Kirolak 2004-10-21 22:56

Javier Otxoa omenduko dute Euskadiko Sei Orduetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Zaletuen omenaldia jasoko du Javier Otxoak 2005eko otsailaren 12an ospatuko den Euskadiko Sei Orduen XXVII. edizioan. Txirrindulari berangoztarrak joan den urtean ere parte hartu zuen ikuskizunean, orduan Euskadi taldearen maillotarekin. Oraingoan, podiumaren gailurrera bueltatzea ospatuko du Donostiako belodromoan, Atenaseko Paralinpiar Jokoetan bi domina lortu eta gero.
  Iritzia 2004-10-16 19:19

Abizenen ordena “aldatu” - Unai Brea / kazetaria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 1999tik, espainiar legeak aukera ematen die jaioberrien gurasoei amaren abizena ipintzeko aurretik. Hego Euskal Herrian behinik behin, oso gutxi baliatu dira aukera horretaz, baina egon badago. Neskalagunak eta biok, hain zuzen, halaxe hautatu genuen geure alabentzat eta, Benidormen egindako diapositibak komentatzen dituen lagun kupidagabeak bezalaxe, esperientziaren berri eman nahi dizuet, zelako gizartean bizi garen ulertzeko lagungarria izango delakoan.
  Kirolak 2004-10-15 15:14

Javier Otxoari omenaldia egingo diote Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Igande honetan omenaldia egingo diote bere jaioterrian Javier Otxoari. Irailaren bukaeran Atenasen ospatu ziren Paralinpiar Jokuetan urrezko eta zilarrezko domina bana jantzi zituen Espainiako selekzioaren kide gisa txirrindulari berangoztarrak, proba konbinatuan eta hiru kilometroko jazarpen proban, hurrenez hurren. Ekitaldia 11:30ean hasiko da, Elexaldetik abiatuko den txirrindulari martxarekin, nahi duen orok parte hartu dezakeelarik. Ondoren, 12:30ak aldera, gorazarrea egingo diote Javierri Ricardo Otxoa bere anaia zenaren izena daukan parkean. Bertan ohorezko aurreskua eta luncha egongo da parte-hartzaile guztientzat.
  Kultura 2004-10-12 20:31

Nafarroa Oinezerako autobusa antolatu dute Berangotik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Berangoko Kultur Etxeak antolatuta, ostegun honetara arte (urriak 14) izango dute izena emateko aukera Nafarroa Oinezera joan nahi duten guztiek. Autobusa 9:00etan abiatuko da Sabino Arana kaletik eta 22:00etarako egongo da bueltan Berangon. Salneurriari dagokionez, 8 euro ordaindu behar izango dute herrian erroldatutakoek eta 10 euro kanpokoek. Hain zuzen ere, Lizarran ospatuko dute igande honetan (urriak 17) Nafarroako ikastolen jaialdia, "lizarran@euskaraz.bai" lelopean.
  Jendartea 2004-10-07 21:25

Nagusientzako egoitza berria izango du 2005erako Berangok

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Datorren urterako, nagusientzako egoitza berria zabaltzea aurrikuzten du Berangoko Udalak. Lehen anbulatorioa zegoen etxea egokitu eta hainbat zerbitzu eskainiko dira bertan aitite-amama berangoztarren beharrizanak asetzeko. Besteak beste, taberna, erretzaileentzako eta erretzen ez dutenentzako guneak jarriko dira, mahai eta guzti, podologia, ileapaindegia, liburutegia, gimnasioa eta bestelako zerbitzuak egongo dira. Guztira, 748.000 eurotako aurrekontua dauka egitasmoak. Izan ere, 65 urtetik gorako 1.000 gizon-emakume baino gehiago dago Berangon.
  Politika 2004-09-29 14:43

Angel Aranguren izan daiteke bostgarren atxilotua

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Polizia iturriek jakitera eman dutenez, Angel Aranguren izan liteke ustez ETArekin zerikusia dutelakoan goizaldean atxilotutakoetatik bostgarrena; Berangoko Txanteltxu pasealekuko etxebizitzan atzemandakoa agian. Izan ere, hasieratik, atxiloketak Arrigorriagan, Sopelan, Berangon eta Bañezan (Leon - Espainia) izan direla adierazi dute albiste agentziek, polizia iturrien informazioak aipatuz. Hala ere, hainbat hedabidetan oihartzuna eduki duen prentsa oharraren bidez, lau lagunen izen-abizenak baino ez ditu eman Askatasunak. Hauek lirateke atxilotuak: Amaia Ibarra eta Josu Alvarez Arrigorriagan, Oscar Elezaga Itzubaltzeta - Erromon eta Jabi Ganuza Leongo Bañeza herriko hotel batean zegoela, baina Sopelara eraman dute gero. Basauritarrak dira laurak eta ETAri laguntzea egotzi diete. Atxiloketa-autoaren arabera, lau lagunek zigorturik zeuden bost basauritarri ihes egiten lagundu zieten. Askatasunak, berriz, kezka agertu du jaso dezaketen tratuagatik. Argazkian: Arrigorriagan atxilotutako bat.
  Kultura 2004-09-24 22:42

Aisialdirako begirale ikastaroak euskaraz Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Berangoko Udalak, euskaraz, aisialdirako begirale ikastaroa egiteko aukera luzatu die udalerrian erroldatutako gazteei. Besteak beste, bi urteko iraupena (2004-2006) izango du kurtsoak eta amaitutakoan Eusko Jaurlaritzak berak onartutako diploma jasoko dute. Guztira, 204 ordu teoriko-praktikoz eta 120 praktikez osatuta dago ikastaroa. Irailaren 30era arte egongo da izen emateko aukera, Berangoko Kultur Etxean.
  Kultura 2004-09-21 23:48

Gurasoei zuzendutako euskara ikastaroa antolatu dute Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Seigarren urtez jarraian, B eta D ereduetan ikasten ari diren seme-alabak dituzten gurasoei zuzendutako euskarazko oinarrizko ikastaroa antolatu du Berangoko Udalak. Erakundeko iturriek Europa Press agentziari jakinarazitakoaren arabera, eguneroko egoerak landuko dituzte bertan, ahozko hizkuntzari lehentasuna emanez. Besteak beste, edozein familiatan egunero gertatzen diren egoerei buruz mintzatuko dira, aita-amek euskaraz hainbat gauza haurrei nola azaldu jakin dezaten. "Mendeetan zehar, euskara familiaren bitartez igorri da, beste hizkuntzetan gertatzen den bezala. Ahoz ahoko transmisioarekin euskararen jarraipena bermatzen da eta horregatik da horren garrantzitsua bere erabilera familiaren eremuan sustatzea", adierazi dute Udaletik.
  Iritzia 2004-09-20 23:46

Martitz eta IHESa - Unai Brea / kazetaria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Banku ezagun bat ikasteko bekak iragartzen dabil telebistan egunotan. “Zertan dabil oraintxe IHESaren aurkako txertoa aurkituko duen pertsona?”, “zertan dabil oraintxe Martitz zapalduko duen lehehengo gizakia?”. “Ikasten dabiltza”. Hitz zehatzak gogoan ez baditut ere, horien antzeko leloak darabiltzate beka-saltzaileek. Ezagun duzue, ezta?
  Ekonomia 2004-09-06 23:17

Berangoko enpresako langilea zauritu da, eskorga jasotzaile batek zangoa harrapatzean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Berangoko enpresa bateko langilea zauritua gertatu da, gaur goizean, "Fenwick" markako eskorga jasotzaile batek zangoa harrapatu dionean. Istripuaren ondorioz, pronostiko erreserbatuko zauriak izan ditu JA.A.G. 58 urteko sopeloztarrak.
  Iritzia 2004-09-01 22:49

Okupatu eta gozatu! - Julen "Nafa" / ikaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Orain dela aste gutxi Algortako Villamonte auzoko banku batzuk kendu berri dituzte. Parke hau hainbat gazteren elkargunea izan da betidanik eta auzokoek ugaritan kexatu dira zarata eta zikinkeria dela medio. Egia da askotan zarata handiegia eta igande goizetan agertu den zaborra izugarria izan dela baina, bankuak horiek kendu ezkero, zein da gazteon alternatiba?
  Jendartea 2004-08-27 19:52

Aukera-berdintasuna sustatzeko dirulaguntza jasoko du Berangok

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuna bultzatzea helburu izango duten ekintzak garatzeko, guztira 60.139 euroko dirulaguntzak eman dizkie hogei bat udaleri "Emakunde" Emakumearen Euskal Erakundeak. Besteak beste, informazio, sentsibilizazio eta trebakuntza arloekin zerikusia izango duten jarduerak sustatzeko asmoa dute 2004ko jardunaldian. Berangok ere jasoko du dirulaguntza.
  Iritzia 2004-08-24 20:09

Abuzturako zutabe ezin aproposagoa - Unai Brea / Kazetaria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Honelako zutabe bat idazteak zorabioa sortarazten du askotan. Bakarrik dago zutabelaria bere erronkaren aurrean, paper (lehen) edo pantaila (gaur egun) zuria zain duela, idazlearen urduritasunaz axolabako. Buru barruan, alegiazko erloju baten tik-tak kupidagabeak ez du gehiegi laguntzen gogoa baretze aldera. Ideiak ez datoz, edo datozenak txarrak dira, eta gutxi falta da zutabea emateko epea amaitzeko, beti bezala. Berdin dio zutabea idazteko hilabete osoa edukiteak. Ganorazko kazetari batek azken unerako utziko du lana. Zertarako egin gaur bihar ere egiteke utz daikeena?
  Politika 2004-08-09 23:25

Patxi Markes Berangoko presoaren senideek auto-istripua izan zuten larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Patxi Markes Zelaia Berangoko euskal preso politikoaren senitartekoek auto-istripua izan zuten larunbatean (abuztuak 7), Xixón inguruan, Teixeiro-Curtiseko espetxera (Galizia) bisita egitera zihoazela. Kotxean Miren Zelaia (presoaren ama), Geron Zelaia (osaba), Iñaki Berasategi (lehengusua), Idoia Markes (arreba) eta azken honen semea Xabi, 18 hilabetekoa, zihoazen.
  Jendartea 2004-07-24 23:06

Haur eta gazteei zuzenduta, genero-indarkeriaren aurkako kanpaina abian jarri dute Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Genero-indarkeriaren aurkako sentsibilizazio kanpaina abian jarri du Berangoko Udalak. Hain zuzen ere, "Ez, tratu txarrei ez!" leloa irakurri daitekeen logotipoa aurkeztu zuen asteazkenean Miren Dobaran alkatesak. Berak azaldu zuenez, herritarrei zuzendutako jarduera eta kanpaina guztietan erabiliko du logotipoa Udalak, erakundeak duen tratu txarren aurkako jarrera ezagutzera emateko asmoz. Alde horretatik, Berangoko hainbat kirol elkartek hartutako konpromisoaren berri eman zuen Dobaranek. Talde horiek emakumeek jasaten dituzten tratu txarren aurkako logotipoa txertatuko dute euren kamisetetan. Gainera, herriko gainontzeko elkarteek ere kanpainari atxikitzeko asmoa adierazi dute.
  Iritzia 2004-07-16 22:10

Dirua eta zoriontasuna - Unai Brea / Kazetaria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Diruari buruzko esaldi topiko bat baino gehiago dago. Ezagunena, zalantza barik, hau da: diruak ez du zoriontasunik ematen. Ni neuk, berriz, nahiago dut beste hau: dirua baino gauza garrantzitsuagoak daude, baina hain dira garestiak! Uste dut Groutxo Marxek esan zuela, baina ez egin kasu handirik. Berdin dio. Diruak ez ei du zoriontasunik ematen. Diruak ez du zoriontasunik bermatzen, nabarituko nuke nik. Honetan guztian, gauza bakarra dago argi: kopuru jakin batetik behera, diru faltak zorigaitza ematen du ziurtasun osoz. Eztabaida honetan, diruak zoriontasunik ematen ez duela defendatzen dutenek osasuna ipintzen dute beti adibide. Aberastasunak ez gaitu gaixotzetik babesten. Egia. Baina ukatu ezinezkoa da era berean, minbizi bat, esaterako, beti biziagoa dela pobrearengan poltsikoak ondo beteta dauzkanarengan baino.
  Kultura 2004-07-08 21:54

Afrikak kontzertua emango du bihar Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Afrika Bibang algortarrak eta bere taldeak "Entzun" lehenengo diskoa aurkeztuko dute bihar berangoztarrei. Hala ere, aurretik herriko bi talde entzuteko aukera egongo da, Idiliar eta Patada en la papada alegia. Kontzertua 22:00etarako dago iragarrita, udaletxe alboan dauden Elexaldeko zelaietan. Hain zuzen ere, euskara sustatzeko ekimenen barruan antolatu du Berangoko Udalak.
  Kirolak 2004-07-06 22:23

Euskadiko Txapelketarako puntuagarria izango da Berangoko II Igoera

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Uztailaren 10ean egingo den Berangoko II Automobil Igoera aurkeztu da gaur udalerri horretako batzar aretoan. Lehenengo edizioa ez bezala, aurtengoa Euskadiko Mendi Txapelketarako puntuagarria izango da. Miren Dobaran alkatesak nabarmendu duenez, garrantzi handiko ekitaldia da hurrengo larunbatekoa, batez ere, berangoztarren artean dagoen automobilismorako zaletasunagatik eta herrian bertan dauden pilotoengatik. "Eurak arduratu dira antolaketaz eta, bide batez, motorraren munduari egun bat eskaintzeko aukera aprobetxatu nahi izan dugu", adierazi du. Horretaz gain, lehiaketaz aparte, Moreaga kalean kotxe erakusketaz gozatzeko aukera edukiko dute auzotarrek, Dobaranek gogoratu duenez. Azkenik, "ezbeharrik egon ez dadin, horrelako ekitaldi batetan egoten diren segurtasun neurriak errespetatzeko" eskatu die ikusleei alkatesak.
  Kultura 2004-07-01 22:22

Familia-giroan euskararen jarraipena bultzatuko dute Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Familien barruan euskara belaunaldiz belaunaldi zabaldu dadin bultzatzeko, "Euskaraz Blai" sentsibilizazio kanpaina abian jarri du Berangoko Udalak. Izan ere, euskararen aldeko jarrera eta erabilera bera bermatzeko, familia-giroa funtsezkoa dela uste dute. Aurten seme-alabak izan edota 1 eta 6 urte bitarteko haurrak dituzten familia berangoztar guztiei zuzenduta dago kanpaina (400 bat): familia euskaldunei, gurasoetako bat baino ez denean euskalduna, zein erdaldunak direnei. Besteak beste, udal ezberdinek abian jarri eta Bizkaiko Foru Aldundiak sortutako Alkarbide erakundeak koordinatzen du egitasmoa.
  Jendartea 2004-06-17 22:34

Abian dago "Berango 2015" Plan Estrategikoa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gaxt Klubaren bitartez, txangoak, bidaiak, beherapenak eta opariak izango dituzte herriko umeek

"Berango 2015" Plan Estrategikoan jasotako ondorioak emango die ezagutzera auzotarrei Berangoko Udalak, etxe guztietara bidaliko den hiruorrikoaren bitartez. 2003an martxan jarri zen ekimena garatzeko berangoztarren iritziak kontutan hartu dituzte. Izan ere, hasiera hasieratik, auzotarrak eurak izan dira helburuak eta ekinbideak eztabaidatzen aritu direnak, Miren Dobaran alkatesak adierazi duenez. Berangoztar guztien gizarte kohesioa lortzea da egitasmoaren jomuga.

Nabarmenak

Zorion agurrak