Komunikabide honek bat egiten du emakumeen kontrako indarkeriaren informazio-tratamenduaren dekalogoagaz.
Matxismoaren kontra egiteko, herriz herri

Iker Rincon Moreno 2017 aza 23 Uribe Kosta

Indarkeria matxista salatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte egunotan eskualdean. Izan ere, azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Eguna da, eta horri begira, askotariko ekitaldiak egingo dituzte udal eta elkarte askok. Horietatik nabarmentzekoa da hilaren 25ean Urdulizen egingo duten Uribe Kostako Emakumeen IX. Topaketa. Goizeko 10:00etan hasiko dira egitarauko ekintzak Inola elkartearen egoitzan; goiz osoan, berbaldi bi egongo dira, besteak beste. Gainera, egunotan Mankomunitateko udalerrietan sortutako adarrak batu eta zuhaitz-eskultura bat osatuko dute, hil dituzten emakume denen oroigarri legez

Azaroaren 25ean, hamaika ekitaldi, Sopelan

Iker Rincon Moreno 2017 aza 23 Sopela

Gazteek sexu-erasoei ez, Leioan

Iker Rincon Moreno 2017 aza 23 Leioa