Kultura  Barrika 2016-10-19 11:50

"Game of thrones" Barrikan da

"Game of thrones" telesaileko protagonistak Barrikan daude daborduko. Produkzio-taldeak Golfo Norte tabernaren ondoko aparkalekua hartu du, oso-osorik. Izan ere, Europa Press albiste agentziak jakinarazi duenez, grabaketak gaur eta bihar artean egingo dira Barrikako Muriola hondartzan. Ertzaintza eta Guardia Zibila lurretik eta itsasotik zainketa lanak egiten dabiltza, hurrenez hurren, grabaketaren hermetismoa gorde guran. Halere, "El Correo" egunkariak itsasotik argazki bat "lapurtzea" lortu du; horretan Peter Dinklage ikus daiteke, Tyrion Lannister pertsonaia interpretatzen duen aktorea, besteak beste.

"Game of thrones" Barrikan da
Produkzio-taldeak Barrikako parkinga okupatu du. | Ikusi handiago | Argazki originala

Barrikako eszenak grabatu ondoren, Bakiora mugituko da karabana osoa. Izan ere, Bakioko Udalak jakinarazi duenez, hilaren 20an, 21ean eta 22an grabatuko dute telesaila Gaztelugatxen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa