Liburuaren Nazioarteko Egunaren ekitaldiak

2017/04/10

Algorta, Areeta, Barrika eta Erandioko hainbat leku Barrika Erandio Getxo Uribe Kosta |Berbaldiak eta mahainguruak

Liburuaren Nazioarteko Egunaren aitzakiaren pean, datozen egun eta asteotan literaturari lotutako hamaika jardueraz gozatu ahal izango dute Uribe Kostako irakurzaleek. Barrikako, Erandioko eta Getxoko kultur etxe eta liburutegiek aurreratu dutenez, apirilaren 23ko data berezi hori ospatuko dute, nahiz eta jarduera ia denak egun horretatik kanpo egingo dituzten.