Ekainaren 12ko Argazkilaritza Rallyrako izen-ematea, zabalik

Iker Rincon Moreno 2016ko mai. 30a, 17:44
Argazki guztiak Barrika udalerrian egin beharko dira.

Joan den urteko edizioak izan zuen arrakastaren ondoren, dena prest dago Barrikan Argazkilaritza Rallyaren bigarren ediziorako. Aurten, lehiaketa ekainaren 12an izango da, domekan. Parte hartu gura dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute, ekainaren 3a baino lehenago; halere, behin betiko izen-ematea egunean bertan egingo da, 09:00etatik 09:45era, Barrikako frontoian. Txapelketa, berriz, goizeko 10:00etan hasiko da. Hala, 18 urtetik gorako argazkilaritza-zaleek parte hartuko dute.

Gehienez, 50 parte-hartzaile egon daitezke; argazkilari profesionalek, ostera, ezin izango dute parte hartu. Parte-hartzaileek argazki-kamera digitala eta ekipoa eroan beharko dituzte. Antolatzaileek memoria-txartel bana emango diote partaide bakoitzari. Azaldu dutenez, argazkiak Barrikako mugen barruan egin beharko dituzte. Antolatzaileek 45 minutuan behin gai bat jakinaraziko dute; hala, guztira gai bakoitzagaz lotutako argazki bat aurkeztu beharko dute parte-hartzaileek amaieran, eta guztira, lau argazki; denak, 13:45ak baino lehenago.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun