Landaidako obrek "ikuskaritza arkeologikoa" izango dute

Iker Rincon Moreno 2016ko abe. 13a, 12:39

Berangoko Landaida-Goikoa inguruan "jarduera ekonomikoak garatzeko gunea" eraikitzeko obrek "ikuskaritza arkeologikoa" izango dute. Hala jakinarazi zuen atzo Lorea Bilbao Euskara eta Kultura sailburuak inguru horretan 130 pieza aurkitu direla baieztatu ondoren. Objektuak obrak hasi zirenean topatu zituzten eta Bilboko Arkeologia Museoari eman dizkiote. Halere, azaldu dutenez, "ez dute interes berezirik".

Bilboko Arkeologia Museoko teknikariek egindako txosten baten arabera, Landaida-Goikoan aurkitutako 130 piezak zeramikazkoak edo "industria litikotik" eratorriko instrumentuak dira; halere, "ez dute balio arkeologiko berezirik".

Aurkikuntza horren berri eman zuen EH Bilduk joan den hilabetean. Koalizio abertzalearen arabera, urbanizazio-obra horietan material arkeologikoa aurkitu arren, "ez omen dira aintzat hartu, nahiz eta Eusko Jaurlaritzaren arabera, zantzu arkeologikoak topatzen direnean berehala Foru Aldundiko Kultura Saila abisatu behar den".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun