Banda eta DJ txapelketa antolatu dute Barrikan

Iker Rincon Moreno 2015ko mar. 19a, 17:56

Banda eta DJ lehiaketa an­to­latu dute lehendabiziko al­diz Letamina diskoetxeak, Gol­fo Norte eta Milagros tabernek, Ba­rri­kako Jai Batzordeak eta Udalak. Ho­rrenbestez, maiatzaren 4ra arte e­du­kiko dute izena emateko aukera I. Ba­rrika On Air sariketan parte hartu gu­ra duten guztiek. 

Lehenengo fasean, maia­tzaren 20rako, lau banda eta lau disko-jartzaile onenak au­keratuko ditu epaimahaiak, ja­so­tako izen-emate guztien artean. An­tolatzaileek azaldu dutenez, zortzi ho­riek Barrikako San Juan jaietako egi­tarauaren barruan egingo den fi­na­lera igaroko dira. Ekainaren 20an izango da saio erabakigarria, finala, hain zuzen ere.

Diruaz (500 eta 150 euro) gainera, bo­noak musika-produktuetan, kanten gra­bazioak eta zuzenean jotzeko au­ke­rak ere egongo dira sarien artean. Finaleko ikusleek, gainera, hautatu egingo dituzte talderik edo disko-jar­tzailerik onena, eta 150 euroko saria jasoko du. Az­kenik, banda eta DJ irabazleek ge­hienez ordu erdiz joko dute zuzenean, ekainaren 20ko musika-talde na­gusiaren aurretik.

Info+: liburutegia@barrika.net / 946 775 163

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun