Berangoko II. Sarten Sin Mango Eguna ospatuko dute zapatuan

Iker Rincon Moreno 2016ko uzt. 20a, 16:50

Zapatu honetan, hilaren 23an, Berangoko Epertikere Kultur Elkarteak Sarten Sin Mango Egunaren bigarren edizioa egingo du. Horretarako hitzordua arrastiko 06:30ean jarri dute, Bustelo tabernan (Basotxu auzoa). Azaldu dutenez, handik aurrera tabernaz taberna ibiliko dira, eta bidean zehar txapelketak, karaokea, zozketak eta hainbat sorpresa egingo dituzte.

Taberna parte-hartzaileak:

  • Bar Bustelo
  • La Taberna del Roli
  • Bar de Txema
  • Bar Txarra
  • On Egin
  • Taberna Txokoa
  • Nagusien Etxea
  • Nebarrebak taberna
  • Eretza taberna
  • Frontoi taberna
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun