Sutea Berangon eta Sopelan

Berangoko suteak amatatu dituzte suhiltzaileek

Iker Rincon Moreno 2015ko abe. 30a, 20:23
Suhiltzaileek sutea amatatu dute.

Daborduko Artatza eta Uriosteko suhiltzaileek itzali dituzte Berangoko udalerrian arrastian berrisiotu diren bi suteak. Foru iturriek 20:00etan zabaldu dutenez, suhiltzaileak "prebentzio talde modura geratuko" dira. Gainera, suhiltzaileek "berririk onena" iritzi diote Euskalmetek egindako iragarpenari: "Laster euria ikusiko dugu mendebaldeko kostan".

Berangoko sutea domekan abiatu zen eta astelehen gauera arte iraun zuen. Gaur arrastian, haizeak berrisiotu du bi eremutan, industrialde bat eta etxebizitza baten ondoan. 16:30ean, zelatan zebilen basozain batek ikusi du sute txiki bat eta horren berri eman du. Uriosteko parkea izan da lehena laguntzen, punpa bi eroaten. Ondoren, Artatzako suhiltzaileak heldu dira, bost talde eta hiru ibilgailukaz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun