2017-03-15 11:51

Bizikleta-asteburua ume eta helduentzat: Bidasoara

Erabiltzailearen aurpegia egizu

Udaberrirako planak egiten gabiltza SENDIn, bizikletak prestatu eta animatu gurekin apirileko azken asteburuan, Lesakara eta Bidasoako bide berdea egitera baikoaz, ume eta heldu batera, asteburu-ederra euskaraz bizitzera. BIZIKLETA-ASTEBURUA Bidasoako bide berdea & Baztan Lesakako Matxinbeltzenea aterpetxean geratuko gara, eta Bidasoako bide berdean ibiliko gara bizikletaz bi egunetan, hirugarrenean mendi-buelta egingo dugu Baztanen. Kotxe partikularretan joango […]

  Hezkuntza  Leioa 2017-03-16 22:34

Lan-baldintza duinak eskatu dituzte EHUko aurre-doktoreek

Lan-baldintza duinak eskatu dituzte EHUko aurre-doktoreek

Ikertzaile Aurre-doktoreen Asanblada sortu, eta protesta egin dute EHUko ikerlariek. Kexu dira EHUk Espainiako Gobernuarekin batera aurre-doktoreen kontratu mota "aldebakarrez eta gardentasun gutxiz" aldatu duelako. Gaur jakinarazi dutenez, dirudienez, presioaren eraginez, kontratuak aurreko egoerara aldatzen hasi dira; "lasaitasunez eta zuhurtziaz jokatzeko deia luzatzen dugu", Twitter sare sozialaren bidez ohartarazi dutenez.

  Hezkuntza  Leioa 2017-03-16 22:06

Ertzaintzaren "presentzia itogarria" salatu du IAk

Ertzaintzaren "presentzia itogarria" salatu du IAk

Hainbat ikaslek Gasteizko Letren Fakultateko kamerak hautsi ostean, Ertzaintzak lehenengo pisuan aurkitzen den ikasle gela "inguratu" eta "bertan zeuden arropa, ikasle-gelako atea, kartelak, pegatinak, kontseiluko ordenagailuko disko gogorra, hainbat ordenagailu eroangarri, pankartak zein bestelako materiala eroan", Ikasle Abertzaleak (IA) antolakundeak komunikatu baten bidez salatu duenez. Gaur gertatukoa "aspalditik datorren eraso errepresibo gisara" ulertzen du IAk; ikasle abertzaleek berbetan, "azken urteetan eta bereziki hilabete hauetan ertzaintzaren zein kalez jantzitako polizien presentzia itogarria baita Gasteizko campusean".

  Politika  Leioa 2017-03-16 18:51

Iruñean atxilotutako gazteei elkartasuna adierazi diete, Leioako campusean

Iruñean atxilotutako gazteei elkartasuna adierazi diete, Leioako campusean

Joan den zapatuan Espainiako Poliziak Iruñean atxilotu zituen hiru oreretarrei babesa adierazi diete gur hainbat ikaslek, Leioako campusean; goizeko 10:15ean, Mikel Laboa plazan egin dute kontzentrazioa.

  Hezkuntza  Leioa 2017-03-16 18:46

EHUk "irmoki" arbuiatu ditu "errepikatzen ari diren erasoak"

Euskal Herriko Unibertsitateak zabaldutakoaren arabera, gaur goizean, 10:30ak inguruan, burua estalita zeukaten hamar bat lagun sartu dira Arabako campuseko Letren Fakultatean eta hainbat kalte egin dituzte: "kamerak hautsi, ate nagusietako baten kristala apurtu eta fakultateko ahots- eta datu-sarea hondatu, eta bertan zeuden langileak eta ikasleak izutu dituzte". Errektorego-taldeak "irmoki" arbuiatu ditu "errepikatzen ari diren euskal unibertsitate publikoaren aurkako eraso hauek" eta unibertsitateko kide denei dei egin die kontzentrazioa egitera bihar, martxoak 17, barikua, eguerdiko 12:00etan, Arabako campuseko Letren Fakultatean. Leioako Udalak ere gaitzespen-oharra plazaratu du.

