"Munduan bidaiari" berbaldia izango da gaur, Armintzan

Iker Rincon Moreno 2016ko mar. 18a, 09:59

Aspaldiko partez, Lemoizko Koixi euskara-elkarteak hitzaldi- eta argazki-emanaldia antolatu du gaurko, martxoaren 18rako, alegia. Izan ere, Bego eta Enrique auzotarrek orain dela urte batzuk munduari bira eman zioten, urtebetean, eta euren bizipenak kontatuko dizkiete berbaldira bertaratuko diren guztiei.

Ekitaldia Armintzako kultur etxean izango da, arrastiko 07:30ean, hain zuzen ere. Eurek munduko bazter urrunenetan ateratako argazkiak ikusteko aukera ere egongo da; eta ondoren, berbetan jarraitzeko aukera izango dute hara joandako den-denek. Izan ere, tabernaz taberna ibiliko dira-eta poteoan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun