Gizon bat atxilotu dute Getxon bikotekidea jo izana egotzita

Getxoko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du gaur goizaldean, bikotekidea jo izana egotzita, polizia-iturriek jakinarazi dutenez.

  Kirolak  Getxo 2017-04-27 17:10

Getxoko udako kirol-ikastaroetan izena eman daiteke daborduko

Getxoko udako kirol-ikastaroetan izena eman daiteke daborduko

Getxo Kirolak udal-erakundeak 1.700 leku baino gehiago eskainiko dizkie abonatuei udako ikastaroetan, uztailean eta abuztuan zehar. Programazioaren barnean, tenis-, padel-, futbol- eta igeriketa-ikastaroez gainera, haurrentzako kirol-jarduerak ere izango dira.

  Politika  Getxo 2017-04-27 14:45

Estatuaren "ustelkeria" salatzeko Lotsa Eguna egingo du martitzenean Getxoko Sortuk

Estatuaren "ustelkeria" salatzeko Lotsa Eguna egingo du martitzenean Getxoko Sortuk

Hainbat ustelkeri-kasu ezagutzera eman dituzte egunotan hedabide askok, eta horiek, "adibide txiki bat baino ez dira", deitoratu du Getxoko Sortuk, "elite espainiarrek historikoki egiten duten eta egun ere egiten ari diren harpilatze sistematikoarena". Hori dela eta, egoera hori salatzeko guran, Lotsa Eguna egingo dute datorren martitzenean, maiatzaren 2an, Getxoko PPren egoitzaren aurrean, 19:30ean.

  Jendartea  Getxo 2017-04-27 12:53

Getxoko Udal Euskaltegiko irakasleek euren lanpostuen balorazioa egitea aldarrikatu dute

Getxoko Udal Euskaltegiko irakasleek euren lanpostuen balorazioa egitea aldarrikatu dute

Getxoko Udal Euskaltegiko langileek aspaldiko aldarrikapen bat ipini dute mahai gainean: irakasleen lana baloratu eta dagokien maila aitortzea. Xiberu Etxebarria irakasleak gogoratu duenez, "duela 12 urteko borroka da hau".

  Kultura  Erandio 2017-04-27 09:30

Martitzenean zabalduko du matrikulazio-epea Erandioko musika-eskolak

Martitzenean zabalduko du matrikulazio-epea Erandioko musika-eskolak

Erandioko Udal Musika Eskolak matrikula egiteko epea irekiko du datorren maiatzaren 2an, martitzenean. Edozein pertsonak eman dezake izena, hilaren 19ra arte, lau urtetik gorakoa bada. Denera, 15 musika-tresna jotzen ikasteko eta hamabi taldetan parte hartzeko aukera izango da Astrabuduan eta Altzagan.

  Jendartea  Leioa 2017-04-27 11:40

Leioako Mugimendu Feministak kontzentrazioa antolatu du

Leioako Mugimendu Feministak kontzentrazioa antolatu du

Kontzentraziorako deialdia egin du Leioako Mugimendu Feministak Leioako Bulebarrean, gaur, hilaren 27an. 18:00etan egingo da "Asko gara eta haserre gaude. Aurrean gaituzue!" goiburupean.

  Jendartea  Sopela 2017-04-27 10:15

Lau lagun omenduko dituzte Lan Osasunaren Nazioarteko Egunean

Lau lagun omenduko dituzte Lan Osasunaren Nazioarteko Egunean

Sopelako EH Bilduk lore-eskaintza antolatu du apirilaren 28an, barikua, Jauregizar plazako monolitoaren parean lan-istripuz hil diren lagunak omentzeko. Ekitaldia 19:00etan izango da eta 2010ean lanean egonik zendu ziren Julio, Jesus Mari eta Luis sopeloztarrak gogoratuko dituzte.

  Politika  Erandio 2017-04-27 09:00

Erandiok Gerra Zibileko eta bonbardaketen biktimak omentzeari ekin dio

Erandiok Gerra Zibileko eta bonbardaketen biktimak omentzeari ekin dio

Pasa den martitzenean, apirilaren 25ean, omenaldia egin zieten Gerra Zibileko eta bondardaketen biktima izan ziren erandioztarrei. Plaka bat ipini eta aurreskua dantzatu zieten 1937ko urtarrila eta ekainaren artean gutxienez hil ziren 31 auzokideei, zauritutako beste 69ri eta Gerra Zibilan zendutakoei eta izandako beste biktima denei, horiek omentzeko. Ekitaldia Altzagako Ibarra kaleko 6. atariaren ondoan egin zuten, matxinatuen aldeko hegazkinek 80 urte lehenago bonbetako bat jaurti zuten leku berean.