Dena prest Mercadona eta Decathlon Berangon ezartzeko

Iker Rincon Moreno 2015ko urt. 22a, 10:41
Landaida Goikoa ingurua.

Berangoko Udalak Landaida Goikoa sektorea garatzeko urrats berria eman du udalerriko zonalde horren Plan Plartziala onartu ostean. Hala, inguru horretan ezarri nahi diren iniziatiba guztiak martxan jarri ahal izango dira, Mercadona supermerkatu katea eta Decathlon arropa denda, besteak beste. Lehenengoa 2017rako finkatuko da, 1.500 metro koadro hartuko ditu eta 40 lanpostu sortuko ditu; bigarrenak, berriz, 80 lanpostu ekarriko ditu udalerrira.

Plan Partzialean zazpi lursail berri aurreikusten dira. Horietako bakoitzak dimentsio ezberdinak izango ditu, 1.500 eta 11.000 metro koadro artekoak. “Etorkizunean hirugarren sektorea garatzeko eta ekonomia-jarduerak bultzatzeko lekua erraztea da helburua”, aipatu du Anabel Landa Berangoko alkateak.

Landaida Goikoa 84.000 metro koadroko azaleran garatuko da. Horietako 24.500 metro koadro berdeguneetarako eta aparkalekuetarako bideratuko dituzte; eta beste 50.700 metro koadroetan eraiki ahal izango da.  

Aipatu lursaila kokapen estrategikoa du, egungo industrialdeetarako sarbide zuzena hobetuko baitu, erdigunetik igaro barik. Sektore berriak Arene eta Arebeta lotuko ditu. Honenbestez, hiru zonaldeak batzen dituen lokarria izango da. Arebetaren kasuan, honek Eroski industria-gune berriaren parte izatea ahalbidetuko du.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun