Kultura 2003-12-15 22:07

Isabel eta Rosa Calle margolarien artelanak ikusgai Berangoetako Kultur Etxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Astelehen honetatik abenduaren 30era bitartean, Isabel eta Rosa Calle margolarien artelanak egongo dira ikusgai, Berangoetako Kultur Etxeko Erakustaretoan. Besteak beste, berrogehi oleo eta pastel-margo osatzen dute erakusketa. Gaiei dagokionez, Hondarribiako paisaiak biltzen ditu, gehienbat.
  Kultura 2003-12-13 21:51

ARIKU, Berangoko Kultur eta Mendigoizale Taldea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri ARIKUk, hots, Berangoko Kultur eta Mendigozale Taldeak sei urte daramatza lanean euskal kulturaren alde. Esan beharra dago ekitaldi asko antolatzen dituztela Berangon geurea den kultura bultzatu eta zabaltzeko. Iazko aste kulturalerako adibidez ipuin kontalari bat ekarri zuten, eta ihauterietan berriz, kalejira, herri bazkaria eta berbena antolatu zituzten.
  Kultura 2003-12-13 21:47

Aisialdiko begirale izateko ikastaroak euskeraz gazteentzako

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Berangoko Udalak, aisialdirako begiraleen ikastaroa, euskaraz egiteko aukera eskainiko die herrian erroldatuta dauden gazteei. Ikastaroak bi urteko iraupena dauka (2004-2005) eta Eusko Jaurlaritzak aintzatetsia da. Urtxintxa eskolak emango ditu ikastaroko klaseak, eta bukatzean, ikasleek diploma ofiziala jasoko dute.
  Jendartea 2003-12-10 14:25

'Bidai Konbinatuak' hitzaldia gaur Berangoko kontsumitzaileak informatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Uribe Kostako Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak (KIUB) antolatuta, 'Bidai Konbinatuak' hitzaldia eskainiko da gaur, 19:00etatik aurrera, Berangoetako Kultur Etxean. Bertan, Conchi Recio eta Jon Ariño hizlariak arituko dira.
  Kultura 2003-11-29 21:55

Umeentzako berbena bihar Berangoko Udal Pilotalekuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Azaroaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta, ekitaldiak antolatu ditu Berangoko Udalak. Besteak beste, umeentzako berbena eskainiko du bihar 'Evaristo musika piztu' taldeak, 17:30etatik aurrera, udal pilotalekuan.
  Iritzia 2003-11-25 23:32

Animaliak opari gisa - Julen "Nafa" / ikaslea.

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gabonak heltzear dira aurten ere, eta jada, hasiko gara urte guztietako kontuekin, erregaluak direla eta, leku batetik bestera dirua botatzen...

Askotan, orijinala izatearren, era guztietako opari exotikoak erosten ditugu, hauen ondorioetan erreparatu gabe. Beraz, gabon zoriontsu hauek ez dira tamalez hain irrigarriak gertatzen edozein izakiren bizitza arriskuan jartzen dugunean, pertsona askok animaliak oparitzeko bururapena izaten baitute, orijinala izan nahian edo.
  Kultura 2003-11-18 20:03

Gabriel Cualladó argazkilari katalanaren obra dago ikusgai Kultur Etxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gabriel Cualladó argazkilari katalanak bere obraren atal baten erakusketa jarri du ikusgai Berangoko Kultur Etxean, azaroaren 30era bitartean. Goizeko 12:00etatik 14:00etara, eta arratsaldeko 16:30etatik 21:00etara dago zabalik.

Erakusketa zuri-beltzezko 28 argazkiz osatuta dago. Argazkietan, artista katalanak "zati intimo txikiak, tristurak, pozak..." agertzen ditu, eta "beraiek izateari uzten dioten pertsonaiak" erakusten ditu, "drama eta mezurik gabe", argazkilariaren hitzetan.
  Iritzia 2003-11-16 21:23

Ultrak, futbola eta politika - Unai Brea / Kazetaria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ultra esaten zaie futbola euren aldarri poiltikoak plazaratzeko erabiltzen dutenei. Hainbeste irakasten diguten komunikabide maiteek askotan azaldu digutenez, ilea oso motz daramate, atearen atzeko harmailetan jartzen dira, aurkarien atezainari denetik jaurtitzen diote, eta sinbologia politiko nazkagarria darabilte. Bernabeun, Real Madrilek berak utzitako gela eta guzti, Espainiar Konstituzioaren aurreko banderak eta ikur naziak. San Mamesen -hau okerragoa da- ikurriñak eta euskal presoekiko legea betetzeko eskaerak.

Nabarmenak

Zorion agurrak