Jendartea  Berango 2015-12-28 10:33

Suteak aurrera darrai Berangon

Atzo arrastian Berangon piztutako sua amatatzen saiatzen dabiltza Bizkaiko Foru Aldundiko, Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza Zuzendaritzako eta Basalaneko 35 suhiltzaile; gauean ez dute erraz eduki, egondako haizeteen ondorioz. Behintzat, ez dute beste etxerik hustu behar izan, iturri ezberdinek aipatzen dutenez. Suteak bi foku zituen: daborduko amatatu egin dute Sopelakoa. Larrabasterra eta Unbe arteko errepidean dagoen El Sol garagardotegia kiskalita geratu denik gezurtatu du bere Twitter kontuan Oscar Garcia kazetariak; sua ez da horraino heldu. Ander Deuna ikastolara ere ez dira iritsi garrak. Bigarren fokuari, Berangokoari, dagokionez, hiru kilometro hartzen ditu; Berangoko industrialdetik 50 metro eskasera ere egon da, hainbat iturrik diotenez. Baina, hori "kontrolpean" dagoela adierazi du irratian Maria Isabel Landa alkateak. Dena den, sua amatatzeko, aireko baliabideak eskatu dizkio Aldundiak Espainiako Nekazaritza Ministerioari; egon daitezkeen haizeengatik alerta laranja emanda dago.

Metro Bilbao garraio-enpresak zerbitzua eten egin du goizean Larrabasterrako eta Astrabuduko geltokien artean. Sugarrek goi-tentsioko linea bati eragin dio. Horrela, etenaldiak izan dira, baina daborduko konpondu dituzte. Bestalde, gaur ez da umeentzako Gabonetako parkerik egongo, sutea dela eta.

Ikusi argazki guztiak handiago

Suteak aurrera darrai Berangon - 1

Suteak aurrera darrai Berangon - 2

Suteak aurrera darrai Berangon - 3

Suteak aurrera darrai Berangon - 4

Suteak aurrera darrai Berangon - 5

Suteak aurrera darrai Berangon - 6

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia AnderBlasco Erantzuna | #1

El Sol garagardotegia ez da erre, eta Gatzarriñeko errepidea irekita dago. Gaur goizean joan naiz hortik eta garrak ez dira horrarte iritsi.

Erantzuna | #2

Kaixo lagun,

Hainbat iturrik horrela esan eta horregatik jarri dugu garagardotegiarena. Ondoren, frogatu ahal izan dugu hori ez zela horrela eta albistea aldatu dugu. Barkatu akatsa eta mila esker Hiruka.eus jarraitzeagatik.

Ondo izan
HIRUKA

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa