Bigarrenez, Ben Hogan saria irabazi du Jon Rahmek

Iker Rincon Moreno 2016ko mai. 30a, 16:35
Rahm sari-emanaldian. © BEN HOGAN AWARD

Jon Rahm golf-jokalari barrikoztarrak Ben Hogan saria eskuratu du bigarren urtez segidan. Rahmek pare bat urte daroatza AEBetan bizitzen, Arizonako Unibertsitatean ikasketak egiten dituen bitartean. Horri esker, aurten bigarren aldiz irabazi du Ben Hogan saria; lehenengo pertsona da AEBetako gol-jokalari amateurrentzako saririk nagusiena birritan irabazten duena.

Arabako Larrabea golf-klubeko kidea da barrizkotarra baina Arizonako estatu-unibertsitateagaz lehiatzen dabil azken urte bietan. Bertan egindako markak hurbiletik segitu ditu AEBetako entrenatzaileen elkarteak. Aurtengo saria eskuratzeko azken fasean Rahm honako finalistei nagusitu zaizkie: Maverick McNealy, Stanford Unibertsitatekoa eta Beau Hossler, Texaskoa. Barrikako semea lehena da golf-jokalari amateurren artean eta hirugarrena, Goflstat rankingean.

Ben Hogan saria bigarrenez hartu aurretik, Rahmek komunikazio-ikasketen titulua jaso zuen. Era berean, pasa den maiatzaren 18an, Rahmek Nuevo Mexico Estatuko Alburquerque hiriko NCAA Regionals txapelketan irabaztea lortu zuen. Txapelketa UNM Championship Course-an ospatu zen. Barrikoztarrak bost kolpetako abantaila atera zion Sean Crocker bigarren sailkatuari.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun