Ikastaro ugari antolatu dituzte Barrikan kurtso osorako

Iker Rincon Moreno 2015ko ira. 25a, 12:37
cc-by areirom

Urtero legez, Barrikako Kultur Etxeak hainbat ikastaro antolatu ditu 2015-2016 ikasturterako. Hala, euskara, sukaldaritza, pintura, ardo-dastatze, garagardo-dastatze eta defentsa pertsonalerako tailerrak izango dituzte aukeran herritarrek. Ikastaroren batean interesatuta eta Barrikan erroldatuta ez daudenek irailaren 30era arte eman dezakete izena, udal kultur gunean.

Euskaraz ikasteko eskolak martitzen eta eguenetan izango dira; maila bi egongo dira: oinarrizkoa, 17;30etik 19:00etara; eta erdikoa, 19:30etik 21:00etara. Sukaldaritza eskolak ere maila bi eskainiko ditu: burujabetza, martitzenetan 19:00etatik 21:00etara; eta landua, eguaztenetan 19:00etatik 21:00etara. Pintura eskolak barikuetan izango dira, 19:00etatik 20:30era; eta defentsa pertsonala, eguaztenetan 19:00etatik 20:30era. Ardoa eta garagardoa dastatzeko 6 saio izango dituzte, barikuetan 19:00etatik 21:00etara.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun