Berangoko udal musika-eskolan izena emateko epea zabalik dago

Iker Rincon Moreno 2016ko eka. 30a, 10:00

Uztailaren 29ra arte egongo da aukera Udal Musika Eskolan izena emateko. 2016-2017 ikasturtean, musika-irakaskuntza ez-arautuan ikastaroren bat jaso gura duenak udaletxean aurkeztu beharko du eskabidea edo izen-ematearen orria.

Udalekoek iragarri dutenez, aurreikusitako leku-kopurua beteko balitz, zozketa bitartez banatuko lituzkete lekuak. Berangoztarrentzat (udalerrian erroldatuta badaude), ikasturtearen prezioa honako hau da: musika-hizkuntza ikasi gura dutenek hilean 30 euro ordainduko beharko dituzte; pianoa jotzen ikasi nahi dutenek, hilean 26 euro; eta abesbatzan kantatzen ikasteko, hilean 14 euro. Berango Antzokian (Abarotxu bidea 17) bertan dauka egoitza musika-eskolak; informazio gehiago lor daiteke bertaratuz gero, edo udaletxean bertan.
info+: 946 680 008

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun