Kirolak  Berango 2016-11-22 17:16

Berangoko Miliari berretsi diote Estatu espainoleko miliarik oneneko postua

Iaz gertatu legez, aurten ere Berangoko Milia Estatu espainoleko miliarik onena izendatu du Espainiako Atletismo Federazioak. Ohore hori ematerakoan, Federazioak kontuan hartzen ditu azken hiru urteetako antolakuntza-ahalmena, antzinakotasuna, parte-hartzaileen kopurua, lehiaketaren kirol-maila eta lehiatu diren atleten rankinga. Alderdi denak batuta, Berangoko probak puntuaziorik onena batu izan du azken hiru urteotan eta, jakina, hiru urtetakoen batez bestekoa, 879 puntuakaz.

Berangoko Miliari berretsi diote Estatu espainoleko miliarik oneneko postua
Josu Hernandez Berangoko Atletismo Taldeko presidentea, iazko saria batzen. © BIZKAIKO ATLETISMO FEDERAZIOA | Ikusi handiago | Argazki originala

Berangoko Miliaren atzean, Burgosko Aranda de Dueron egiten dena sailkatu da 739 puntuakaz azken hiru urteotako batez bestekoan. Halere, aurtengo sailkapenean Bilboko Nazioarteko Milia bigarrena izan da. Hiru urteak kontuan hartuta, bilbotarren lasterketa Estatuko hirugarren postuan geratu da, 573 puntuakaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa