Zuhaitzak landatuko dituzte bihar Barrikako Abaroa parkean

Iker Rincon Moreno 2015ko mar. 20a, 11:20
Hitzordua 11:00etan jarri dute, eta bi orduz, mota askotako arbolak landatuko dituzte. © Barrikako Udala.

Etxeko txikienek euren gurasoakaz lagunduta arbolak landatzen ikasteko aukera ezin hobea izango dute zapatuan, hilak 21, naturaren garrantzia eta ingurunearekiko errespetua bezalako kontzeptuak pausoz pauso barneratuz. Bada, beste urte batez, Zuhaitzaren Eguna ospatuko dute Barrikan. Hitzordua 11:00etan jarri dute, eta bi orduz, mota askotako arbolak landatuko dituzte udalerriko Abaroa parkean.

Antolatzaileek azaldu dutenez, familian parte hartzeko ekimena da, adin guztientzako bideratuta dagoena. Hala, tokira bertaratzen diren sendiek goiz ederra igaroko dute zuhaitzak landatzen eta ikasten. Halaber, jakinarazi dutenez, naturagaz lan egiten egon ostean, bildutako lagunakaz hamaiketako bategaz gozatzeko parada ere egongo da, jardunaldiari behar bezalako amaiera emateko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun