Eguaztenean paperezko irudiak egiten ikasiko dute Barrikan

Iker Rincon Moreno 2015ko aza. 6a, 17:57
ANDREAS BAUER

Azaroaren 11n, eguaztena, papiroflexia-tailerra edukiko dute Barrikako liburutegian, 6 eta 12 urte bitarteko neska-mutilek. Ikastaroa 17:30etik 19:00etara izango da, doan. Hala ere, aurretik izena eman beharra dago. Izen-emateko: 946 775 163

Japonian du jatorria papiroflexiak edo, berba japoniarra erabilita, origami-ak. Edozein irudi lor daiteke papera tolestuz; irudi miragarriak egiten dira gaur egun, papera ebaki edo kolaz itsatsi barik. Papera zelan eta nondik tolestu da gakoa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun