Kirolak  Berango  Erandio  Leioa  Sopela 2016-10-06 16:40

Eskualdeko txirrundularitza-taldeen ordezkariak Munduko Txapelketan lehiatuko dira

Eskualdeko txirrundularitza-taldeen ordezkariak Munduko Txapelketan lehiatuko dira

Munduko Txirrindularitza Txapelketan parte hartuko dute Sopela-Ugeraga, Lointek eta BioRacer-Elkar Kirolak taldeetako bost txirrindularik, datozen egunotan, Dohan.

  Kultura  Barrika  Berango  Erandio  Getxo  Gorliz  Plentzia  Sopela  Uribe Kosta 2016-10-01 10:00

Ondarearen Europako Jardunaldien barruan ekitaldi asko antolatuko dituzte urri osoan, eskualdean

Ondarearen Europako Jardunaldien barruan ekitaldi asko antolatuko dituzte urri osoan, eskualdean

Ondarearen Europako Jardunaldiakaz bat egin dute eskualdeko hainbat udalek: Barrika, Berango, Erandio, Getxo, Gorliz, Plentzia eta Sopelakoak, hain zuzen ere. Horiez gainera eskualdeko zenbait elkarte eta taldek ere parte hartu dute ekitaldien antolakuntzan. Urri osoan egongo da non aukeratu: berbaldiak, erakusketak, bisita gidatuak, tailerra, antzerkiak, dokumental-emanaldiak...

  Kirolak  Berango 2016-09-28 09:49

Europako atletarik onenak izango dira zapatuan Berangon

Europako atletarik onenak izango dira zapatuan Berangon

Berangoko Nazioarteko Miliaren 29. edizioa jokatuko da zapatu honetan, urriak 1, Gobelaldeko zirkuituan. 16:20tik aurrera korrika egingo dute ehunka atletek, nazioarteko izarrakaz batera.

  Jendartea  Berango 2016-09-21 11:55

Ariketa fisikoak pertsona nagusiengan dituen onurak azalduko dituzte gaur Berangon

Gaur, eguaztenean, "Ariketa fisikoa eta pertsona nagusiak" izeneko hitzaldia egingo dute Berangoko Nagusien Etxean, arrastiko 6:00etan. Ainara Paniagua Psikologian lizentziatuak pertsona jubilatuei aktibitate fisikoak eskaintzen dizkien onurak azalduko ditu: mugikortasun fisikoa, osasun kardiobaskularra, egoera psikologikoa eta gogo-aldartea mantendu edo hobetu egiten ditu.

  Gazteok  Berango 2016-09-19 16:56

Italiara trukean joateko ekimena antolatu dute Berangon

Italiara trukean joateko ekimena antolatu dute Berangon

Berangoko eta inguruko herrietako 10 gazte Italiako Arona herrira joateko truke-bidaia antolatu du Berango Gazte Mahaiak. Egonaldia Italiarako Trukean izeneko egitasmoaren barruan kokatu dute; hala, parte-hartzaileak hilaren 25etik urriaren 2ra arte egongo dira bertan. Horretan parte hartzeko, bihar arte, irailak 20, dago izena emateko epea mesajovenberango@gmail.com helbidera mezu bat bidaliz.

  Jendartea  Berango 2016-09-13 17:07

Berangon eraiki gura duten merkatalgunearen kontrako sinadurak biltzen dabiltza

Berangon eraiki gura duten merkatalgunearen kontrako sinadurak biltzen dabiltza

Berangoko Udalak iaz jakinarazi zuen Mercadona supermerkatu katea eta Decathlon arropa denda Landaida Goikoa sektorean ezartzeko baimena emana zuela. Jakinarazitakoaren arabera, lehenengoa 2017rako finkatuko da, 1.500 metro koadro hartuko ditu eta 40 lanpostu sortuko ditu. Horren aurrean, Berangon Megapark Ez! izeneko taldeak "merkatalgune erraldoi" horren kontrako sinadura bilketa abiatu du Change.org plataforman. Daborduko 1.200 atxikitze lortu dituzte.

  Jendartea  Berango  Uribe Kosta 2016-09-08 16:58

Beldur barik bizitzeko, skatean ibiliko dira bihar

Beldur barik bizitzeko, skatean ibiliko dira bihar

Dena prest dago Beldur Barik 2016 lehiaketarako. Egitasmo horren hasierako ekitaldia hilaren 9an, barikuan, izango da, Berangoko skate-pistan, 17:00etatik aurrera. Ikus-entzunezko lehiaketa horri hasiera emateko ekintza berezia antolatu dute egun horretarako.

  Kultura  Berango 2016-09-08 16:40

Adin guztientzako ikastaroak antolatu dituzte Berangon

Adin guztientzako ikastaroak antolatu dituzte Berangon

Udari amaiera eman eta 2016-2017 ikasturteko hainbat ikastaro eskaintzen hasiko dira Berangon. Horiek guztiak berangoztarrei zuzenduta egongo dira, baina udalerrian erroldatuta ez daudenek ere parte hartu ahal izango dute.

  Kirolak  Berango  Getxo 2016-09-07 13:33

Jolasetak errefortzu olinpikoak eskuratu ditu emakumeen hockey-talderako

Jolasetak errefortzu olinpikoak eskuratu ditu emakumeen hockey-talderako

Jolasetako belar gaineko hockey-taldeak lau fitxaketa garrantzitsu egin ditu denboraldi berrirako. Alde batetik, Maria Lopez de Eguilaz eta Rocio Ybarra jokalari ohiak berreskuratuko dituzte; getxoztarrak eta berangoztarrak olinpiar-diploma ekarri berri dute Riotik. Beste aldetik, Maialen Garcia donostiarra eta Yurena Guillen kanariarra ipini dira Lipe Moreno tekniko berriaren aginduetara. Biak nazioarteko jokalariak dira eta tantoak egiteko grina handia daukate.

  Politika  Berango 2016-08-19 18:48

Txandakako gose-greba abiatu dute Huelvako euskal presoek

Txandakako gose-greba abiatu dute Huelvako euskal presoek

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak (AAEAM) jakinarazi duenez, "Huelvako preso politikoak txandakako gose greban" dira atzotik, "preso gaixoen askatasunaren alde". Gatibuek astebeteko txandatan arituko dira barauan; ekimena Iker Olabarrieta Colorado "Fiñu" preso bilbotarrak abiatu du. Olbarrieta Huelva II espetxean dago EPPKko beste hainbat kidegaz, tartean Irantzu Gallastegi Sodupe berangoztarragaz.

  Kultura  Berango 2016-08-08 18:04

Bakailao artean harremanak sendotu gura dituzte berangoztarrek

Santo Domingo jaiak agurtu ostean, atzo, domekan, dozenaka auzokidek bakailaoa pil-pilean prestatu zuten, lagun artean, udaletxearen aurreko landan. Ospakizunaren antolatzaileek orain dela urte batzuk erabaki zuten lehia alde batera uztea. Halere, berangoztarrek ohiturari jarraitu eta herriko kuadrillen arteko harremanak sendotu gura dituzte halako jardunaldiagaz. Gastronomia-erakustaldiaz gain, umeentzako jolasak ere egon ziren.

  Kultura  Berango 2016-08-04 18:50

Abian dira Berangoko santodomingoak

Meza, nagusientzako hamaiketakoa eta Simon Otxandategi taldeko txikien dantza-emanaldia eskainiz eman diete hasiera, gaur eguerdian, Berangoko Santo Domingo jaiei. Domekara arte iraungo dute.

  Kultura  Berango 2016-08-03 18:00

Abuztu hasieran, Santo Domingo jaiak Berangon

Abuztu hasieran, Santo Domingo jaiak Berangon

Abuztua hasi bezain pronto, Santo Domingo jaiei ekingo diete Berangon. Santa Ana auzoko festak amaitu dira, baina oraindino ere badago zer egiterik udalerri honetan gozatzen jarraitzeko. Abuztuaren 4an hasiko dituzte ospakizunak, eta abuztuaren 6ra arte iraungo dute. Santodomingoak amaituta, abuztuaren 7an, domeka, Bakailao Jai Herrikoia egingo dute.

  Kirolak  Berango  Getxo  Leioa 2016-07-28 11:42

Movistar, Lampre eta Orica txirrindularitza-taldeak izango dira domekan Getxoko zirkuituan

Movistar, Lampre eta Orica txirrindularitza-taldeak izango dira domekan Getxoko zirkuituan

Nazioarteko mailako bederatzi taldek hartuko dute parte domeka honetan, uztailaren 31n, Getxoko 71. Zirkuituan, Ricardo Otxoaren omenez egingo den 16. edizioan. Lasterketa Punta Galea txirrindulari-elkarteak antolatzen du. Proba 09:30ean hasiko da, Ricardo Otxoa zenari aurreskua dantzatu ondoren, eta 13:30ean amaituko da; 170 kilometrokoa izango da, Getxo, Berango eta Leioan zehar. Aurreko urteotan legez, irteera eta helmuga Arkotxako murruan izango dira, Getxoko epaitegien aurrean; beraz, Ereagako hondartzatik barrena Txomintxutik gora igoaz iritsiko dira txirrindulariak, eta ikuskizuna bikaina izango da.

  Kultura  Berango 2016-07-22 12:30

Berangoko lehenengoak, Santa Anakoak!

Berangoko lehenengoak, Santa Anakoak!

Udaren erdian bete-betean gaudenean hasiko dira Berangoko Santa Anako jaiak, uztailaren 23an, zapatuan. Jai-giroak hilaren 26ra arte iraungo du, eta, bitartean, kontzertuak, erromeriak, kirol-jarduerak, txapelketak eta umeentzako jolasak egongo dira, besteak beste.

  Kirolak  Berango  Erandio  Leioa  Uribe Kosta 2016-07-21 17:40

Txirrindulari kadeterik onenak izango dira Uribe Kostan aste-akabuan

Txirrindulari kadeterik onenak izango dira Uribe Kostan aste-akabuan

Bihar, barikuan, abiatuko da Txumaren Nazioarteko Hiru Egunak txirrindularitza-probaren bosgarren edizioa. Hiru etapatan, Estatuko txirrindulari kadeterik onenak eta nazioarte-mailako ordezkaritza garrantzitsua hartuko dute Erandio eta Berango udalerriek.

  Kultura  Berango 2016-07-20 16:50

Berangoko II. Sarten Sin Mango Eguna ospatuko dute zapatuan

Berangoko II. Sarten Sin Mango Eguna ospatuko dute zapatuan

Zapatu honetan, hilaren 23an, Berangoko Epertikere Kultur Elkarteak Sarten Sin Mango Egunaren bigarren edizioa egingo du. Horretarako hitzordua arrastiko 06:30ean jarri dute, Bustelo tabernan (Basotxu auzoa). Azaldu dutenez, handik aurrera tabernaz taberna ibiliko dira, eta bidean zehar txapelketak, karaokea, zozketak eta hainbat sorpresa egingo dituzte.

  Politika  Berango 2016-07-19 11:57

TATek eskatu du Saioa Sanchezen kasua salbuespena ez izatea

TATek eskatu du Saioa Sanchezen kasua salbuespena ez izatea

Torturaren Aurkako Taldeak (TAT) uste du eredu hartzeko modukoa dela Saioa Sanchez, Beatriz Etxebarria eta Iñigo Zapirain euskal presoei Espainiako Auzitegi Nazionalak ezarritako zigorrak bertan behera utzi izana eta epaiketa errepikatzea, auzian torturak ez zirelako ikertu. Halere, TATek atzo Gasteizen egindako agerraldian, Lorea Bilbao abokatuak zalantzak agertu zituen salbuespen gisa ez ote den hartu.

  Politika  Berango 2016-07-18 12:00

Saioa Sanchez preso berangoztarraren aurkako epai bat bertan behera utzi dute

Saioa Sanchez preso berangoztarraren aurkako epai bat bertan behera utzi dute

Espainiako Auzitegi Gorenaren Bigarren Salak ezeztatu du Saioa Sanchez Iturregi, Iñigo Zapirain eta Beatriz Etxebarria euskal presoen aurka Auzitegi Nazionalak joan den abenduan ezarritako zigorra. Epaiketa errepikatu beharko dute; Goreneko magistratuen ustez, Iñigo Zapirainek salatutako torturak ikertu ez zirenez, Saioa Sanchez babesgabetasun egoeran geratu zen epaiketan. Auzitegi Nazionalak hamabosna urteko espetxe zigorra onartu zuen hiru euskal herritarrentzat, 2006an INEM erakundearen Bilboko bulego bat leherrarazi zutelakoan. Sanchezen aurkako proba bakarra Zapirainek inkomunikazio egoeran guardia zibilen aurrean egindako deklarazioa izan zen.

 Berango  Gorliz 2016-07-08 10:00

Trio Piazzolla eta Lirain, Otxandategi, Zura eta BOSen emanaldiak Gorlizko Udako Kontzertuetan

Trio Piazzolla eta Lirain, Otxandategi, Zura eta BOSen emanaldiak Gorlizko Udako Kontzertuetan

Gorlizko Udako Kontzertuak zikloa abiatuko dute zapatuan, hilak 9. Lehenengo egun honetan, Trio Piazzolla taldeak eta Lirain abesbatzak eskainiko dute kantaldia, 20:45etik aurrera, Sortzez Garbia elizan. Uztail amaieran eta abuztu erdialdean izango dira ziklo horretako hurrengo emanaldiak.

Nabarmenak

Zorion agurrak