Eskiatzera joateko txangoa egingo dute berangoztarrek otsailaren hasieran

Iker Rincon Moreno 2017ko urt. 20a, 13:30
Alto Campoo. TONY ROTONDAS.

Familia berangoztarrak Alto Campoora (Kantabria) joan ahal izango dira otsailaren 4an, zapatuagaz. Interesa dutenek izena eman dezakete Berangoko kultur etxeetan, urtarrilaren 23tik 27ra (biak barne). Txangoaren prezioari dagokionez, helduek zein umeek 5 euro ordaindu beharko dituzte; erroldatuta ez daudenek, berriz, prezioa galdetu beharko dute izena ematerako orduan.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, autobuseko lekuak inskripzio-hurrenkeraren arabera gordeko dira, eta Berangon erroldatutakoek lehentasuna izango dute. Azaldu dutenez, eski-estazioaren kafetegian ogitartekoak eta plater konbinatuak daude; hala ere, gura duenak etxetik bazkaria eroan ahal izango du.

Irteera otsailaren 4an, zapatuan, izango da, Moreagatik, 08:00etan; itzulera, 19:00ak aldera, Moreagara ere bai. Ohartarazi dutenez, neska-mutilek gutxienez 12 urte izan beharko dituzte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun