Etxebizitzetako lapurretak nola saihestu erakutsiko dute bihar Berangon

Iker Rincon Moreno 2016ko aza. 30a, 17:56
Hitzaldia Berango Antzokian izango da. © BERANGOKO UDALA.

Etxebizitzetako lapurretak saihesten ikasteko hitzaldia emango du Ertzaintzak bihar, eguenean, Berangon. Horretarako hitzordua 19:00etan jarri dute, Berango Antzokian. Izan ere, jakinarazi dutenez, azken hilabeteotan udalerrian jazotako lapurreten ondorioz, herritar batzuek horren inguruko kezka azaldu dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun