Gazteok  Berango 2017-03-22 12:10

Aste Santuko oporretarako hainbat aisialdi-gune antolatu du Berangoko Udalak

Ohi legez, Berangoko Udalak neska-mutilentzako aisialdi-guneak antolatu ditu Aste Santuko oporretarako, apirilaren 18tik 21era arte, hain zuzen ere. Horietan parte hartu gura dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute, martxoaren 23ra arte. Horretarako, Berangoetara edo Santa Anara jo beharko dute.

Udalekuak adinaren arabera banatuta egongo dira: Ludotxiki, 2013 eta 2011 artean jaiotakoentzat; Ludoteka, 2010 eta 2008 artean jaiotakoentzat;  Ludokluba, 2007 eta 2002 artean jaiotakoentzat; eta Gaztelekua, 2002 eta 2004 urteen bitartean jaiotakoentzat.

Udalekuetakoek hainbat txango egingo dituzte. Berbarako, Ludotxikikoak eta Ludotekakoak Bizkaia abentura parkera (Gueñes) joango dira, Ludoklubakoak, berriz, Oma basora eta Gaztelekukoak Forestal Parkera (Akarlanda). Gaztelekuko neska-mutilek gainera, zeramika tailerra, sushi tailerra eta paintballeaz gozatzeko aukera izango dute.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa