Kirolak  Leioa 2015-05-29 19:25

Leioan, Athletic ikusgai izango da San Bartolomen eta bulebarrean

Leioan, Athletic ikusgai izango da San Bartolomen eta bulebarrean

Zapatu honetan, Leioako Udalak pantaila erraldoia jarriko du herriguneko bulebarrean, Athletic eta Bartzelonaren arteko Espainiako Errege Koparen finala 21:30etik ikusteko. Gainera, arrastiko lehenengo ordutik, puzgarriez eta tailerrez gozatzeko aukera izango dute umeek. Era berean, San Bartolome auzoan ere pantaila handia paratuko du bertako tabernak, 19:00etatik aurrera. Partidaz gainera, hainbat bideo zuri-gorriak proiektatuko dituzte.

  Kirolak 2015-05-29 17:00

Gabarrarekin Amesten: Janire Fragua

Erabiltzailearen aurpegia Geuria.info
Janire Fragua kazetaria da Gabarrarekin Amesten bideo serieko laugarren gonbidatua. Uriola.eus, Jauzia Geuria.infok Kopako finalari begira elkarlanean egindako lana da. Zelan aurreikusten du Athletic eta Bartzelonaren arteko finala Janire Fragua kazetariak? Zelako giroa bizi da finalaren atarian? Zer suposatzen dio kazetari bati final batean lan egiteak? Hemen bere erantzunak:
  Jendartea  Getxo 2015-05-29 13:22

Pintxo zuri-gorri berezia Gure Etxea tabernan, Athletic animatzeko

Pintxo zuri-gorri berezia Gure Etxea tabernan, Athletic animatzeko

Itzubaltzeta / Romoko Gure Etxea tabernakoek, eskualdeko Athletic zale guztiak legez, zapatuaren zain daude. Hori horrela, Espainiako Errege Koparen finala ospatzeko zuri-gorriz jantzitako bakailao brandada pintxo berezia prestatu dute. Horretarako, bakailaoa Athleticen kamiseta eta prakagaz jantziko dute, pikillo saltsa berezi gorria eta txipiroi saltsa beltzagaz, hurrenez hurren. Pintxoa zapatura arte dastatu daiteke Gure Etxea tabernan, 1.5 eurotan.

  Jendartea  Getxo 2015-05-29 13:08

Pintxo zuri-gorria

2015eko maiatzaren 30eko Espainiako Errege Koparen finalean Athletic animatzeko, pintxo zuri-gorria prestatu zuen Itzubaltzeta / Romoko Gure Etxea tabernako Joseba Andoni Irusta Perez-Yarza ugazaba eta sukaldariak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

  Kirolak  Getxo 2015-05-29 12:15

Athleticen golak zuzenean ospatuko ditu Getxok

Athleticen golak zuzenean ospatuko ditu Getxok

Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenia eta Algortako Telletxe plazek "dar-dar egingo dute Athleticegaz", Kopako finalaren egunean. Getxoko Udalak dio hori, eta badaki zertaz dabilen, orain dela bost urte horrela gertatu baitzen Udalak plaza horietan jarritako pantaila handiak direla medio. !8:00etatik aurrera hainbat ekitaldi izango da bertan zein Areetan.

  Kirolak 2015-05-28 17:27

Gabarrarekin Amesten: Etxeita eta Ibai

Erabiltzailearen aurpegia Geuria.info
Geuria.info, Uriola.eus eta Jauziak elkarlanean eginiko Gabarrarekin Amesten seriean Athleticeko jokalariek ere badute lekua. Xabi Etxeita eta Ibai Gomezek finalaren atariko sentsazioak kontatu dituzte. Hemen eurekin grabaturiko solasaldia:
  Kirolak 2015-05-26 16:33

Gabarrarekin Amesten: Josu Bergara

Erabiltzailearen aurpegia Geuria.info
Josu Bergara musikariagaz solasaldia, Uriola.eus eta Jauziagaz batera elkarlanean egindako seriean. Musikaria da Josu Bergara, eta Athleticeko zaletasuna bere kantagintzara eroaten du. ‘Aitxitxen bufandie’ abestia da horren adibide. Bere aitonagaz joaten hasi zen San mamesera, eta akordu haietatik idatziriko kantua da.  
  Kirolak 2015-05-26 14:27

Gatibu, Zea Mays, Doctor Deseo…

Erabiltzailearen aurpegia Geuria.info
Kopako finalaren harira, asteburuan zehar makina bat ekitaldi egongo dira Bartzelonako Athletic Hirian. Barikuan arratsaldeko 17:00etan zabalduko dute Athletic Hiria, eta zapatu gauera arte elkarrekin ondo pasatzeko aukera edukiko dute zaletuek. Athleticek eman du  egitarauaren berri, eta Gatibu, Zea Mays eta Doctor Deseo taldeen kontzertuak nabarmendu daitezke; Danko Jones kanadiarrek eta ACDC taldearen bertsioak egiten […]
  Kirolak 2015-05-25 19:24

Gabarrarekin amesten: Endika Guarrotxena

Erabiltzailearen aurpegia Geuria.info
Kopako finalari begira egindako bideo seriean, 1984ko kopako finala gogoratu du Endika Guarrotxenak. Bere gol bati eskerrak lortu zuen Athleticek garaipena. Bestalde, Athleticen inguruko hausnarketak ere plazaratu ditu. Taldearen oinarriak,  jendartean duen eragina…  
  Kirolak 2015-05-22 14:13

Gabarrarekin amesten: Igor Elortza

Erabiltzailearen aurpegia Geuria.info
Geuria.info, Uriola.eus eta Jauziak bideo seriea landu dugu Kopako finalera begira. Igor Elortza bertsolaria da lehenengo gonbidatua. Zer akordu duzu finaletaz? Zelan bizi duzu Athletic zaletasuna? Horiek eta beste hainbat galdera egin dizkiegu Athleticeko jokalari ohiei, kultur arloko sortzaileei eta zaleei. Hurrengo egunetan zabalduko ditugu elkarrizketa horiek, banan-bana.
  Kirolak 2015-05-21 17:00

Athletic Hiria prestatzen

Erabiltzailearen aurpegia Geuria.info
Athletic zaleek Athletic Hiria elkargunea izango dute Bartzelonan, Kopako finalaren bueltan ospakizuna egiteko. Athletic Hiria Montjuiceko Iturrien ondoan kokatuko dute, Plaça Carles Buigasen. Camp Noutik ordu erdira dago oinez, eta metroan hogei minutu baino gutxiagora. Hain zuzen, Espanya metro geltokitik gertu dago. Klubak oraindik ez du egitarauaren inguruko informaziorik eman, baina datozen egunetan jakinaraziko duela […]