Kirolak  Berango 2017-01-25 17:25

Berangoko Miliak jaso du bigarren urtez Estatuko miliarik onenaren saria

Berangoko Miliak jaso du bigarren urtez Estatuko miliarik onenaren saria

Pasa den zapatuan egin zen Espainiako Atletismo Federazioaren gala Madrilen, Espainiako Batzorde Olinpikoaren egoitzan. Bertan, Berangoko nazioarteko Miliak jaso zuen Estatu espainoleko milia onenaren saria, bigarren urtez jarraian.

  Jendartea  Berango 2017-01-20 13:30

Eskiatzera joateko txangoa egingo dute berangoztarrek otsailaren hasieran

Eskiatzera joateko txangoa egingo dute berangoztarrek otsailaren hasieran

Familia berangoztarrak Alto Campoora (Kantabria) joan ahal izango dira otsailaren 4an, zapatuagaz. Interesa dutenek izena eman dezakete Berangoko kultur etxeetan, urtarrilaren 23tik 27ra (biak barne). Txangoaren prezioari dagokionez, helduek zein umeek 5 euro ordaindu beharko dituzte; erroldatuta ez daudenek, berriz, prezioa galdetu beharko dute izena ematerako orduan.

  Kirolak  Berango  Erandio  Leioa  Sopela 2017-01-20 12:53

Lointek eta Elkar Kirolak, nagusi Espainiako Ziklokros Txapelketan

Lointek eta Elkar Kirolak, nagusi Espainiako Ziklokros Txapelketan

Eskualdeko txirrindularitza-taldeetako kirolariek hainbat podium lortu zituzten Espainiako Ziklokros Txapelketan, urte hasieran, Valentzian (Herrialde Katalanak). Elite mailan, Alicia Gonzálezentzat (Lointek) izan zen urrezkoa, bere 23 urtez azpiko mailako azken urtean.

  Jendartea  Berango  Getxo  Uribe Kosta 2017-01-20 11:30

Etxerik gabeko pertsonei gauez aterpea emateko zerbitzua jarri dute martxan Berangon

Etxerik gabeko pertsonei gauez aterpea emateko zerbitzua jarri dute martxan Berangon

Kalean lo egiten dutenei gaueko ostatua emateko hitzarmena sinatu dute Getxoko Udalak eta Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak. Hala, egunotarako aurreikusitako tenperatura baxuak direla-eta, urtearen hasieratik Berangon martxan jarrita dagoen aterpetxea erabiltzea gomendatu dute.

  Hezkuntza  Berango 2017-01-13 12:50

Hilaren 14an eta 21ean zabalik egongo da Berangoko udal liburutegia

Hilaren 14an eta 21ean zabalik egongo da Berangoko udal liburutegia

Egunotan azterketa-garaian murgilduta daude Uribe Kostako ikasle gehienak. Hori dela-eta, eroso ikasi ahal izateko, Berangoko Udalak udal liburutegia zabalduko du datozen zapatu bietan, hilak 14 eta 21, goizeko 09:00etatik 14:00etara.

  Kirolak  Berango  Urduliz  Uribe Kosta 2017-01-05 18:30

Elkartasunezko elikagai-bilketa egingo dute zapatuan eskubaloi-taldeek

Elkartasunezko elikagai-bilketa egingo dute zapatuan eskubaloi-taldeek

Etzi, zapatuan, elikagai-bilketa egingo dute Urdulizko Iparralde kiroldegian, 09:00etatik 15:00etara, "egoera txarrenean daudenei laguntzeko". Urteroko hitzordua da Urduliz Eskubaloi Taldea, Berango Eskubaloia eta Uribe Eskubaloi Eskola antolatzaileentzat; aurten helburu biribila ipini diote erronkari: tona bat elikagai lortzea. Iaz kopuru hori hori lortzetik oso gertu geratu ziren.

  Politika  Berango 2016-12-14 17:47

Berangoko Udalbatzak 6,5 milioi euroko aurrekontuak onartu ditu 2017rako

Berangoko Udalbatzak 6,5 milioi euroko aurrekontuak onartu ditu 2017rako

Berangoko Udalbatzak 2017ko aurrekontuak onartu zituen atzo, EAJ, PSE-EE eta PPren aldeko botoakaz; EH Bilduk, DBk eta talderik gabeko zinegotziak proposamenaren kontra bozkatu zuten. Hala, Berangoko Udalak 6.719.537 euroko aurrekontua izango du datorren urteko gastuetarako. Aurrekontu horiek, gainera, Gobernu-taldeak aurkeztutako eta atzo onartutako zuzenketa bat darama, herritarren iniziatibetarako 63.000 euroko diru-partida hartzen duena, alegia.

  Politika  Berango 2016-12-13 12:39

Landaidako obrek "ikuskaritza arkeologikoa" izango dute

Landaidako obrek "ikuskaritza arkeologikoa" izango dute

Berangoko Landaida-Goikoa inguruan "jarduera ekonomikoak garatzeko gunea" eraikitzeko obrek "ikuskaritza arkeologikoa" izango dute. Hala jakinarazi zuen atzo Lorea Bilbao Euskara eta Kultura sailburuak inguru horretan 130 pieza aurkitu direla baieztatu ondoren. Objektuak obrak hasi zirenean topatu zituzten eta Bilboko Arkeologia Museoari eman dizkiote. Halere, azaldu dutenez, "ez dute interes berezirik".

  Jendartea  Berango 2016-11-30 17:56

Etxebizitzetako lapurretak nola saihestu erakutsiko dute bihar Berangon

Etxebizitzetako lapurretak nola saihestu erakutsiko dute bihar Berangon

Etxebizitzetako lapurretak saihesten ikasteko hitzaldia emango du Ertzaintzak bihar, eguenean, Berangon. Horretarako hitzordua 19:00etan jarri dute, Berango Antzokian. Izan ere, jakinarazi dutenez, azken hilabeteotan udalerrian jazotako lapurreten ondorioz, herritar batzuek horren inguruko kezka azaldu dute.

  Kirolak  Berango 2016-11-30 17:38

Berangoko atletismo-taldea gorantza doa

Berangoko atletismo-taldea gorantza doa

Berango Atletismo Taldea sasoian dabil azken aldian. Aurten, berriro ere, iaz emandako errekonozimendua berretsi egin dio Espainiako Atletismo Federazioak; hau da, Estatu-mailako Miliarik onenaren saria eman dio, ondo merezita. Horrez gainera, aurten klubak gorako bideari jarraitu dio izen-emateei dagokienez.

  Politika  Berango  Urduliz 2016-11-23 17:44

Beldur Barik 2016 kanpaina aurkeztu dute gaur Berangon

Beldur Barik 2016 kanpaina aurkeztu dute gaur Berangon

Aurtengo Beldur Barik Topaketa Urduliz egingo dute zapatuan, hilaren 26an. Horretan, ikus-entzunezko lehiaketaren sariak banatuko dituzte. Edizio honetan 341 lan aurkeztu dituzte.

  Kirolak  Berango  Getxo 2016-11-22 19:28

Maite Arraiza eta Nahikari Legina, Bilbao Atletismo Santutxu taldean

Maite Arraiza eta Nahikari Legina, Bilbao Atletismo Santutxu taldean

Datorren 2016-2017ko denboraldian, Maite Arraiza Aramendia atleta getxoztarra izango da berriro ere Bilbao Atletismo Santutxu taldean, klubak bere aurkezpenean baieztatu duenez. Begoñako errepublikakoek 24 emakumezko talde sendoa aurkeztu dute, 20 atleta seniorrekaz, Arraiza tartean, eta lau gazteakaz; haietako bat Berango Atletismo Taldean hezitako Nahikari Legina Basabe da.

  Kirolak  Berango 2016-11-22 17:16

Berangoko Miliari berretsi diote Estatu espainoleko miliarik oneneko postua

Berangoko Miliari berretsi diote Estatu espainoleko miliarik oneneko postua

Iaz gertatu legez, aurten ere Berangoko Milia Estatu espainoleko miliarik onena izendatu du Espainiako Atletismo Federazioak. Ohore hori ematerakoan, Federazioak kontuan hartzen ditu azken hiru urteetako antolakuntza-ahalmena, antzinakotasuna, parte-hartzaileen kopurua, lehiaketaren kirol-maila eta lehiatu diren atleten rankinga. Alderdi denak batuta, Berangoko probak puntuaziorik onena batu izan du azken hiru urteotan eta, jakina, hiru urtetakoen batez bestekoa, 879 puntuakaz.

  Politika  Berango  Uribe Kosta 2016-11-22 11:08

Berangoko alkatea harrituta agertu da EH Bilduk Landaidako obren harira hartutako jarreraz

Berangoko alkatea harrituta agertu da EH Bilduk Landaidako obren harira hartutako jarreraz

Berangon eraikitzen dabiltzan "Megapark"aren kontrako jarrera hartzera eskatu zien hilabetearen hasieran EH Bilduk eskualdeko udal guztiei. Horren aurrean, Anabel Landa Berangoko alkateak bere harridura agertu du, udalerriko Lurralde Zati Plana behin betiko onartzeko bozketan abstenitu egin baitzen koalizio abertzalea. Era berean, Landak argitu gura izan du Landaida gunean eraikitzen ari direna ez dela "Megapark" bat, baizik eta "jarduera ekonomikoak garatzeko gune" bat.

  Jendartea  Berango 2016-11-21 12:03

Beldur Barik programa aurkeztuko dute eguaztenean

Beldur Barik programa aurkeztuko dute eguaztenean

Azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da; hori dela-eta, Beldur Barik programaren aurkezpen instituzionala egingo dute azaroaren 23an, eguaztenean, Berango Antzokian. Horretarako hitzordua 11:00etan ipini dute, eta bertan egongo dira Emakundeko, Eudeleko, Aldundiko eta Udaleko ordezkariak.

  Kirolak  Berango  Erandio  Leioa  Uribe Kosta 2016-11-18 18:05

López Cozar txirrindularia fitxatu du Euskadi Fundazioak

López Cozar txirrindularia fitxatu du Euskadi Fundazioak

Baqué-Campos taldea desegin ostean, Juan Antonio López Cozar "Chupete" txirrindularia ez da Baqué-Saroni talde berrian sartu. Horren ordez, Euskadi Fundazioagaz sinatu du datorren denboraldian elite mailan estreinatzeko. Hala, López Cozar utzi dio loturarik izateari Berango, Erandio eta Leioako udalek sustatutako Elkar Kirolak txirrindularitza-eskolagaz; horren taldea da Baqué-Saroni.

  Kultura  Berango 2016-11-18 12:36

Aurtengo Euskadi Literatura Sariak banatu dituzte

Aurtengo Euskadi Literatura Sariak banatu dituzte

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak emandako 2016ko Euskadi Literatura Sariak banatu zituen atzo Iñigo Urkullu lehendakariak; Donostiako San Telmo museoan egin zuten ekitaldia, arrastian. Besteak beste, Mitxelko Uranga berangoztarrak irabazi du Euskarazko Saiakera saria, "Tartaroa. Mina, boterea eta egia" liburuagaz.

  Jendartea  Berango 2016-11-18 12:24

Gabonetako kolonietan izena eman daiteke daborduko Berangon

Urrun daudela dirudien arren, Gabonak ate joka ditugu. Hori dela-eta, Berangoko Udalak oporraldi horretarako umeentzako programa prestatu du daborduko. Hala, horretan parte hartu gura duten neska-mutilek azaroaren 21era arte izango dute izena emateko aukera. Hilaren 24an zozketa publikoa egingo dute, eta hilaren 28an, astelehena, onartutako behin betiko zerrenda ezagutzera emango dute.

  Politika  Berango 2016-11-16 12:40

AAEAMk hilaren 26rako antolatutako manifestaziora deitu du Saioa Sanchez preso berangoztarrak

AAEAMk hilaren 26rako antolatutako manifestaziora deitu du Saioa Sanchez preso berangoztarrak

Saioa Sanchez preso politiko berangoztarrak Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak azaroaren 26an, zapatuan, Bilbon egingo duen manifestazioan parte hartzeko deia egin du. Era berean, mugimendu horretako kideek egindako lana ere goraipatu du, "zuek izan zarete bakarrak inolako bereizketarik gabe barrukoen ahotsari oihartzuna eman eta euskal errepresaliatu politiko guztientzako amnistiaren aldeko borroka kalean pizturik mantendu duzuenok".

  Kultura  Berango 2016-11-14 18:51

Alberto Díez: "Gure senideak ere badira errioxar eta burgostarrak"

Kepa Ugarte Martiarena

Alberto Díez: "Gure senideak ere badira errioxar eta burgostarrak"

Alberto Díez Saiz (Gorliz, 1933) historia-ikertzaileak "Vascos, burgaleses y riojanos primos hermanos" bere azken liburua aurkeztu zuen azaroaren 4an, Sopelan.

Nabarmenak

Zorion agurrak