Kirolak  Barrika 2015-09-07 13:20

Ikasturtea urrian zabalduko du Abaroak

Ikasturtea urrian zabalduko du Abaroak

Barrikako Abaroa tenis taldeak datorren urriaren lehenengo astean hasiko ditu ikasturtea eta entrenamenduak. Bazkideei zabaldutako oharrean jakinarazi duenez, kide denek iazko leku eta ordutegi bera izango dute. Era berean, hasiberrien taldeak barikuetan izango dira, nahiz eta aurten eskariaren eraginez beste talde bat egongo den: zapatu eta domeketan goizeko 10:00etan. Bestalde, daborduko Barrikako Open saria eta Beterano gazteen gizarte txapelketa antolatu dituzte.

  Kirolak  Barrika 2015-07-27 12:00

"Rahmbo", Espainiako txapeldun, berriro ere

"Rahmbo", Espainiako txapeldun, berriro ere

Jon Rahm golf jokalari barrikoztarrak berretsi zuen atzo iaz irabazitako Espainiako txapelketa, maila absolutuan. Mungiako Laukariz klubean jokatutako lehiaketan, "Rhambo"-k, (AEBetan deitzen dutenez) 281 kolpe eman zituen, 7 pare azpitik. Bigarren sailkatu zen Scott W. Fernandez andaluziarra, Rahmetik hiru kolpera.

  Politika  Barrika 2015-07-13 17:25

Barrikako EAJk kudeaketa esku gutxi batzuetan "monopolizatzeko ereduaren alde" egin duela salatu du EH Bilduk

Barrikako EAJk kudeaketa esku gutxi batzuetan "monopolizatzeko ereduaren alde" egin duela salatu du EH Bilduk

Barrikako EAJk aurrenekoz Tokiko Gobernu Batzordea eratu izana salatu du EH Bilduk, “bere ardurak eta eskumenak zehaztu barik, baina kide denentzako 120 euroko ordainarekin saio bakoitzeko”. Koalizio abertzaleak argitu duenez, horrelako batzordeak 5.000 biztanle baino gehiago dituzten herrietan dira soilik derrigorrezkoak; Barrikak 1.500 biztanle inguru ditu.

  Kultura  Barrika 2015-06-17 12:27

San Juan suak argituko du Barrika hilaren 19tik 24ra

San Juan suak argituko du Barrika hilaren 19tik 24ra

Udako solstizioagaz, San Juan jaiak helduko dira Barrikara. Hala, hilaren 19tik 24ra bitartean, barrikoztarrek ekimen ugariz gozatu ahal izango dute, gau eta egun.

  Politika  Barrika 2015-06-13 19:10

Jelkide ohi baten bozka jaso du Roberto Muñoz Barrikako alkate berriak

Jelkide ohi baten bozka jaso du Roberto Muñoz Barrikako alkate berriak

Behar ez zuen arren, iBarrikako buru den Juan Jose Ezpeleta EAJko alkate ohiaren botoa jaso du gaur Roberto Muñoz jelkideak, gehiengo osoa osatuz. Denera bost bozka izan ditu EAJk. EH Bilduk, ostera, Asier Garcia aurkeztu du hautagai, hiru boto jasoz; eta koalizio abertzaleko zinegotzi izandako Orain Barrikako Heri Lago-Uribek bere buruari eman dio bozka. Horrenbestez, EAJko Roberto Muñoz izango da Barrikako alkate berria hurrengo lau urtean; alderdi bereko Jose Madariagari lekukoa hartuz. Ezpeletak zuri bozkatzeagaz, abstenitzeagaz edo bere buruari botoa emateagaz nahiko zeukan jelkideak, aginte-makila hartzeko. Goizeko 10:00etan egin dute udalbatza berria eratzeko osoko bilkura.

  Kultura  Barrika 2015-06-12 13:11

Aste akabuan ekitaldiz lepo egongo da Barrika

Aste akabuan ekitaldiz lepo egongo da Barrika

Barrikako San Juan jaiak ekainaren 19an hasiko badira ere, aste akabu honetan ekitaldirik ez da faltako herrian. Zapatuan, hilak 13, ibilbide herrikoiak egingo dituzte, 09:30ean (13 kilometro) eta 11:00etan (3,5 kilometro), Golfo Norte tabernako aparkalekutik abiatuta. Egunean bertan ere izena eman daiteke aipatutako lekuan, 08:00etatik aurrera. Ibilaldiaren ostean, 12:00etan, pintxo-poteo herrikoia egingo dute.

  Kultura  Barrika 2015-06-07 11:30

Mendi ibilaldiak egingo dituzte Barrikan jaien aurreko aste akabuan

Barrika jaiei begira dago daborduko; eta aurten, aurrekoetan ez bezala, ospakizunen aurreko asteburuan egingo dituzte ibilaldiak: ekainaren 13an, zapatua. Ibilbide bi egingo dituzte: bata, 13 kilometrokoa, eta 3 kilometrokoa, bestea. Udalerriko eta inguruko auzotarrei zuzenduta daude bi irtenaldiak. 

  Kirolak  Barrika 2015-06-05 11:03

Piraguismoa ezagutzeko ateak zabalduko ditu domekan Barrikako Piragua Taldeak

Piraguismoa ezagutzeko ateak zabalduko ditu domekan Barrikako Piragua Taldeak

Urtero legez, Barrikako Piragua Taldeak jardunaldi irekien eguna antolatu du domeka honetarako, hilak 7. Familiako kide guztiek ur-kirol hori ezagutzeko aukera paregabea izango dute, “batez ere 9 urtetik gorako umeek”, arduradunek azaldu dutenez. Hala, Larretxe auzoko 14. zenbakiko klubaren instalazioak irekita egongo dira egun horretan, Txipio padura ondoan, goizeko 11:00etatik eguerdiko 14:00etara. Interesatuek, ontziak eta beharrezkoa den materialaz gainera, begiraleen laguntza ere jasoko dute.

  Politika  Barrika 2015-05-24 19:14

Boto gutxi batzuek eman dezakete garaipena Barrikan

Boto gutxi batzuek eman dezakete garaipena Barrikan

Ozta-ozta nagusitu zen EAJ Barrikan 2011n. Boto baten aldeaz irabazi zion Bilduri. Oraingo honetan kabala handirik ez du egin gura izan Asier Garcia EH Bilduko hautagaiak. Eguerdian bozkatu du Barrikako hautesleku bakarrean, udaletxean; eta bere ustez, "lan ederra egin dugu azken lau urteotan, emaitza ona espero dugu". Roberto Muñoz EAJren alkategaiak, "beste denek bezala" irabaztea espero du. Beste kontu bat izango da hauteskundeen osteko, hitzarmenak. Besteak beste, Juan Jose Ezpeleta alkate ohiaren iBarrika eta Heri Lago-Uribe EH Bilduko zinegotzi izandakoaren Orain Barrika lehian dira.

  Politika  Barrika 2015-05-20 16:05

Barrikako EAJk langabezia murrizteko eta lanpostuak sustatzeko politikak ezarri gura ditu

Roberto Muñoz Barrikako EAJren alkategaiak langabezia murrizteko eta "sektore guztiak" indartzeko politikak martxan jarri nahi dituela azaldu du. "Auzokideen proposamenak entzuteko eta, ahal den neurrian, euren arazoak konpontzeko komunikazio zuzen eta eraginkorra duen Udala nahi dut", adierazi du Muñozek. Esan duenez, gai horretan sakontzeko eta udal informazioa helarazteko teknologia berriak erabili nahi ditu.

  Kirolak  Barrika 2015-05-18 10:00

Barrikako udako campusa, prest

Barrikako udako campusa, prest

Barrikako Abaroa tenis-tal­­deak daborduko martxan ipini du Udako Campusaren seigarren ediziorako izen-ematea. Ekimena 6 eta 14 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago, barrikoztarrak izan ez arren. Uztailaren 1etik abuztuaren 14ra egingo dute campusa, astegunetako goizetan, hiru hamabostalditan banatuta.

  Jendartea  Barrika 2015-04-24 11:30

Emakumeentzako autodefentsa kurtsoa egingo dute Barrikan

Emakumeen kontrako indarkeria gizartearen hondoan txertatuta dago; horren adibide garbiak dira egunero hedabideetan ikus daitezkeen berri latzak. Hala ere, badaude bestelako indarkeriak ere, hain agerikoak ez direnak: emozionalak, berbarako. Hori dela eta, indarkeria-mota horri aurre egiteko emakumeentzako autodefentsa ikastaroa egingo dute Barrikan gaur eta bihar, barikuan eta zapatuan. Barrikako Udalak antolatutako ekimen hori doakoa izango da, eta izena aldez aurretik eman beharko da, Emakumeen Hitza elkartean edo herriko liburutegian.

  Kultura  Barrika 2015-04-16 18:00

Haurren Eguna ospatuko dute bihar Barrikan

Bihar, barikuagaz, Haurraren Eguna ospatuko dute Barrikan. Arrastiko 18:00etatik aurrera, 5 eta 12 urte arteko neska-mutilek ipuin kontalariez eta eskulanez gozatzeko aukera izango dute tokiko liburutegian. Ekimen horretan parte hartzeko aldez aurretik eman beharko da izena 946 775 163 telefonora deituta edo korreo bat bidalita liburutegia@barrika.net helbidera.

  Kultura  Barrika 2015-04-02 10:56

Adin guztientzako ekitaldi ugari egongo dira Barrikan apiril osoan zehar

Apirila, Pazko Astea eta udaberria. Kontu ugari heldu zaizkigu kolpe batean, eta horiekaz batera ekitaldi ugari Barrikara. Bada, hilabete osoan zehar, haur, gazte zein nagusientzako hainbat ekimen prestatu dituzte kultur arduradunek. Lehenengo ekintza hilaren 8an izango da, eguaztenagaz; Kamishibai ipuin-kontalaria arituko da liburutegian 4 eta 12 urte arteko neska-mutilei istorioak kontatzen, 18:00etatik aurrera. Hurrengo egunean, hilak 9, pazko-arrautza tailerra egingo dute, lehen aipatutako ordu eta leku berean.

  Kultura  Barrika 2015-03-26 11:21

Korrika 19ren bideoa Barrikan

Korrikaren 19. edizioa eskualdetik igaro zen joan den martitzenean, hilak 24. Milaka euskaltzalek 56 kilometroko ibilbidea egin zuten, txandaka, batzuk besteak baino gehiago, lekukoari jarraituz. Horren isla dugu Hamaika telebistako lagunek egindako bideoetan.

  Jendartea  Barrika 2015-03-20 11:20

Zuhaitzak landatuko dituzte bihar Barrikako Abaroa parkean

Zuhaitzak landatuko dituzte bihar Barrikako Abaroa parkean

Etxeko txikienek euren gurasoakaz lagunduta arbolak landatzen ikasteko aukera ezin hobea izango dute zapatuan, hilak 21, naturaren garrantzia eta ingurunearekiko errespetua bezalako kontzeptuak pausoz pauso barneratuz. Bada, beste urte batez, Zuhaitzaren Eguna ospatuko dute Barrikan. Hitzordua 11:00etan jarri dute, eta bi orduz, mota askotako arbolak landatuko dituzte udalerriko Abaroa parkean.

  Kultura  Barrika 2015-03-19 17:56

Banda eta DJ txapelketa antolatu dute Barrikan

Banda eta DJ txapelketa antolatu dute Barrikan

Banda eta DJ lehiaketa an­to­latu dute lehendabiziko al­diz Letamina diskoetxeak, Gol­fo Norte eta Milagros tabernek, Ba­rri­kako Jai Batzordeak eta Udalak. Ho­rrenbestez, maiatzaren 4ra arte e­du­kiko dute izena emateko aukera I. Ba­rrika On Air sariketan parte hartu gu­ra duten guztiek. 

  Jendartea  Barrika 2015-03-15 10:00

Barrikako HAPO behin-behinekoz onartu dute

Barrikako HAPO behin-behinekoz onartu dute

Otsailaren 25ean egindako osoko bilkura ezohikoan onartu zu­en behin-behinekoz Hi­ri Antolamenduko Plan Oro­­korra (HAPO) Barrikako Udal­batzak. EAJren hiru zinegotziek eta EH Bilduren hautetsi biek euren bo­toak batu zituzten egitasmoa aurrera ate­ratzeko. Bestalde, gaur egun zinegotzi ba­na daukate IBarrikak eta Berdeek, eta horiek aurka bozkatu zuten. Koa­lizio abertzaletik zein alderdi in­de­pendentetik kanpo geratu diren or­dez­kariak, ostera, ez ziren udal batzarrera aur­keztu. Kontu horiek alde batera utzi­ta, HAPOren hasierako onarpena iza­nik, alegazioak egiteko aukera za­bal­duko da hemendik gutxira. Baita horiek aztertu eta bozkatzeko aukera ere. 

  Jendartea  Barrika 2015-03-12 10:00

Umeentzako elikadura tailerra egingo dute bihar Barrikan

Bihar, barikuagaz, 5 eta 12 urte arteko neska-mutilentzako elikadura tailerra egingo dute Barrikan. Hitzordua arratsaldeko 18:00etan jarri dute, udal liburutegian. Horretan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da, liburutegia@barrika.net helbide elektronikora mezu bat bidalita edo 946 775 163 telefono zenbakira deituta.

Nabarmenak

Zorion agurrak