mar 26
Euskara eta trapa elkartzeko apustua egin gura dute Aitorrek, Guillek, Julenek eta Iñigok, Uribe Kostako Marmitako Trap Bandako kideek. Barrika, Berango, Plentzia eta Bilbokoak izan arren euren abestietan Urdulizi bereziki kantatzen diote, entseguak bertan egiten dituztelako eta elkarregaz aurretiaz izandako musika taldeak bertan sortu zirelako ere. Hala, "herriari maitasun berezia" diotela aitortu dute. Aspalditik kantak prestatzen aritu diren arren, duela 6 hilabete hasi ziren oholtzetara igotzen; horregatik, haiekaz elkartu gara euren ibilbide artistikoa hurbiletik ezagutzeko asmoz.
mar 21 Uribe Kosta
Daborduko eskualde osoa zeharkatu du 23. Korrikak, eta euskararen aldeko aldarriak eta mezuak ozen entzun dira herriz herri, auzoz auzo eta kilometroz kilometro goizeko lehenengo ordutik Uribe Kosta osoan. Hona hemen Korrikaren testigua eraman dutenen lekukotzak, herriz herri banatuta.