Aginagak gose greba utzi behar izan du, birritan konortea galdu ostean

Iker Rincon Moreno 2016ko urr. 26a, 13:42

Ibai Aginaga preso politiko berangoztarrak gatibu gaixoen askatasunaren alde egiten zebilen gose greba alde batera utzi behar izan du, senideek Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduari jakinarazi diotenez. Izan ere, borroka hasi eta hirugarren egunean birritan galdu zuen konortea, atzo goizean, sufritzen duen bihotzeko gaitza dela-eta. Halere, gaurtik domekara arte "txapeoa" egingo du, ziegatik irten barik egon, preso gaixoen askatasuna aldarrikatzeko.

Bestalde eta Ibai Aginagak Guardia Zibilaren partetik joan den astean sufritu zuen erasoa salatzeko, Sevilla II-ko kartzelan dauden euskal preso politikoek "txapeoa" ere egingo dute gaur, protesta gisa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun