Jendartea 2007-04-25 23:09

Garairen bikotekide ohia presionatu izana gezurtatu dute atxilotu zuten ertzainek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Duela bi urte Aintzane Garai 26 urteko barrikoztarra ustez bortxatu eta hil zuen Mikel H.B. gaztearen kontrako epaiketaren bigarren saioa izan da asteazken honetakoa Bizkaiko Lurralde Auzitegian. Atzo kontrakoa esan bazuen ere, gaur akusatua presionatu izana ukatu dute bera atxilotu zuten ertzainek. 20 bat polizia agentek deklaratu dute eta guztiek ezeztatu dute Garairen bikotekide ohiak atzo esandakoa. hasieran hilketa bere gain hartu izana zuritzeko: ertzainek azaldu dute M.H.B. hasieratik izan zela susmagarri, eraildako neskatoarekin izan zuen hitzordua estaltzen saiatu zelako. Neskatoaren gorpua agertu eta gero, bikotekide ohia atxilotu zuten eta, gorpuari oraindik autopsioa egin ez bazioten ere, egin zizkion zauriak argi eta garbi azaldu zituela esan dute. Argazkian, ikurrina haga erdian eta xingola beltzarekin Barrikako udaletxean, Garairen gorpua agertu eta berehala.
  Jendartea 2007-04-24 19:14

Aintzane Garai hil izana ukatu du bikotekide ohiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gaur hasi da Bilboko Lurralde Auzitegian duela bi urte Aintzane Garai 26 urteko barrikoztarra ustez bortxatu eta hil zuen Mikel H.B. gaztearen kontrako epaiketa eta ostegunera arte luzatuko da. Bikotekide ohiak neskatoa hil zuela aitortu zuen atxiloketa unean, baina gaurko saioan zerikusirik duenik ukatu du, "poliziak bere emaztea auzian nahastearekin mehatxatu zuela" argudiatuz. Hala ere, 2005eko urriaren 14an, Garai desagertu zen egunean, harekin egon zela onartu du ustezko hiltzaileak: "ezkondu zela eta, hortaz, harremana amaitu nahi zuela esateko" geratu zirela esan du. Eztabaida egin zutela eta ostean neskatoak haren autoan alde egin zuela deklaratu du akusatuak. Abokatuak dio gaztea une txarra pairatzen ari zela garai hartan. Antza, lanean arazoak zituen, senideei ezin zien aitortu norekin ezkondu zen (prostituzioan jarduten zen) eta adoptatua zela jakin berri zuen. Egun hartan, kokaina kontsumitu eta alkohola edan zuela ziurtatu du abokatuak. Argazkian, Garairen senideek 2005eko azaroaren 4an emandako prentsaurrekoaren artxiboko irudia, jasotako laguntza eskertuz.
  Jendartea 2007-03-07 20:09

Umeentzako jolas eta ipuin kontaketa ez sexistak antolatu dituzte larunbaterako Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Martxoaren 8tik 17ra bitartean, Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruko jarduerak antolatu ditu Barrikako Udalak. Bihar bertan "La Meva Mare" izenburuko antzezlana eskainiko du Bego Klown konpainiak. 18:00etan hasiko da saioa eta horren ostean kafe-tertulia izango da. Martxoaren 10ean, larunbatarekin, berriz, umeentzako ginkana ez sexista eta ipuin kontaketa (Kandelen Argipean taldekoekin) egongo dira 11:15etik aurrera. Jarduera horrek "parekotasunaren bidean, gurasoen eta hezitzaileen lana sustatzeko asmoa du", udal iturriek zehaztutakoaren arabera. Azkenik, hilaren 17an, "Andra helduak eta elikadura" hitzaldia emango du Esti Olabarrietak, 12:00etatik aurrera. Ekitaldi guztiak udaletxean izango dira, liburutegi zaharrean. Argazkian, hainbat neska-mutil.
  Jendartea 2007-02-27 12:05

Frontoi estalia altxatu eta landa errepideak konponduko dituzte Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Barrikako Udalak lurren birkalifikazioa behin-behinekoz onartu ostean, aurten hasiko dira frontoi berria eraikitzen. Tokiko agintariek azaldu dutenez, hurrengo hilabetean udaletxean egongo dira ikusgai horren gaineko azterlanak eta hasierako proiektua, behin betiko onartuak izateko Bizkaiko Foru Aldundira bidali aurretik. Elexalden altxatuko dute frontoi berria, tenis eta paddle pisteten ondoan, udaletxetik hurbil. "Nahiz eta herritarrek proposamenak egin ditzaketen, denak adierazten du kilrol anitzerako kantxa izango dela, guztiz estalia, 45 metro luzerakoa eta harmaila zabalekin", azaldu dute. Jose Maria Ezpeleta alkateak nabarmendu duenez, "Barrikako kirolzaleei aukera handiak emango dizkie instalazio berriak, hainbat kiroletarako erabili ahal izango dutelako eguraldia dena delakoa dela". Argazkian, Barrikako udaletxea.
  Politika 2007-02-07 21:28

Beste Ezpeletar bat jarri dute EAJko alkategai Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Azken sei legegintzalditan Barrikako alkate izan den Jose Maria Ezpeletaren ordez, Juan Jose Ezpeleta (argazkian) izango da EAJren hautagaia 2007ko udal hauteskundeetan, "herri batzordearen babes zabala jaso eta gero", alderdi horretako iturriek iragarri dutenez. Aita-semeak diren konfirmatzerik ez du izan UKBERRIk. Alkategaiak 43 urte ditu eta administraria da lanbidez. 1978an egin zen EAJko kide. Hainbat legegintzaldi daramatza “Udalaren alde itzalpean lan egiten”. Hautagai aukeratu ondoren egin dituen lehen adierazpenetan esan duenez, “ilusio handiarekin hartzen dut ardura berri hau, lan handia egiteko prest bainago Barrika erakargarriagoa sortzeko; ez kanpotik datozenentzat bakarrik, baita herria utzi behar izan dutenentzat ere, etxebizitzarik ez zegoelako, kasu”. Legegintzaldi berrian Barrikak dauzkan erronka berrien aurrean, Juan Jose Ezpeletak uste du “ongi eraikitako herri txukuna bultzatu behar dela, masifikatu gabekoa”.
  Ekonomia 2007-01-27 17:57

Behargin bat hil da Barrikan lan istripuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Jose Aranda Arrebola 58 urteko langilea hil zen atzo Barrikan lan istripu batean. Osalan erakundeak jakinarazi duenez, Aranda beharrean zegoen obratik erori ostean zendu zen. Alabaina, lan munduan osasuna bermatzeko EAEko erakundearen arabera, baliteke ezbeharra beharginaren osasun arazoei loturik egotea: "itxura denez, bihotzeko gaixotasuna zuen Arandak" jaso dute egindako txostenean. LAB sindikatuak plazaratutako datuen arabera, Aranda urtarril honetan Euskal Herrian lan istripuz hil den zortzigarren behargina bihurtu zen atzo. Irudian, 2004an Duina gazte plataformak Elkartzen eta LABekin batera egindako lan istripuen aurkako kanpainarako plazaratutako kartela.
  Kultura 2007-01-15 20:24

Inauterietarako mozorroa prestatzen hasiko dira txikienak larunbatean Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Laster izango ditugu gainean Inauteriak. Hori dela eta, hurrengo larunbatetarako -otsailaren 3a kenduta-, mozorro tailerra antolatu du Barrikako Kultur Etxeak, batez ere 4 eta 10 urte bitarteko umeentzat. Gauzak horrela, urtarrilaren 20an, 27an eta otsailaren 10ean gogoko duten jantzia egiteko aukera izango dute neskato-mutikoek. Hitzordua, ohi bezala, udaletxean izango da, liburutegia izandakoan, goizeko 11:30etik aurrera. Egindako mozorroak Barrikako Udala otsailaren 19rako antolatzen ari den Inauteri Jaian eramango dira. Gainera, aita-amak ongi etorriak izango dira, mozorroa prestatzen laguntzeko, bertoko kultur iturriek nabarmendu dutenez. Hortaz, ez ahaztu arropa zaharra edo eskolako bata ekartzea!. Argazkian, Barrikako hainbat ume Inauterietarako prest.
  Kultura 2006-12-21 15:19

Gabonetako oporretan haurrentzako ikuskizunak izango dira Barrikako udaletxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gabonetako oporrak heltzearekin batera, aukera paregabea izango dute ume eta gaztetxo barrikoztarrek aisialdi atsegina izateko. Barrikako Udalak hiru ikuskizun nagusi antolatu ditu Olentzeroren etorreraren ondorengo asterako. Abenduaren 27an, asteartearekin, txotxongilo ikuskizuna eskainiko du Kixka taldeak. Hilaren 28an, Inuzente egunean, Potxin eta Patxin pailazoen txanda izango da. Eta azkenik, 29an, “Halabazango ipuinak” taularatuko du Maite Frankok. Ekitaldi guztiak udaletxean izango dira eguerdiko 12etan. Argazkian, Potxin eta Patxin beste emanaldi batean.
  Kultura 2006-11-29 14:37

Aurreratuta dator Euskararen Eguna Barrikara

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Euskararen Nazioateko Eguna abenduaren 3an dela jakin badakiten arren, barrizkoztarrak bereziak direla ezin da ukatu. Larunbatean, abenduak 2, ospatuko dute Barrikan. Horretarako, haur eta nerabeei zuzendutako egitaraua prestatu du Udalak. Goizeko 11tan hasiko da jardunaldia udaletxean, globoflexia eta euskarari buruzko tailerrarekin. Ekitaldi nagusia, berriz, Eriz magoaren erakustaldia izango da. Urteak daramatza Erizek haur eta helduei magiaren nondik norakoak erakusten. Bera doan ikusteko aukera dakar aurreratutako Euskararen Egunak. Argazkian, Eriz magoa.
  Kultura 2006-09-25 16:44

Larunbatean Betizu Jaia izango da Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri EITBko behi euskaldunik famatuenak etxeko txikien gozamenerako izango dira larunbat honetan, irailak 30, Barrikan. Betizukoek goizeko 11etan aurkeztuko dute “A ze zirkua!” ikuskizun berria eta bi orduz, hainbat jolas, tailer eta puzgarri lagun izango dituztela neska-mutilen irriak ateratzen jardungo dute. Betissuise, Betizu eta Eme-Uk Betizu Klubaren 5. urteurrena ospatuko dute horrela kide barrikoztarrekin. Argazkian, orain dela 3 urte Betizukoek unibertsoa salbatu zuten abenturako irudia.
  Kultura 2006-06-06 21:29

San Juan jaietako egitaraua plazaratu dute Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ekainaren 17, 18, 23, 24 eta 25ean ospatuko ditu aurten Barrikak bere jai nagusiak, udalak jakinarazi duenez. Lehenengo asteburuan lehiaketak baino ez dira burutuko, futbol, txirrindularitza zein margo ataletan, bigarren astebururako kale animazioa, suak, antzerkia, haurren jolasak, kontzertua, herri bazkaria, gastronomia ekitaldiak, dantzak, bertsolariak eta bestelakoak geldituko direla. Ekainaren 24an herri bazkarian parte hartu nahi duena adin egon beharko da, horretarako txartela dagoeneko salgai jarri baitute. Erosi nahi duenak hilaren 19ra arte izango du aukera kultur etxean, 10 edo 13 euroen truke udalerrian erroldatuta dagoen arabera. Bestalde, uztailaren 8an Nafarroa Garaiko Vianarako txangoa antolatzen dihardu Barrikako Kultur Etxeak. Ekimen horretan izena eman nahi dutenek hilaren 30era arte izango dute aukera, 12 edo 15 euroen truke erroldatuta dauden arabera. Txangoaren irteera 8:30ean egingo da Cantarranasetik, betiko gainontzeko geltokietatik igaroko dela.
  Kultura 2006-05-12 21:22

Adin guztietarako komiki tailerra izango da bihar Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatutako Euskaraz Olgetan egitasmoaren barruan, adin guztietako lagunei zuzendutako komiki tailerra egingo dute larunbat honetan, maiatzak 13, Barrikako udaletxean, hots, liburutegi zaharrean. Gauzak horrela, 11:00etan hasi eta 13:00ak arte luzatuko da jarduera. Barrikako kultur iturriek jakinarazi dutenez, maiatza eta ekaineko larunbat guztietan (uztailaren 1era arte) izango dira haur, gazte eta batzuetan familia osoari zuzendutako ekintza eta tailerrak, astialdian euskara suspertzeko asmoz. Argazkian, Euskaraz Olgetan egitasmoaren harira, Urdulizen iaz jarri zituzten haurrentzako puzgarriak.
  Jendartea 2006-04-27 19:00

Gorlizko bi emakume zauritu dira hiru autok talka egitean Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bi emakumek zauri arinak izan dituzte, gaur goizean, Barrika parean gertatu den auto-istripu baten ondorioz. Hiru autok elkarren aurka talka egitean gertatu da istripua, DYAk jakinarazi duenez. Auto-istripua 9:30ean gertatu da BI-2122 errepidean, eta bi emakumeak, 39 urteko I.G.L. eta 44 urteko B.A.E., Gorlizko auzokideak artatuak izan dira eta Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dituzte.
  Kultura 2006-04-21 13:43

Apirilaren 24tik aurrera nabigatzea libre izango da Barrikako KZgunean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Apirilaren 24tik aurrera, nahi duten guztiek izango dute Interneten nabigatzeko aukera, Barrikako KZgunean (argazkian). Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 18:30era jarri dute horretarako ordutegia. Apirilaren 3an, liburutegiarekin batera lekualdatu zuten udaletxetik Txintxilandiara (Udaletxeko bidea, 2). Kontua da, orain arte, ikastaroak baino ez dituztela eman, kultur arduradunetako batek UKBERRI.NETi jakinarazi dionez. Apirilaren 24tik aurrera, berriz, nabigatzea libre izango da Barrikako KZgunean.
  Kultura 2006-04-07 20:26

"Sua" filmaren akelarrea grabatuko dabe bihar Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Larunbat honetan, apirilak 8, arratsaldetik hasita, "Sua" herri filmaren (argazkian) akelarrearen eszena grabatuko dogu, Barrikako Meñakoz senaian (hondartz zuloa). Horretarako, Sopelako udaletxe plazan alkartuko gara arratsaldeko 5etan, Meñakoz ezagutzen ez dutenentzat. Hondartzan ordu batzuk emongo doguz,koreografia lantzen –oso erreza–, jantziak hobetzen –garrantzi haundia daukie, tomak gertukoak izango baitira–, zeozer jaten, edaten, lagunartea haunditzen... giro ona sortzen. Gaberako, 11ak inguru, bukatuta egongo da eta jarraian Maruriko etxe batean jaia antolatu dogu DJ Bull-en musikaz alaiturik eta beste sorpresa batzuk tartean.
  Kultura 2006-04-04 22:05

"Sua" filmaren akelarrea grabatuko dabe zapatuan Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Apirilaren 8an, larunbata, arratsaldetik hasita, "Sua" herri filmaren (argazkian) akelarrearen eszena grabatuko dogu, Barrikako Meñakoz senaian (hondartz zuloa). Horretarako, Sopelako udaletxe plazan alkartuko gara arratsaldeko 5etan, Meñakoz ezagutzen ez dutenentzat. Hondartzan ordu batzuk emongo doguz,koreografia lantzen –oso erreza–, jantziak hobetzen –garrantzi haundia daukie, tomak gertukoak izango baitira–, zeozer jaten, edaten, lagunartea haunditzen... giro ona sortzen. Gaberako, 11ak inguru, bukatuta egongo da eta jarraian Maruriko etxe batean jaia antolatu dogu DJ Bull-en musikaz alaiturik eta beste sorpresa batzuk tartean.
  Jendartea 2006-03-28 19:57

Hiru lagun atxilotu dituzte Barrikan etxe batean lapurtzea leporatuta

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ertzaintzak 22 eta 29 urte arteko hiru lagun atxilotu zituen ostegun arratsaldean Barrikan, herri horretako etxe batean izandako lapurretaren ustezko egileak zirelakoan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Polizia iturrien arabera, hesiaren gainetik egin zuten salto etxera sartzeko eta, auzokoek aurre egin zietenean, oinez ihes egin zuten. Bertara joan ziren ertzainek lapurrak aurkitzeko operazioa abiatu eta ibilgailu bat atzeman zuten Goierriko bidegurutzean; hiru lagun zihoazen barruan. "Furgoneta miatu ostean, horrelako lapurretak egiteko erabili ohi diren tresnak aurkitu zituzten bertan, baita jatorri ezezaguneko objektuak ere", dio Herrizaingo Sailak helarazitako prentsa oharra.
  Kultura 2006-02-15 19:07

Antton Irustaren ipuinekin gozatzeko aukera egongo da larunbatean Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Joan den urtarrilaren 28an, egun horietan izan ziren elurteen ondorioz bertan behera utzi behar izan ostean, larunbat honetan, otsailak 18, eskainiko du emanaldia Antton Irusta ipuin kontalari eta idazle ezaguna, Barrikako liburutegian. Goizean, 11:30etik aurrera, bertan batzen diren neska-mutilek "Han-hemengo Ipuinak" saiorekin gozatu ahal izango dute. Antton Irustak ipuin emanaldi bat bukatzen duen bakoitzean bertan entzuten dauden gurasoei eskari bat egiten die, gauero haurrak ohera sartu eta ipuin bat kontatzeko eskatzen dienean, gogo onez egiteko, zeren eta ipuinek, liluraz gain, bitamina ederrak dituzte, indarrak eta gogoa berpizten dituena. Argazkia: Galtzagorri elkartea.
  Kultura 2006-02-08 21:26

Apirilaren 3ra arte liburutegi zerbitzurik ez da egongo Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Barrikako Udal Liburutegia Txintxilandiara lekualdatu dute, Udaletxeko bidea kaleko 2. zenbakian. Liburutegien Euskal Sistemaren barruan egongo da hemendik aurrera, kultur iturriek jakinarazi dutenez. "Horrek, erabiltzaileei garrantzizko zenbait abantaila ekarriko dizkie, hala nola, karnet digitala –Euskal Herriko liburutegi guztietarako eta administrazioko beste zenbait zerbitzuetarako baliagarria–, sareko 900.000 liburu-ondarearen berri izateko aukera... Hori dela eta, katalogazio lana behar den moduan egiteko, liburutegi zerbizuak ez ditu apirilaren 3ra arte ateak zabalduko. Bestalde, apirilaren 29an liburutegia itxita egongo da kulturekintzak egiteko. Udaletxean izango dira horiek, betiko moduan, liburutegi zaharrean.
  Jendartea 2006-01-17 19:12

"Informazioa isilean gordetzea" egotzi dio Barrikako Udalari Txipio Baik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Barrikako Udalaren aurkako hiru helegite aurkeztu ditu Txipio Baik, elkarte naturistako kideen arabera, "Barrikabaso eta Bustu eremuen gaineko eraikuntza-egitasmoei buruzko datuak ukatu egin dizkigulako". Ekologistek gogoratu dutenez, bere garaian, "eztabaida handia" sortu zuen, 85 txalet altzatzeko asmoz, Barrikabaso birkalifikatzeko erabakia, aipatu zonaldea "babestuta zegoelako eta ezin zelako bertan eraiki". Orduan ere errekurtsoa aurkeztu zuen Txipio Baik eta Barrikako kostaldeko 65 hektaretako lur-eremuan eraikitzea ahalbidetzen zuen erabakia baliogabetu zuen EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Bizkaiko Foru Aldundiak, aldiz, epaiaren aurkako helegitea aurkeztu zuen Espainiako Auzitegi Gorenean eta, gaur egun, afera aztertzen ari dira. Hala ere, "hamalau txalet egin dituzte bertan eta beste hainbat altzatzen ari dira", Txipio Baik salatu duenez. Argazkian, Barrikabasoko San Telmo aldea ikus daiteke atzealdean.

Nabarmenak

Zorion agurrak