Euskararen Eguna ospatuko dute aste-akabuan Barrikan

Iker Rincon Moreno 2015ko aza. 26a, 15:30

Abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatuko dute Euskal Herriko hainbat herritan. Hori horrela, Uribe Kostako herri guztiek egun horri begirako ospakizunetan murgilduko dira, tartean Barrika. Azaroaren 27an, barikuan, hasiko dituzte ospakizunak. Arrastiko 19:30ean "bertso-triki-poteoa" abiatuko dute Iparralde tabernatik. Ondoren, 21:00etan bertso-afaria hasiko dute nagusien etxean (txartelak erosteko azken eguna azaroaren 22a izan da).

Hurrengo egunean, hilaren 28an, Monda Lironda pailazoek Baietz lortu! antzezlana eskainiko dute, nagusien etxean, 18:00etatik aurrera. Ordubete beranduago, ostera, txokolate bero-beroa banatuko dute bertaratzen direnen artean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun