Politika  Barrika  Uribe Kosta 2016-11-25 16:14

Barrikako Udalak bat egin du bihar "Altsasu" goiburuagaz egingo den manifestazioagaz

Altsasun (Nafarroa) azken asteotan gertatzen ari denaren harira zapatu honetarako deitutako manifestazioarekin bat egin dute Bizkaiko hainbat udalek ere. Horien artean dira, berbarako, Barrika, Artea, Urduña, Arrankudiaga, Arakaldo… Udal bezala beraien herritarrei ere manifestazioan parte hartzeko deia egiteko konpromisoa hartu dute, EH Bilduk jakinarazi duenaren arabera.

  Kultura 2016-11-23 10:47

Larunbatean Barrikako Kantu Jira!

Erabiltzailearen aurpegia ALBE

Larunbatean Barrikako Kantu Jira!

Josu eta Aritz Landeta Barrikako panderojoleekin. Hurbildu 12:00etan Iparralde tabernara. Informazio guztia hemen.

  Jendartea  Barrika 2016-10-29 09:10

Pertsona bi zauritu dira Barrikan, auto-istripuan

Osasun-zerbitzuetako beharginek pertsona bi eroan zituzten Gurutzetako ospitalera, atzo goizean, trafiko-istripu baten ondorioz. SOS Deiak zerbitzuak jakinarazi duenez, talka lau ibilgailuren artean jaso zen atzo, barikua, goizeko 11:00ak aldera, Bi-2122 errepideko 23. kilometroan, Barrikako udalerrian.

  Kultura  Barrika 2016-10-19 11:50

"Game of thrones" Barrikan da

"Game of thrones" Barrikan da

"Game of thrones" telesaileko protagonistak Barrikan daude daborduko. Produkzio-taldeak Golfo Norte tabernaren ondoko aparkalekua hartu du, oso-osorik. Izan ere, Europa Press albiste agentziak jakinarazi duenez, grabaketak gaur eta bihar artean egingo dira Barrikako Muriola hondartzan. Ertzaintza eta Guardia Zibila lurretik eta itsasotik zainketa lanak egiten dabiltza, hurrenez hurren, grabaketaren hermetismoa gorde guran. Halere, "El Correo" egunkariak itsasotik argazki bat "lapurtzea" lortu du; horretan Peter Dinklage ikus daiteke, Tyrion Lannister pertsonaia interpretatzen duen aktorea, besteak beste.

  Politika  Barrika  Erandio 2016-10-06 20:42

Endika Montes erandioztarra, EH Bilduren batzarkide berria

Endika Montes erandioztarra, EH Bilduren batzarkide berria

Atzo, eguaztena, EH Bilduren batzarkide taldean Endika Montes Uñak kargua hartu zuen.52 urte ditu eta Erandiokoa da. Alex Sardui batzarkidea ordeztuko du hemendik aurrera. Endika Montes Iberdrolan beharrean dabil, laneko arriskuen goi teknikari moduan. Laneko Arriskuen unibertsitateko masterra dauka eta PRL kudeaketa sistemen ikuskaria da nazioarte mailan.

  Politika  Barrika 2016-10-05 16:45

Irailaren 25eko hauteskundeetan aldi bitan bozkatu izana egotzi diote Barrikako EAJko zinegotzi bati

Irailaren 25eko hauteskundeetan aldi bitan bozkatu izana egotzi diote Barrikako EAJko zinegotzi bati

Andoni Alkorta Morenok, Barrikako EAJko zinegotziak, aldi bitan bozkatu zuen irailaren 25eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, Naiz.eus egunkariak zabaldu duenez. Alde batetik, Alkortak posta bidez bozkatu zuen bere ohiko mahaian, Sopelan. Horrez gainera, artekari gisa jardun zuen mahaian ere bozkatu zuen, Barrikan. Alkortak azaldu duenez, Barrikako mahaian zeudenak "derrigortu" zuten bozkatzera, "uste zutelako Sopelako mahaian bajan emango zidatelako". Sopelako EH Bilduk aurkeztu zuen inpugnazio-eskaera.

  Kultura  Barrika  Berango  Erandio  Getxo  Gorliz  Plentzia  Sopela  Uribe Kosta 2016-10-01 10:00

Ondarearen Europako Jardunaldien barruan ekitaldi asko antolatuko dituzte urri osoan, eskualdean

Ondarearen Europako Jardunaldien barruan ekitaldi asko antolatuko dituzte urri osoan, eskualdean

Ondarearen Europako Jardunaldiakaz bat egin dute eskualdeko hainbat udalek: Barrika, Berango, Erandio, Getxo, Gorliz, Plentzia eta Sopelakoak, hain zuzen ere. Horiez gainera eskualdeko zenbait elkarte eta taldek ere parte hartu dute ekitaldien antolakuntzan. Urri osoan egongo da non aukeratu: berbaldiak, erakusketak, bisita gidatuak, tailerra, antzerkiak, dokumental-emanaldiak...

  Kirolak  Barrika  Uribe Kosta 2016-09-27 13:46

Daborduko Barrika Surf Klasikarako izena eman daiteke

Daborduko Barrika Surf Klasikarako izena eman daiteke

Amarratz surf-taldeak antolatuta, datorren urriaren 8an egingo da Barrika Surf Klasika txapelketaren 29. edizioa, Barrikako hondartzan. Bosgarren urtez, galdutako lagunak oroituko dituzte. Aurten, Tomy, Mikro eta Julitoren omenez ez ezik Sabasen oroimenez ere izango da memoriala; aurtengo kartela eta elastikoa berari eskaini dizkiote, "beste inori protagonismoa kendu barik". Ohi legez "beste arrazoi batzuk direla-eta egun berezi horretan parte hartu gura baina ezin duten horiek" ere akorduan izango dituzte.

  Kirolak  Barrika  Plentzia 2016-09-26 11:13

Jon Elortegik Deustu arraun-taldea entrenatuko du

Jon Elortegik Deustu arraun-taldea entrenatuko du

Jon Elortegi Lekanda "Txapas" 38 urteko arraunlari barrikoztarrak Deustura jauzia eman du, Bermeo-Urdaibaigaz San Miguel Liga irabazi ostean. Arkoteko arraunlari ohiak Deustuko gizonezkoen lehen taldeaz arduratuko da, "Tomatera" traineruaren eskifaia entrenatzeko; KAE-1 ligan daude deustuarrak.

  Iritzia 2016-09-23 20:30

Barrikako errodajearen beldur!

Erabiltzailearen aurpegia Jorje Perez

Barrikako errodajearen beldur!

Euskaraz ‘filmatu’ eta ‘errodajea egin’ ez da kontu bera; Barrikan bizi garenok ondo dakigu. Bata bestea baino albiste entzutetsuagoa izan da azken aldian, zoritxarrez. Ostera, guretzat garrantzitsuagoa da eguneroko errealitatea, fikziozkoa diruen arren! Aspalditik pelikula beldurgarria bizi dugu egunero: abiadura handiegian pasatzen diren kotxeak eta gehiegizko trafikoa BI-2122 errepidean. Orduko 50 kilometroko abiadura da muga, hortik gorakoa ibilgailuen ziztu bizia ia beti!

  Kirolak  Barrika  Getxo  Plentzia  Uribe Kosta 2016-09-20 10:57

Elortegik, Polok eta Van Horenbekek irabazi dute San Miguel Liga, Urdaibaigaz

Elortegik, Polok eta Van Horenbekek irabazi dute San Miguel Liga, Urdaibaigaz

Bermeo Urdaibai Arraun Elkartearen "Bou Bizkaia" traineruak aurreikuspen denak bete eta Ibaizabalen jokatu zen domekako estropada irabazi zuen. Arraunlari urdinek Hondarribiarekiko distantzia handitu eta azken bandera ez ezik San Miguel Ligako Koroa ere eskuratu zuten, bosgarren tituluagaz batera. Hala, eskualdeko hiru arraunlarik jantzi dute Kantauri itsasoko liga nagusiaren txapela: Jon Elortegi Lekanda barrizkotarra, Eneko Van Horenbeke Bilbao getxoztarra eta Algortako Portu Zaharreko Javier Polo Freire. Hirurak dira Arkoteko arraunlari ohiak, baina Polo Algortako Arraun Taldean hezi zen.

  Jendartea  Barrika 2016-09-02 17:57

Martitzenean egingo dute "Game of Thrones"-en Barrikako grabaketan lan egiteko hautaketa

Martitzenean egingo dute "Game of Thrones"-en Barrikako grabaketan lan egiteko hautaketa

"Game of Thrones" telesail famatuaren hainbat eszena grabatuko dituzte urrian Barrikako Muriola hondartzan. Hori dela eta, antolatzaileek hainbat pertsona kontratatuko ditu, batetik, mugatutako guneak zaintzeko, eta bestetik, zerbitzu askotarikoak egiten laguntzeko. Hori hala, Behargintzak jakinarazi duenez, hautaketa-prozesua datorren irailaren 6an, martitzenean, izango da, 12:00etan, Barrikako udaletxeko Batzar Aretoan.

  Kultura  Barrika  Uribe Kosta 2016-09-02 13:34

Barrikako Muriola hondartza, "Game of Thrones" telesaileko agerleku berria

Barrikako Muriola hondartza, "Game of Thrones" telesaileko agerleku berria

"Game of Thrones" telesail famatuko eskualdeko zaleak zorioneko egongo dira; izan ere, Zumaia eta Bermeoz gainera, Mendebaldeko Zazpi Erresumetako protagonistak Barrikako Muriola hondartzan izango baitira. Barrikako Udalak jakinarazi duenez, grabaketa-lanak urrian zehar izango dira; halere, ezin izan dute data zehatzik ziurtatu, ezta zeintzuk protagonistek parte hartuko duten grabaketa horietan ere, den-dena nahiko sekretua delakoan.

  Jendartea  Barrika  Gorliz  Plentzia  Uribe Kosta 2016-08-05 16:30

Plentzia, Gorliz eta Muriolan bainua hartzeko murriztapenik ez, daborduko

Plentzia, Gorliz eta Muriolan bainua hartzeko murriztapenik ez, daborduko

Plentzia, Gorliz eta Muriola (Barrika) hondartzetan uraren kalitatea ona da, daborduko; pasa den astean bainua hartzeko mugak ezarri zituzten, oraindino jatorri ezezaguna duen isuri kutsakor batengatik. Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiak hondartza-sasoiko lehenengo hilabeteotako datuak eman ditu: bisitari gehien jaso dituen Bizkaiko hondartza Sopelako Arriatera-Atxabiribil izan da, eta Ereaga, hirugarrena; sorospen-zerbitzuen artatzeen zenbatekoa eta hondakin-batzearen kopuruak ere jakinarazi dituzte. 

  Politika  Barrika 2016-07-27 13:41

Barrikako Udalbatza bilduko da arrastian

Barrikako Udalbatza bilduko da arrastian

Barrikako Udalbatzaren ohiko batzarra deitu du gaurko Roberto Muñoz alkateak. 20:00etatik aurrera, hainbat izango dute berbagai udaletxean, hala nola: aurreko aktak; berri ematea; fakturen zerrenda; 2015ko  aurrekontuaren kontu orokorraren espedientea; EAEko tokiko jasangarritasunaren aldeko konpromisoa berritzeko akordioa: "Udalsarea 21, jasangarritasunerako udalerrien euskal sarea"; udalkideek egin ditzaketen proposamenak; zein eskariak eta galderak.

Nere Lopez de Olmok irabazi du Barrikako Argazkigintza-rallya

Nere Lopez de Olmok irabazi du Barrikako Argazkigintza-rallya

Herrian lotu da Barrikako 4x4x3 argazkigintza-rallyaren sari nagusia: Barrikako Nerea Lopez del Olmok irabazi du bilduma onenari saria; bigarrena, Barakaldoko David Fernandez Grañarentzat izan da; hirugarrena, Laudioko Ignacio Valle Zuritari eman diote; eta, tokiko artistaren bilduma onaren saria jaso du Teresa Lopez Lopez barrikoztarrek. Horiez gainera, beste aipamen berezi batzuk ere egin dituzte antolatzaileek.

  Jendartea  Barrika  Uribe Kosta 2016-07-12 12:28

Santanderreko badia ezagutzera joango dira barrikoztarrak

"Irteera herrikoia" antolatu du Barrikako Udal Kultur Guneak. Santanderreko Badia ezagutzeko txangoa prestatu dute uztailaren 20rako, eguaztena. Barrikoztarrei eta inguruko herrietakoei begirako ekimena da, eta izen-ematea zabalik dago (leku-kopurua mugatua da).

  Jendartea  Barrika 2016-07-08 16:00

Gaur iluntzean, "Sabas"-i agurra eskainiko diote Amarratz surf taldekoek eta bere lagunek

Gaur iluntzean, "Sabas"-i agurra eskainiko diote Amarratz surf taldekoek eta bere lagunek

Gaur, hilak 8, arrastiko 20:00etan, Barrikako "heliportuan" lotu dira Sabasen lagunak azken agurra eta omenaldia egiteko.

  Kultura  Barrika 2016-06-27 11:00

San Juan sua, Barrikan

Joan den ekainaren 23an, ohi legez, San Juan suaren jaia ospatu zuten Barrikan. Iñaki Libano historialari barrikoztarrak piztu zuen lehenengo sua, silexagaz. Ondoren, Valentziako Cirkifoc taldeak su-ikuskizuna egin eta su handia isiotu zuen.

  Politika  Barrika  Getxo 2016-06-24 12:07

Barrikako eta Getxoko udalak Elebiden salatu dituzte

Barrikako eta Getxoko udalak Elebiden salatu dituzte

Elebidek, Hizkuntza Eskabideak Bermatzeko Zerbitzuak, 789 intzidentzia erregistratu zituen iaz. Hala, aurreko urte gehienetan bezala, gora egin du intzidentzia-kopuruak. Salaketa horietatik guztietatik, Getxoko Udalak hiru kexa jaso ditu, eta Barrikako Udalak, bat.

Nabarmenak

Zorion agurrak