Kultura 2004-05-07 21:19

Oskorrik kontzertua emango du larunbat honetan Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Betizu taldearen emanaldiarekin hasi dira gaur, udalerriko kultur eta kirol taldeekin elkarlanean, eta Berangoetako eta Santa Anako kultur etxeak lagunduta, Berangoko Udalak antolatutako ekitaldiak. Izan ere, elkarte horiek urtean zehar egiten duten lana berangoztar guztiei ezagutzera emateko asmoz, egitarau zabala prestatu dute maiatza eta ekainerako. Besteak beste, krosa eta txirrindulari lasterketa egongo dira bihar goizean, 22:00etan Oskorri taldeak emango duen kontzertuari bidea emanez. Igandean, berriz, 13:00etatik aurrera, dantza emanaldia eskainiko du Simon Otxandategi taldeak, eskolako futbol zelaian jarritako karpan. Eta arratsaldean, "Maribel y la extraña familia" antzezlana eskainiko du Txirlora taldeak, toki berean, 19:30ean hasita.

Ikusi egitaraua agendan
  Kultura 2004-05-04 21:55

"Herri Kirolak" argazki erakusketa Berangoetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Maiatzaren 6a bitartean, Jose Antonio Lobok egindako argazkiak egongo dira ikusgai Berangoetako Kultur Etxeko erakusketa-aretoan. "Herri Kirolak" izenburupean, "zailtasunen aurka borrokatzeko, gizakiak egiten dituen ahaleginak" adierazi nahi ditu egileak, "trebetasunaren bitartez horiekin lehiatuz". Argazki erakusketa bisitatu nahi duten guztiek, lanegunetan 12:00etatik 14:00etara, eta 16:30etik 21:00etara, eta larunbatetan goizeko ordutegian izango dute aukera, Berangoko Simon Otxandategi kaleko erakusketa-aretoan.
  Iritzia 2004-04-26 14:20

Zezenak zelaira - Julen "Nafa" / ikaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Azken asteetan, Estatu mailan, zezenketei buruzko eztabaida sortu da, Forum2004aren ospakizuna dala medio, hainbat talde animalzalek Bartzelona zezenketen aurkako hiria izendatu nahian, sinadura bilketak egin baitituzte (Uribe Kostatik ere ibili zirenak) eta kanpainia honen ondorioz, izendapena lortu egin dute.
  Iritzia 2004-04-19 23:37

Euskara ona, euskara txarra eta euskara - Unai Brea / kazetaria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ohituta gaude, batez ere gurea bezain inguru erdaldunetan, “zer ondo egiten duen euskaraz!”-en tankerakoak entzuten. Euskaraz “hain ondo” egiten ei duten horien jarioa entzunda, ostera, nik ez dut ezer berezirik igartzen, txarto egiten ez dutela ez bada. Alegia, Frankfurteko biztanle arrunt batek alemanieraz egiten duen bezala egiten dute euskaraz. Ez daude euskara ona eta euskara, euskara txarra eta euskara baizik. Euskara ona ere egongo da noski, gaztelania eta japoniera ona dauden hein berean, baina hizkuntza (edozein hizkuntza) maila horretan menperatzea batzuren esku baino ez dago: idazleak, akademikoak… “intelektualak” deritzen multzo hori, azken batean. Eta ez denak, bide batez esateko.
  Kultura 2004-04-06 21:49

Pazko Astean ordutegi berezia izango dute Berangoko Ludotekak eta Txikiludotekak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Pazko Astea dela eta, ordutegiz aldatu dituzte Berangoetako Kultur Etxean egiten diren Ludoteka eta Txikiludoteka. Besteak beste, apirilaren 13tik 16ra, 11:00etatik 12:30era egongo da zabalik 3 eta 8 urte bitarteko umeentzako txikiludoteka. Bertan, puxika-irudiak, euskal joko tipikoak eta gelatinazko postreak egin ahal izango dituzte txikiek. 8 eta 14 urte bitarteko gazteentzat, berriz, 12:30etik 14:00etara egongo da zabalik ludoteka, transferrak kamisetetan eta hainbat dinamika landu ahal izango dituzte hauek.
  Jendartea 2004-03-31 23:11

Lehen Sorospen ikastaroa egingo dute Berangoetako Kultur Etxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Osasun-zentroaren eta Berangoko Udalaren arteko elkarlanari esker, Lehen Sorospen ikastaroa egingo dute, apirilaren 20tik ekainaren 24ra arte, Berangoetako Kultur Etxean (Simon Otxandategi etorbidea, 64). Astearte eta ostegun guztietan emango dira eskolak, 18:00etatik 20:00etara. Guztira, 40 orduko iraupena (10 aste) dauka ikastaroak, eta kultur arduradunek adierazi dutenez, lehen sorospenetan interesa duten udalerriko pertsonei zuzenduta dago, ikasleei, etxekoandreei, erretiratuei, profesionalei… Izena emateko epea zabalik dago, gaurtik aurrera, apirilaren 16ra bitartean, Berangoeta eta Santa Anako kultur etxeetan. Salneurria 12 eurokoa izango da udalerrian erroldatuta daudenentzat, eta 15 eurokoa beste guztientzat. Ikastaroa osatzen dutenek, kurtso amaieran diploma jasoko dute. Aukera askeko kreditu bat amortizatzeko aukera ere emango zaie EHUtik joandako ikasleei. (Galdetu izena ematean)
  Kultura 2004-03-31 22:19

Ikastaro berriak antolatu ditu Berangoko Kultur Etxeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Udaberria heltzearekin batera, adin guztietara zabalik dauden ikastaro berriak abian jarriko ditu Berangoko Kultur Etxeak. Besteak beste, Tai-Chi-an, antzia kontrolan, lerro-irristaketan edota igeriketan (umeentzako) aritu ahal izango dira izena eman nahi duten guztiek. Lau ikastaro hauetan apuntatzeko apirilaren 20ra arte egongo da zabalik epea.
  Ekonomia 2004-03-30 22:30

Berangoko Elmet enpresan 36 lanpostu daude arriskuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Konpainiako Zuzendaritzak produkzioa desbideratzeko eta irabaziak Belgikan mantentzeko asmoa duela salatu du gaur Berangon kokatuta dagoen Elmet konpainiako enpresa batzordeak. Horrek 36 lanpostu kentzea ekarriko luke langileen hitzetan. Hau guztiagatik protesta egiteko datorren astean hasiko dira mobilizazioak. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak "doako eraispena geldituko ez duenaren beldur" dira enpresa batzordekoak.
  Kultura 2004-03-29 22:22

Fosil, genealogia eta heraldika erakusketa Berangoko Kultur Etxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gaurtik apirilaren 18ra arte, "Iraganetik gaur egunera, gaur egunetik iraganera" erakusketa hartuko du Berangoetako Kultur Etxeak. Besteak beste, Alberto Díez de Tubillexen eta Iñaki Fernández de Arriagaren lanak (fosilak, genealogiak eta heraldika) daude ikusgai, goizez, 12:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez, 16:00etatik 21:00etara. Larunbat eta jaiegunetan itxita egoten da erakustaretoa.
  Iritzia 2004-03-27 21:32

Iruzurrak - J. Nafarrate / ikaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Martxoaren 11n gertaturiko sarraskia eta honek sortarazi dituen gezur sorta kritikatzeko irrika izanda ere, komunikabideetan egondako gai-monopolioa apurtu nahian beste gai bat jorratzea erabaki dut.
  Kultura 2004-03-26 19:35

Omenaldia egingo diete "Berango berbarik berba" egiten lagundu duten edadekoei

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri "Berango berbarik berba" liburuaren aurkezpen ekitaldia egingo dute larunbat honetan (martxoak 27), Berangoetako Kultur Etxean. Edadeko 23 herritarren (batzuk sendu dira dagoeneko) laguntza erabakiorra izan da, Berangoko euskara eta bertako kultura tradizionala jaso eta ikertzeko helburuarekin, Iñaki Gamindek burututako lana aurrera ateratzeko. Hain zuzen ere, eskerrak eman nahi diete hauei, biharko ekitaldiaren bidez. Udaletxeko bulegoetan dago salgai liburua, 12 euroren truke, elkarrizketak biltzen dituen CDa barne.
  Kultura 2004-03-18 20:42

Berangoztarren altxorra eskuartean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Berangoko euskara eta bertako kultura tradizionala jaso eta ikertzeko helburuarekin, "Berango berbarik berba" liburua egin berri du Iñaki Gamindek. Herri horretako euskara gero eta gutxiagok egiten dutela ikusita, enkargua eman zion idazleari Udalak. "Ume eta gazte gehienek ez dute euskara euren gurasoetatik jasotzen", nabarmendu du arrenkuraz Miren Dobaran alkate andreak. Hori dela eta, "oraingo eta biharko belaunaldientzako ekarpen baliagarria" izatea espero dute Gamindek egindako lana. Berangoko udaletxeko bulegoetan dago salgai (liburua + CD-ROM), 12 euroren truke.
  Kirolak 2004-03-17 19:35

Diman espeleologia-ibilaldia antolatu du Berangoetako Kultur Etxeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Karabigane futbol taldearen argazki erakusketa ikusgai

Martxoaren 27an (larunbata) Dimara irteera antolatu du Berangoetako Kultur Etxeak, bertan egingo den espeleologia-ibilaldian parte hartzera berangoztar guztiak anima daitezen. Metro geltokitik izango da irteera, 8:30etan, eta 19:00etan itzuliko dira. Martxoaren 21ean (igandea) amaituko da izena emateko epea, Simon de Otxandategi kaleko 64 zenbakian dagoen Berangoeta Kultur Etxean. Berangon erroldatuta daudenek 10 euro ordaindu beharko dute Dimara joan ahal izateko; beste herrietakoek, berriz, 12 euro. Informazio gehiagorako: 946 682 143
  Iritzia 2004-03-16 22:28

Ez dut horretaz berba egin gura - Unai Brea / kazetaria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004, martxoak 15 (arratsaldeko 19:30ak, zehaztasun gehiago gura baduzue). Euskal Herria. Ematen du zutabe honek derrigorrez jardun behar duela guztion gogoan dauden gaiez, baina nik ez dut horretaz idatzi gura. Eta ez dut egingo.
  Kultura 2004-03-16 22:11

Berangoko euskara eta kultura tradizionala jaso ditu Iñaki Gamindek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Iñaki Gamindek "Berango berbarik berba" izenburua duen liburua egin berri du, eta ostegunean aurkeztuko dute, 12:00etatik aurrera, Bilboko Plaza Berriko Euskaltzaindiaren egoitzan, Berangoko Udaletik gaur jakinarazi dutenez. Aipatutako iturrien arabera, lanaren helburua Berangoko euskara eta bertako kultura tradizionala jasotzea eta ikertzea izan da. Liburuan agertzen diren datuak aldi bitan jaso dira: batetik, joaneko 20 urtetan zehar eginiko 13 grabaldiren emaitzak batzen dira; eta bestetik, 2003. urteko urtarriletik aurrera eginiko 21 saioren emaitzak.
  Jendartea 2004-03-16 22:10

Babes ofizialeko 49 etxe egiteko lurrak eman dizkio Jaurlaritzari Berangok

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Intxaurraga aldean babes ofizialeko 19 etxebizitza eraikitzeko lurrak Eusko Jaurlaritzari ematea erabaki du, azken udalbatzan, Berangoko Udalak. Mota horretako 49 etxe egiteko, hiru urtetik hona, Jaurlaritzari lagatzea aurrikusita zegoen hiru orubeen artean azkenekoa da aipatutakoa. Lehendabiziko lursaila 2000 urtean eman zioten eta bigarrena 2002an.
2004-03-11 15:02

Hiru dolu egun Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gaur goizean Madrilen izandako atentatua dela eta, dolu hiru egun deitu ditu Berangoko Udalak:

"Gaur, martxoak 11, Madrilen izandako atentatu bortitza dela eta, sarraski gizagabe hau gaitzetsi nahi du erabat Berangoko Udal Batzordeak, eta geure elkartasuna adierazi nahi diegu biktimei eta euren senitartekoei. Horretaz gain, besarkada bero bat helarazi nahi diegu madrildar guztiei. Azkenik, lehendakariak udaletxeen aurrean 20:00etan elkarretaratzeko deialdiarekin bat egiten dugu, eta Berangon hiru dolu egun deitu ere bai".
  Jendartea 2004-03-08 18:53

Berangoko Udalak badauka web orrialdea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Udalerriko gora behera guztiak ezagutu ahal izateko, web orrialdea (www.berango.net) abian jarri du, orain dela egun batzuk, Berangoko Udalak. Miren Dobaran alkatesak adierazi duenez, "udal erakundeak eskaintzen dituen zerbitzu guztiak herritarren eskura jartzeko" sortu dute webgunea. Hala ere, "apurka-apurka betetzen" joan nahi direla azpimarratu du.
  Kultura 2004-03-04 19:58

Umeentzako tailerrak Berangoetako ludotekan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Aurtengo hilabetetan bezala, 8 eta 13 urte bitarteko umeentzako tailerrak antolatu ditu, martxoan, Berangoetako Kultur Etxeko Ludotekak. Besteak beste, klip margotuak, kutxa txikiak eta eskaiolazko eguzkia egiteko aukera izango dute ostiralero neska-mutikoek, 18:30etik 20:00etara (hilaren 19an izan ezik, itxita egongo delako). Dena den, lanegun guztietan zabalik dago ludoteka, ordutegi berean.
  Kultura 2004-03-03 21:26

Umeentzako igeriketa-ikastaroa antolatu du Berangoko Kultur Etxeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ludotekara joateko adina duten neska-mutikoentzat, igeriketa-ikastaroa antolatu du Berangoetako Kultur Etxeak, hau da, 8 eta 13 urte bitarteko haurrentzat. Sopelako Udal Igerilekuan egingo dute, martxoaren 23tik aurrera, astelehenero, 18:00etatik (autobusa hartu) 19:40ak arte (Berangoetara itzulera). Horrela, ekainaren 28ra arte luzatuko da ikastaroa. Berangon erroldatuta egoteaz gain, igeri egiten jakitea ezinbestekoa izango da bertan parte hartzeko. Eta salneurria 18 eurokoa izango da, autobusa eta igerilekuko begiraleen zerbitzuak barne.

Nabarmenak

Zorion agurrak