Uribe Kosta jaietan 2015

San Juan suak argituko du Barrika hilaren 19tik 24ra

Iker Rincon Moreno 2015ko eka. 17a, 12:27

Udako solstizioagaz, San Juan jaiak helduko dira Barrikara. Hala, hilaren 19tik 24ra bitartean, barrikoztarrek ekimen ugariz gozatu ahal izango dute, gau eta egun.

Egitaraua

Ekainak 19, barikua

16:30 VI. Multikirolak Jardunaldia

19:30 Kalejira herrikoia fanfarreagaz.

20:00 Txupin jaurtiketa eta pregoi irakurketa.

20:30 Sardina jana eta sagardo festa

21:00 Gaueko II. Padel Txapelketa; izen emateak 5 euro pertsona bakoitzeko.

21:30 Disko festa.

Ekainak 20, zapatua

Tabernen inguruan... Eguraldi txarra eginez gero udaletxeko plazara igaroko dira ekitaldi guztiak

09:00-14:00 Futbol 7 txapelketa; Barrikako futbol zelaian.

11:00-14:00 Bigarren eskuko azoka, Golfo Norteko aparkalekuan.

11:00 Familien arteko joko-ginkana.

12:00 Bitsa jaia eta haurrentzako puzgarriak.

13:00 II. Tortilla txapelketa.

14:00 II. Tortilla txapelketaren sari banaketa.

17:00 Familia disko-dantza, Barrikako futbol zelaian.

Udaletxeko plazan...

19:00 Tomaxen abenturak, pailazoak.

20:00 Saiheski jate herrikoia.

20:00 Barrika On Air Banda eta DJ lehiaketa.

01:00 Kontzertua GOSE taldeagaz.

Ekainak 21, domeka Kasero eguna

10:00-15:00 XXV. Nekazaritza eta artisautza azoka.

11:00-14:00 Haurrentzako jolas parkea.

11:00 XXXVIV. Sukalki Txapelketa.

12:30 Bertsolariak plazan.

13:30 Barrikako Euskal Dantzak taldearen erakustaldia.

14:00 Nekazaritza azokako bandeja sari banaketa eta sukalkiko kazolen aurkezpena.

17:00 Herri kirolak.

19:00 ADI metodoaren erakustaldia eta klase irekia.

20:00 Kontzertua The Black Sisters taldeagaz.

Ekainak 23, martitzena

19:00 Thor Magoa.

20:00 Tai Xi erakustaldia.

20:30 Txalaparta tailerra.

21:30 Txokolate banaketa.

22:30 San Juan suaren espektakulua, Deabru Beltzak konpainiaren eskumenez.

Ekainak 24, eguaztena

11:00 Meza nagusia.

12:00 Abesbatza emanaldia: Barrikako Aita Gotzon eta Sopelako Jubilatuen abesbatzak.

13:00 Agurra, Barrikako Euskal Dantzak taldearen eskumenez.

14:00 Bazkari herrikoia.

16:00 Dantzaldia, Socratesen eskumenez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun