Kirolak  Berango 2016-11-30 17:38

Berangoko atletismo-taldea gorantza doa

Berango Atletismo Taldea sasoian dabil azken aldian. Aurten, berriro ere, iaz emandako errekonozimendua berretsi egin dio Espainiako Atletismo Federazioak; hau da, Estatu-mailako Miliarik onenaren saria eman dio, ondo merezita. Horrez gainera, aurten klubak gorako bideari jarraitu dio izen-emateei dagokienez.

Berangoko atletismo-taldea gorantza doa
Berango Atletismo Taldeko zenbait neskato, artxiboko irudian. © BERANGO ATLETISMO TALDEA | Ikusi handiago | Argazki originala

Daborduko, 70 kirolari federatu eta eskola-kirolean dabiltzan 150 neska-mutil ditu elkarteak. Ez du poztasuna ostentzen Josu Hernández Jambrina presidenteak: "urtero-urtero handitzen goaz klubeko atleten kopuruan", dio. Emakumeak dira gehiengo osoa, %85.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa