Leioan, Athletic ikusgai izango da San Bartolomen eta bulebarrean

Iker Rincon Moreno 2015 mai 29 Leioa

Zapatu honetan, Leioako Udalak pantaila erraldoia jarriko du herriguneko bulebarrean, Athletic eta Bartzelonaren arteko Espainiako Errege Koparen finala 21:30etik ikusteko. Gainera, arrastiko lehenengo ordutik, puzgarriez eta tailerrez gozatzeko aukera izango dute umeek. Era berean, San Bartolome auzoan ere pantaila handia paratuko du bertako tabernak, 19:00etatik aurrera. Partidaz gainera, hainbat bideo zuri-gorriak proiektatuko dituzte.