  Jendartea  Erandio 2017-03-16 18:27

Parkingen arazoa berbabide, gaur, Astrabuduan

Parkingen arazoa berbabide, gaur, Astrabuduan

Gaur, eguena, batuko da auzo-asanblada Astrabuduko Josu Murueta kultur etxeko gela urdinean, 20:00etan, auzoan aparkatzeko dagoen arazoari "behin betiko konponbidea" emateko asmoz. Parkingari Konponbidea Orain! auzo-plataformak antolatu du ekimena, eta iragarri duenez Erandioko Udaleko zinegotziak gonbidatu ditu batzarrera, "euren iritzia ezagutzeko".

  Jendartea  Erandio 2017-03-16 18:15

Lutxanako geralekua mantentzea gura du Loiuko Udalak ere

Lutxanako geralekua mantentzea gura du Loiuko Udalak ere

Loiuko Udalbatzak aho batez onartu du Euskotreni eskatzea Lutxana eta Sondika arteko linearen bideragarritasun-plana egin dezan, zerbitzua zabalik mantentzeko helburuagaz. Erandioko Udalbatzak eskaera bera egin zuen aurretik.

  Kultura  Erandio 2017-03-16 17:39

Korrikari ondoetorria egingo diote barikuan Erandiogoikoan

Korrikari ondoetorria egingo diote barikuan Erandiogoikoan

Bihar, barikuan, martxoaren 17an, Erandiogoikoko auzokideek harrera egingo diote euskararen lasterketari. Arrasti osoan, zenbait jarduera izango dira Euskadi plazan antolatuko duten Korrika-festan.

  Jendartea  Erandio 2017-03-16 17:00

Emaiozu Bizia! ekimena aurton ere egingo du Erandioko Euskara Zerbitzuak

Erandioko Udalaren Euskara Zerbitzuak Emaiozu Bizia! egitasmoa garatzen jarraituko du aurten ere, Osakidetzagaz elkarlanean. Ekimen horrek Gurasoek hizkuntza-transmisioa bere egin dezaten bilatzen du.

  Kultura  Erandio 2017-03-16 16:22

Erandioko Udal Musika Eskolak izen­-ematea zabaldu du gaur

Erandioko Udal Musika Eskolak izen­-ematea zabaldu du gaur

Erandioko Udal Musika Eskolak matrikulazio-epea zabaldu du eguen honetan, martxoaren 16an. Eskolako kideek hobeen egiten dutena erakutsiz hasiko dituzte eskolaren jarduerak, hau da, musika-emanaldia eskainiz. Hala, musika-eskolan irakasten dituzten 12 instrumentuen gaineko kontzertu-erakustaldiak entzun ahal izango dira, eguen honetan bertan, 18:30etik aurrera, Astrabuduko Josu Murueta kultur etxeko areto nagusian.

Romo eta Arenas taldeetako bost jokalari probatu ditu Athleticek

Romo eta Arenas taldeetako bost jokalari probatu ditu Athleticek

Romo eta Arenas futbol-klubek jakinarazi dutenez, atzo Athleticek zenbait proba egin zizkien klub bietako 2004ko ume-taldeetako bost jokalariri, Lezaman. Aaron, Arturo, Txaber, Ibon eta Jonek egin zuten trebakuntza, beste 17 jokalarigaz batera.

  Jendartea  Erandio 2017-03-17 12:00

Erandioko Udalak Auzoz Auzo egitasmoa indartuko du datozen asteotan

Erandioko Udalak Auzoz Auzo egitasmoa indartuko du datozen asteotan

Itxaso Martiarena Auzoetarako zinegotzia plazara irten da, Erandio Auzoz Auzo egitasmoa dinamizatzeko. Datorren martitzenean, hilaren 21ean, udaletxean batuko ditu auzotarrak eta elkarteak, goizeko 10:30etik 12:00etara. Martxoaren 27an, ostera,  Erandiogoikoko Gizarte Etxean izango da bilera, 19:30etik 20:30era.

  Kultura  Uribe Kosta 2017-03-15 22:01

Uribe Kostako bertsolari gazteak aurrera doaz BBK Sariketan

Uribe Kostako bertsolari gazteak aurrera doaz BBK Sariketan

Sopelako Ander Deuna ikastolan jokatu da BBK Sariketaren 3. kanporaketa gaur goizean; Uribe Kostako taldeak eta Hego Uribekoak kantatu dute, eta eskualdeko bertsolari gazteek lortu dute puntu gehien batzea. Kanporaketa irabazita, bigarren fasera pasatuko da Uribe Kosta taldea, eta martxoaren 28ko finalaurrekoan kantatuko du, Durangoko Fray Juan de Zumarraga institutuan, 12:00etan.
  Kirolak  Sopela 2017-03-15 18:30

"Letworld" film laburra argitaratu du Leticia Canales surflariak

Leticia Canales Bilbao 22 urteko surflari sopeloztarrak "Letworld" film laburra kaleratu berri du. Bertan, denboraldi ona izaten utzi ez dioten lesioak ahaztu eta bere alderik basatienari begiratu dio gazteak "Letworld" bideoan. Canales naturako hainbat parajetan murgilduta ageri da, bere surf indartsuaren erakustaldiak egiten.

  Politika  Leioa 2017-03-15 18:14

Iruñean atxilotutako gazteak askatzea eskatuko dute bihar, Leioako campusean

Iruñean atxilotutako gazteak askatzea eskatuko dute bihar, Leioako campusean

Joan den zapatuan Espainiako Poliziak Iruñean atxilotu zituen hiru oreretarrak askatzea eskatuko dute, Leioako campusean, bihar, martxoaren 16an. Ikasle-mugimenduak goizeko 10:15ean ipini du hitzordua, Mikel Laboa plazan.

  Kirolak  Getxo 2017-03-15 17:45

Kirol-elkarteen kudeaketarako formakuntza eskainiko diete Getxoko klubei

Kirol-elkarteen kudeaketarako formakuntza eskainiko diete Getxoko klubei

Getxo Kirolak udal-erakundeak prestakuntza-programa bat antolatu du udalerriko kirol-klubentzat, kirol-elkarteen kudeaketan eta administrazioan arazoak sortu ohi dituzten gaiak aztertzeko.

  Jendartea  Sopela 2017-03-15 17:26

Sopelako Udaltzaingoa lagun bi ikertzen dabil, trafiko-delituak egotzita

Sopelako Udaltzaingoa lagun bi ikertzen dabil, trafiko-delituak egotzita

Sopelako Udaltzaingoak 19 eta 37 urteko Bilboko lagun bi atxilotu zituen joan den aste-akabuan, trafiko-segurtasunaren aurkako ustezko delituengatik. Bati, ausarkeriaz eta gida-baimen barik gidatzea leporatu diote; eta besteari, puntu barik gidatzea.

  Politika  Erandio 2017-03-15 17:00

Gernikako Arbolaren kimu bat landatu dute Erandioko ertzain-hirian

Gernikako Arbolaren kimu bat landatu dute Erandioko ertzain-hirian

Ertzaintzak Erandion daukan base nagusian landatu zuten atzo Gernikako Arbolaren kimu bat. Gaur egun Gernikako Batzarretxean dagoen haritzaren senideak elkartu zituen atzo Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko eta Bizkaiko Batzar Nagusietako arduradun nagusi biak, aipatutako ertzain-hirian. Estefanía Beltrán de Herediak eta Ana Otaduik bota zituzten lehenengo palakadak euskal askatasunen sinboloa dan kimuaren gainean, Ertzaintzako agintariek eta Bizkaiko Batzarretako batzarkideek lagunduta.

  Jendartea  Getxo 2017-03-15 13:30

Zirkulazioan murrizketak egongo dira Algortako Itxe kalean, urbanizatze-lanengatik

Zirkulazioan murrizketak egongo dira Algortako Itxe kalean, urbanizatze-lanengatik

Algortako Itxe kalean kanalizazio bat egiteko lanak hasiko dira laster; ondorioz, zirkulazioan murrizketak izango dira. Lanok aipatutako kalean egiten ari den urbanizatze-proiektuaren barruan daude, eta aste honetan bertan amaituko dira.

  Hezkuntza  Leioa 2017-03-15 13:22

Martxoaren 23ko grebara deitzeko manifestazioa egingo du astelehenean IAk

Martxoaren 23ko grebara deitzeko manifestazioa egingo du astelehenean IAk

"Sistemari aurre egin! Herri-unibertsitatea eraiki" goiburuaren pean, ikasleak grebara deitu ditu Ikasle Abertzaleak (IA) antolakundeak, martxoaren 23an. Hala, astelehenean, martxoak 20, horretara deitzeko manifestazioa egingo dute, Leioako campusean; 12:30ean abiatuko dira, Mikel Laboa plazatik.